Xabier Lizardi: Bizitza, Obra eta Estiloa

Enviado por Comunidad Wikiteka y clasificado en Lengua y literatura

Escrito el en euskera con un tamaño de 2,91 KB

Xabier Lizardi (Jose Maria Agirre)

Xabier Lizardi (jaiotzez Jose Maria Agirre, Zarautz, 1896 – Tolosa, 1933) Tolosako enpresa bateko gerentea izan zen. 37 urterekin hil zen.

Literaturzalea zen, eta euskal literatura klasikoaz gain, Espainiako literatura klasikoa eta garaikidea, baita idazle latindarren eta greziarren testuak ere ezagutzen zituen. EAJko politikaria izan zen.

Obra Nagusiak

Poesia, antzerkia, narrazioa eta artikulugintzan aritu zen. Hauek dira bere lan garrantzitsuenak:

  • Bizirik zegoela, Biotz-begietan (1932) liburua argitaratu zuen.
  • Bultzi lehiotik poema azterketan sartuko da.
  • Hil ostean, Umezurtz poemak (1934) eta Itz Lauz (1934) argitaratu ziren.

Estiloaren Ezaugarriak

Lizardiren estiloa oso pertsonala eta berritzailea izan zen, eta eredugarri bihurtu zen euskal literaturan.

Prosan

  • Naturaltasuna, atsegintasuna eta espresibitatea.
  • Garatuz joan ahala, prosa literarioagoa landu zuen, hainbat idazleren eredua izanik.

Poesian

  • Hizkuntzaren adierazteko gaitasun trinkoa bilatzen zuen.
  • Molde laburreko estrofa motak hobetsi zituen, eta bertsoaren erritmoa zaintzen zuen.
  • Oroz gainetik, musikaltasuna eta barietatea.
  • Frantziako sinbolisten eragina nabaria da: errealitatea sinboloen bidez sakonago ezagutu eta adierazi nahi zuen, musikaltasuna landuz.

Ezaugarri estilistiko orokorrak

  • Errima ezohikoak.
  • Hitz elkarketari eta eratorpenari ahalik eta probetxu handiena ateratzen zien, hizkuntza malgutuz.
  • Baliabide erritmiko ugari eta ezberdinak.
  • Moldaketa morfosintaktiko ezberdinak zerabiltzan: hiperbatona, zangalatraua, paralelismoa...
  • Hizkuntzaren molde arruntetik urrunduz, estrainamendu efektua sortzen zuen.
  • Literatura kultua egin nahi zuen.
  • Aurreko joera erromantikoak hautsi nahi zituen:
    • Ohiko metafora eta konparazioak baztertuz.
    • Emozio adierazpena atzeratuz.
  • Bertsolaritzatik bereizten diren neurriak erabiltzen zituen.

Gaiak

  • Esparru afektiboa.
  • Esparru sozio-politikoa (euskara eta herri konpromisoa).
  • Poetaren ni subjektiboa (naturan aurkitzen du bizi-existentziaren proiekzioa).

Poesiaren Definizioa Lizardiren Ahotik

El poeta (1930) artikuluan, honela definitzen du Lizardik bere poesia:

"Ikusmen berezi batez jantzitako edo hornitutako gizakia da poeta, eta errealitateko elementuak prisma sublimatzaile baten bidez begiratu eta modu harrigarrian aurkezten dizkigu."

Lizardiren begirada Biotz-begietan liburuko lehen lerroetan agertzen da:

"Biotz-begietan zatzaidate sortu: biotzenago batzuek; besteak betsein-betseñotan... Biotz-gabe eta itsu, nork, izan ere, bil olerti-loreak..."