Euskal Literatura: Historia, Idazleak eta Euskara Batua
Enviado por Comunidad Wikiteka y clasificado en Lengua y literatura
Escrito el en
euskera con un tamaño de 3,51 KB
Euskal nobelaren aurrekarien artean Juan Antonio Mogelen "Peru Abarka" dugu, 1880an argitaratu zen. Peru Abarka beraren eta Maisu Juanen arteko solasaldia du oinarri, helburu didaktikoekin idatzita dagoelarik.
1883an Sabino Arana Goik aldarrikatu zuen "Euskotarren aberria Euzkadi da". Euskarazko literaturaren helburu nagusia Euskal Nazioaren oinarriak ezartzea eta sustatzea zen garai hartan.
50eko Hamarkadako Literatura
Belaunaldi gazte inkonformista eta berritzaile bat agertu zen Euskal Herrian 1958 inguruan. Literatura gizakiaren izateaz eta gizarteaz arduratzen hasi zen.
Narratiba
Kontakizuna, gorabehera etengabean murgildurik eta historian zehar garatuz doazen pertsonaia konplexuen bidez adierazten diren barne-korapilo, zalantza eta larriminek osatzen dute.
Txillardegi (Jose Luis Alvarez Emparantza)
"Leturiaren egunkari ezkutua" nobelako Leturia, heroi gatazkatsua, pertsonaia nagusia da. Txillardegiren teknika iraganean errotuta geratu zen, berritasun teknikorik gabea zen.
Jon Mirande
Txillardegiren belaunaldi berekoa zen. Parisen jaio zen. Euskal literaturan ironia sartu zuen. Faxismotik hurbil egon zen, eta euskal nazionalismo primitibo baten sustatzaile, antidemokrata eta anarkiarako joeraduna izan zen.
Poesia
Mirande eta Aresti gaur egungo euskal lirikaren gurasotzat hartzen dira.
Gabriel Aresti (1933-1975)
Poeta sendo eta irmoa izan zen, euskal poesia sozialari ekin zion lehena. Bere obra osoa aldakorra eta askotarikoa da. Arestik gauzen muina, sentitzearen eta pentsatzearen sakoneko funtzioa aurkitu nahi zuen. Poetaren funtzioa, Arestiren arabera, herriari jakinarazi ahal izango zaion egia praktiko bat aurkitzea zen. Adibide bat: "Maldan behera", liburu sinbolista da.
"Harri eta Herri" liburuan Arestik poesia soziala landu zuen, eta "Euskal Harria" eta "Harrizko Herri Hau" lanek ildo hori jarraitu zuten. Hiru liburu horietan Arestik gizarte-balioak erakutsi nahi zituen. Egunerokotasuna, paralelismoa eta errepikapena erabiltzen zituen Arestik liburu horietako testuetan.
Euskara Batua eta Euskaltzaindia
Euskaltzaindia Eusko Pizkundearen barnean eta testuinguru jakin batean sortu zen (Oñatin). Atzerriko eta geure herriko ikertzaileek lagundu zuten asmo hori, eta aldi berean garaiko elkarte euskaltzaleek ere, horri guztiari esker sortu zen erakundea. Gaur egun, Euskaltzaindiak barne-antolamendu konplexuagoa eta lankide-talde zabalago batekin egiten du lan. 1960ko hamarkadan, lehen Euskal Liburu Azoka antolatu zen Durangon (1965), eta euskal kantu modernoa bultzatu zen.
Nobela Garaikidea
Azken 50 urteetako euskal nobela, antigoaleko kostunbrismo bati lotua egon ondoren, berritu egin zen.
Ramon Saizarbitoria
"Egunero hasten delako" nobelak eredu esperimentalistak zituen. Bigarren nobela, "100 metro", zinemara egokitu zen. Hari nagusiak ETAko kide batek poliziak tiroz hil aurretik egindako azken ehun metroak azaltzen ditu. Hirugarren nobela, "Ene Jesus": nobelak ez ditu gai filosofiko nagusiak jorratu behar, errealitatea modu objektibo eta dokumental batean deskribatuz baizik.
Arantza Urretabizkaia
Donostian jaio zen, Historian lizentziaduna da, kazetari aritzen da eta Rikardo Arregi Saria lortu zuen. Poesia eta narratiba arloko lanak argitaratu ditu: "San Pedro bezperaren ondokoak" eta "Maitasunaren magalean".