Euskarazko Liburugintzaren Historia eta Txomin Agirre

Enviado por Comunidad Wikiteka y clasificado en Lengua y literatura

Escrito el en euskera con un tamaño de 2,67 KB

Lehen Urratsak

Duela 150 urtera arteko euskarazko liburugintza ia erabat erlijiosoa izan zen. Poesian, noizbehinka, amodiozko bertsoak eta kopla jostalariak idazten ziren. XIX. mendean aparteko garrantzia eduki zuen nobelgintzak. Prosa ez-erlijiosoaren eremuan: Juan Antonio Mogelen "Peru Abarka", Jean Baptiste Daskonagarreren "Atheka gaitzeko oihartzunak", Jean Pierre Duvoisinen "Baigorriko zazpi liliak" eta Jean Baptiste Elisambururen "Piarres Adame".

Txomin Agirre

Bizimodurik gehiena Zumaiako mojen kaperau gisa igaro arren, Ondarroan jaio zen. Azkueren ikaskide eta adiskide izan zen, eta hura bezala abade. Hiru nobela idatzi zituen: "Aunemendiko lorea", "Kresala" eta "Garoa". Bizkaieraz idatzita daude lehenengo biak eta gipuzkeraz hirugarrena. Azken biak, liburu moduan azaldu aurretik, aldizkarietan zatika agertuz joan ziren.

"Aunemendiko lorea"

Nobela historikoa da. Argumentua VII. mendean kokatzen da, Euskal Herria kristautzen hasi zen garaian. Kristau berrien arteko tirabirak islatzen dizkigu.

"Kresala"

Arranondo/Ondarroa itsas herriko gertaerak eta pasadizoak kontatzen ditu.

"Garoa"

Euskal nekazaritza eta artzaintzari eskainitako eleberria da.

Teknika bikaina, deskribapenetarako maisutasuna eta hizkuntzaren aberastasuna erakutsi zituen bere lanetan.

Txomin Agirreren Ezaugarriak

Teknika bikaina, deskribapenetarako maisutasuna eta hizkuntzaren aberastasuna erakutsi zituen bere lanetan. Ez dirudi Agirreren helbururik gehienak literarioak zirenik, euskaltzaletasuna eta kristautasuna baizik. Eliz liburuetatik kanpora euskarak ez zuen ordura arte prosaz horrelako oparotasun eta edertasunik ezagutu. Egilearen pentsakera kristau eta elizakoiak sakon baldintzatzen du obra guztiaren nondik norakoa: herri txikiak, baserriak; hiriak kutsaturik daude eta han pilatzen zaizkigu bizio eta gaiztakeria handiena, erdararekin atzerriko gauzarik itsusienak etxeratzen zaizkigun bitartean.

Bigarren Errepublikaren Garaia

Primo de Riveraren diktadura denboran lehortea sufritu genuen euskal letretan; 1930etik aurrera poliki landu ziren olerki eta antzerki sailak. Haatik, narratibak ez zuen horien mailarik lortu. Euskara eta literatura suspertu eta goratzeko, poesiari eman zioten lehentasuna. Horren arrazoia: sasoi hartan nagusitu zen idazkera garbizalea olerkietarako baliagarria baldin bazitzaien, ezin zitekeen egokia izan prosa modernoa moldatzeko. 1930etik 1937ra hiru nobela inprimatu ziren soilik: "Usauri" eta "Donostia" (biak EUSKERA aldizkarian atalka agertuak); eta “Barrensoro”ren "Uztaro". Hirugarrena, gerra bete-betean inprimatu zenez gero, ez zuen behar bezala zabaltzerik izan.