Euskararen historia

Clasificado en Otras lenguas extranjeras

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,1 KB

AXULAR: Pedro Agerre Azpilkueta "Axular" baserrian jaio zen(hortik goitizena) Nafarroako Garaiko Urdazubin,1556an eta Saran(Lapurdi) 1644an hil zen.Salamancako unibertsitatean ikasi zuen,hil baino ute bat lehenago bere liburu bakarra kaleratu zuen "Geroa" izenekoa 1643an.Bertran Etxauz elizgizonari laguntza ukan zuen eta hari eskaintzen dio liburua.Erlijio-liburua da,XVI.Mendean`protestantismoari aurre egiteko.Esaldi luzeak egiten ditu,menpeko perpausak dotore tolestuz,argumentu konplikatuak erraz ulertzeko.Gai sakonak,adibide xehekin ilustratzen ditu.

ETXEPARE: Bernat Etxepare euskal literaturako lehen idazle ezaguna dugu,XV.Mendearen bukaera aldera jaio zen,Nafarroa Beherako Sarrasketan,1560. Urte inguruan hil zen.Nafarroa konkistatu zuteneko gerretan salaketa faltsua egin zioten,Espainiako Ferandoren alde zegoen,hooren ondorioz,espetxeratu zuten,Biarnon.1545.An kaleratu zuen bere liburu bakarra; "Linguae Vasconum Primitiae",bi gai nagusi ditu erlijiozko bertsoak eta maitasunezkoak.

JOANES ETXEBERRI(1668-1749): Iparraldeko Saran jaio zen.Pauen ikasketak egin eta medikuntzan graduatu zen.Mediku-lanetan zenbait urte eman eta gero,hegoaldera abiatu zen."Euskuararen hatsapenak": Euskarak orain arte bizirik irautea bere izaera noblearen erakusgarri da.   Euskara batua beharrezkoa da,Axular eredu bezala du.   Garai hartan beste askok bezala,Esoainiako hizkuntza bakarra zela uste zuen.  Nafarroa da euskaldunen erreinu historikoa,eta Iruñea,hiriburua.

LARRAMENDI(1690-1766): Manuel Larramendi,Andoainen sortu zen.Gaztelaniaz idatzitako obrak,badu eraginik euskal literaturaren garapenean.Bi modutara lortzen du euskararen alde egitea:

  • Euskara gutxiesten dutenak lotsagarri jarri eta euskaldunak bere hizkuntzaz harro egotera animatuz.
  • Euskara erabili eta lantzenko ardura dutenak lan egiteari bultzatuz.

Entradas relacionadas: