Euskararen Jakinduria: Atsotitzak eta Gramatika Arauak
Enviado por Comunidad Wikiteka y clasificado en Lengua y literatura
Escrito el en
euskera con un tamaño de 3,52 KB
Euskararen Altxorrak: Esaera Zaharrak eta Gramatika
Esaera Zaharrak: Herri Jakinduriaren Islada
Maiatzean kukuak kuku, diruz banitu bi zaku: Kukuak kantu egiten duenean poltsikoan dirua baduzu, urtean zehar izango duzu.
Zenbat buru, hainbat aburu: Nork bere iritzia dauka.
Kantari txarra, beti kantetan dago: Zerbait egiten jakin ez, eta ondo egiten duela esanez puzten den pertsonari esaten zaio.
Agure onari ez ateak itxi: Edadetuei begirunea zor diegu.
Azeriak buztana jaso ezin, eta bai gabia: Indarra gauza handia da, baina trebetasuna handiagoa.
Umearen zentzuna, etxean entzuna: Etxean egiten dena barneratzen du umeak.
Ahal dena, itsasoan den arrain hoberena: Eskuartean dugunari eustea da zentzuzkoena.
Txakurra txakurtegian, oilarra oilategian: Gauza bakoitzak bere lekua du.
Usteak erdia, ustel: Uste diren gauza asko ez dira egia.
Zer ikusi, hura ikasi: Ikusitakoa ikasteko joera dugu.
Goizeko laino gorri, gaueko iturri: Goizean zeruan hodei gorriak agertzen badira, gauean euria egingo du.
Bat eman eta bi hartu: Batzuek eskainitakoa baino gehiago hartzen dute.
Aditz Perifrastikoetako Aditz Nagusiaren Forma
Hau da Euskaltzaindiak aditz perifrastikoetako lehen osagaiaren formaz erabakitakoa:
- Aditz-oinaren forma / Partizipioa:
- Bokalez eta kontsonantez amaitzen direnak.
- Bokalez amaituak: ikusi, jaso…
- Kontsonantez amaituak: jakin, eman…
- -TU / -DU atzizkiaz osatzen dira partizipio gehienak.
- -DU forma, aditz-oina -L / -N-z amaitzen bada gertatzen da: aztertu, laburtu…
- Zenbait aditzek bi forma onartzen dituzte: jarraiki / jarraitu.
- Etorkizunekoa:
- -KO eta -GO.
- Partizipioari -KO atzizkia gehituz eratzen da, orohar: lagunduko...
- Partizipioa -N-z amaitzen bada, atzizki horrek -GO forma hartuko du: jango.
- -EN. Zilegi da partizipioa -N / -L-z amaitzen duten aditzekin -EN atzizkiaz baliatzea etorkizuneko formak osatzeko: hilen, ukanen…
- Aditz-izena:
- -TZEN erabiliko da, orohar: laguntzen, jasotzen...
- -TEN erabiliko da partizipioa -N-z amaitzen duten aditzekin: irteten, izaten…
Komunztadura Aposizioetan
- Aposizioa izen-sintagmaren barneko izenen artean egiten denean, ez da komunztadura-arazorik sortzen, hondarkia ez baita sintagma osoaren azken buruan baizik ageri. Adibidez: (ballontiko zuzendari)ak, (Iñigo Quesada)k - (ballontiko zuzendari Iñigo Quesada)k.
- Izen-sintagma osoak aposatzen direnean, berriz, komunztadura egitea da ohikoena, hondarkia sintagma aposatuetan ere ipiniz. Komunztadurarik gabeko aposizioak lekukotasun urriagoa du tradizioan, batez ere perpaus barruan kokatua dagoenak, eta, hortaz, ez da gomendatzekoa.
- Zenbaitetan, perpausaren joskeratik aparteko eranskin edo tarteki aske gisa ematen da bigarren sintagma, eta ez sintagma aposatu gisa. Arrunta da etenak, tartekiak eta horrelakoak maiz samar dituen euskara mintzatuan, jardun egituratuagoa izan ohi duen idatzian baino. Horrelakoetan, jakina, benetako aposiziorik ez dagoenez, ez da komunztadura egiten.