Euskal Kultura eta Literatura XX. Mendearen Hasieran

Enviado por Comunidad Wikiteka y clasificado en Lengua y literatura

Escrito el en euskera con un tamaño de 4,68 KB

Hasierako Kultur Eragileak

  • Resurreccion Maria Azkue (1864-1951). Hainbat alorretan aritu zen: hizkuntza, literatura, musika (Hiztegia, 1905; Cancionero Vasco, 1922).
  • Julio Urkijo (1871-1950). Euskal gaiei buruzko ikerlaria; Revista Internacional de Estudios Vascos (RIEV) aldizkaria sortu zuen. Ikerlariak: Hugo Schuchardt, George Hérelle...
  • Gregorio Mujika (1882-1931). Ormaiztegiar honen eskutik eta Gipuzkoako Aldundiaren babespean jaio zen 1911n Euskalerriaren Alde zeritzon aldizkaria.
  • Euskaltzaindia (1918).

Narratiba

Euskal Eleberriaren Hastapenak

Txomin Agirre eta ohitura-eleberria. Txomin Agirre Euskaltzaindiaren kide fundatzaileetarikoa izan zen.

Ohitura-eleberrien Ezaugarriak

  • Moralismoa: Errealitatea narratzailearen ikuspuntutik erakusteko modu bat da.
  • Hiria/Herria: Tesi nagusienetarikoa hirien garapenak herrian duen eragin kaltegarria da.
  • Manikeismoa: Narratzaileak bi giroak aurkezten ditu subjektiboki.

Jose Manuel Etxeita: Errealismotik Abenturara Bidean

Hein handi batean, idazlearen beraren bizitza da eleberriotan islatzen dena. Etxeita euskal eleberri errealistaren aitzindaritzat jo da.

Eleberri Errealisten Ezaugarriak

  • Tesirik eza: Alde batera uzten du irakatsia eta modu objektiboan kontatzen saiatzen da.
  • Errealitatearen ispilu: Errealitatea den moduan deskribatu nahi da, idealizatu barik.
  • Guztia kontagai: Gai kopurua zabalagoa da, anitzagoa.
  • Deskribapen zehatzak: Deskribapen-teknikak zehatzagoak dira.

Lirika

Garai horretako olerkigintzak herri-kulturan eta bertsolaritzan zuen iturria.

Olerkigintza Mende Berrian

Irudi bukolikoak dira nagusi poemotan, eta itsas eta baserri-giroa naturalagoa ez ezik, euskal izatearen funtsa hobeki gordetzen duena ere badela iradokitzen da. Subjektibotasun handiko lanak dira.

Olerkariak

  • Emeterio Arrese (1869-1945). Eraikitzen dituen irudien subjektibotasunak, aipamenek eta sentimenduek erromantizismorako joera azaleratzen dute.
  • Koldo Jauregi “Jautarkol” (1896-1971). Erromantizismorako joera, Jainkoaren irudiak eta tonu moralizatzailea. Irudi bukolikoak sortzen ditu.
  • Garaiko beste olerkari batzuk: Klaudio Sagarzazu “Satarka” (Txinpartak), Jules Moulier “Oxobi” (Haietatik Zerura).

Dramatika

XIX. mendearen amaiera izan zen euskal antzerki kulturaren hasieraren lekuko.

Antzerkigileak

  • Toribio Alzaga (1861-1941). Bere lehen antzerki-lanak ez dira Soroa eta Donostiako Eskolaren estilo eta helburuetatik askorik urruntzen. Azken batean, Soroaren ikasle izandakoa dugu Alzaga. Hainbat lan sortu zituen, baina batez ere Pierre Loti frantziarrak idatzitako antzerki lana moldatu zuen. Komediak idatzi zituen, euskal identitatea eta tradizioak zaindu eta bultzatzeko ideiak eskainiz.
  • Abelino Barriola (1885-1944). Antzerkigile ospetsua eta oparoa zen, entzute handiko drama, tragedia, bakarrizketa eta operak ondo menderatzen zituen. Barriolaren lanek beren kritika-puntua zuten, serioak ziren, kutsu dramatikoak mukuru.

Euskal Iztundea

Donostian sortutako antzerki eskola honen sarrerak eragin handia izan zuen garaiko antzerki giroan eta antzezlanetan. Eragindako aldaketa nagusi bat dramatizazioarekiko zuen kezka emendatzea izan zen.

Mendearen Hasiera (1900-1923)

Ekonomia

XIX. eta XX. mende bitartean gertatutako industrializazio-prozesu izugarriaren ondoren, eskualde oparoa zela esan liteke. Mende hasierako gertakizunetan, hirien hedapena izan zen industrializazioaren ondorio.

Gizartea

Hirien hedatze eta handitzearekin batera, aipagarria da garai hartan langileen artean errotzen hasitako klase-kontzientzia.

Politika

Mende honetan piztu zen Lehen Mundu Gerra (1914-1918). Aranaren jardunari zor zaio abertzaletasunaren edo euskal kontzientziaren jaiotza. Aranaren ideologia abertzalea Euskal Herrian zehar zabaltzeko ardura hartu zen.

Kazetaritza

Aldizkarien ugaritasuna.

Bi Autore Handi

  • Ebaristo Bustintza: Abarrak kontakizun eta artikulu bilduma aipagarriena da. Irakurle zabalarentzat sortua, umorea da ezaugarri nagusi.
  • Jean Etxepare: Artikuluez gain bi liburu argitaratu zituen: Buruzkak eta Berebilez.