Endozitosia, exozitosia eta zelulaz kanpoko egiturak: laburpena
Enviado por Comunidad Wikiteka y clasificado en Biología
Escrito el en
euskera con un tamaño de 2,67 KB
Actualizado el
Resumen
Dokumentuak zelulek substantziak garraiatzeko mekanismoak azaltzen ditu: endozitosia (fagozitosia, pinozitosia eta errezeptore bidezko endozitosia), exozitosia eta transzitosia. Gainera, zelulaz kanpoko egiturak aztertzen ditu: matrizea eta landareen horma zelularra, eta haien funtzioak.
Puntos clave
- Endozitosia zelulak mintz plasmatikoaren zati baten bidez partikulak inguratzeko mekanismoa da.
- Fagozitosia zelulak 'jatean' gertatzen da eta partikula handiak harrapatzen ditu; pinozitosia 'edatean' gertatzen da eta likidoak eta partikula txikiak.
- Errezeptore bidezko endozitosiak substantzia hautatuak barneratzen ditu, errezeptoreei lotutako lotugaien bidez.
- Exozitosiak besikulak mintz plasmatikoarekin bat eginez edukia kanporatzen du.
- Transzitosia pinozitosiaren eta exozitosiaren bidez substantziak zelula baten zeharkatzen dituen prozesua da, ohikoa endotelio-zeluletan.
- Zelulaz kanpoko matrizeak euskarria, trukea eta zelulen arteko komunikazioa ahalbidetzen ditu; landareen horma zelularrak babesa, zurruntasuna eta turgentzia kontrolatzen ditu.
Resumen generado con IA a partir del documento. Ponte a prueba
Mintzaren Deformazioa: Garraio Mekanismoak
Endozitosia
Zelulak inguruko partikulak hartzeko mekanismoa da. Mekanismo horretan, mintz plasmatikoaren zati baten bidez inguratzen ditu partikulak.
Urratsak
- Partikulak mintzaren gune jakin batzuetan finkatzen dira.
- Mintza barrualderantz deformatzen da partikulak inguratzeko, inbaginazioak sortuz.
- Inbaginazioa bereizten da eta partikulak zitoplasmara igarotzen dira, besikulak sortuz.
- Besikula askatzen denean, digestio-entzimen bitartez digestioa egiten du eta hondar-lisosomak sortzen dira.
- Behin substantziak irentsita daudenean, besikula mintz zelularraren gainazalera itzultzen da.
Endozitosi Motak
- Fagozitosia: Zelulak "jatean" gertatzen da. Harrapatutako partikulak handiak dira (bakterioak, zelula-hondakinak, zelula osoak). Protistoek eta ornodunen globulu zuriek egiten dute substantzia solidoak irensteko.
- Pinozitosia: Zelulak "edatean" gertatzen da. Harrapatutako partikulak likidoak eta makromolekulak edo partikula txikiak dira. Ugaria da zelula eukariotoetan.
- Errezeptore Bidezko Endozitosia: Barneratzen diren substantziak hautatuak dira. Hartzaileak behar dira, eta, beraz, errezeptoreari molekula zehatz batzuk (lotugaiak) lotzen zaizkio soilik.
Exozitosia
Zelulak tamaina handiko materialak kanporatzeko mekanismoa da (adibidez, digestio-hondakinak, egoera txarrean dagoen mitokondrio bat). Substantziak zitoplasman zehar besikula moduan garraiatzen dira (hauek Golgi aparatuaren trans sareak sortuak dira, gemazio bidez). Ondoren, besikula mintz plasmatikoarekin bat egiten du, eta edukiak kanpoaldera husten ditu.
Transzitosia
Pinozitosi bidez sortutako besikulak zelularen aurkako muturrera doaz eta han, exozitosiaren bidez, edukia kanporatzen dute. Ohikoa da endotelio-zeluletan (odol-kapilarretako hormetako zelulak), substantzia jakin batzuek horma zeharkatu behar dutenean, hodiaren lumenetik kanpora edo alderantziz.
Zelulaz Kanpoko Egiturak: Matrizea eta Horma
Matrizearen Funtzioak
- Ehunei egitura-euskarria ematea.
- Substantziak barreiatzea eta trukatzea.
- Zelulen arteko ezagutza ahalbidetzea.
- Metabolismoaren zenbait jardueratan esku hartzea.
Horma Zelularraren Funtzioak
- Zelulei itxura, babesa, zurruntasuna eta mugiezintasuna ematea.
- Uraren sarrera kontrolatzea eta zelula lehertzetik babestea (turgentzia).
- Landareetan zutik mantentzen laguntzea.
- Ondoz ondoko zelulak lotzea eta konektatzea, substantzien trukeari bide emateko.
Preguntas frecuentes
Zer da fagozitosia eta pinozitosia arteko aldea?
Fagozitosian zelulak partikula handi solidoak (bakterioak, zelula-hondakinak) irensten ditu. Pinozitosian, berriz, likidoak eta makromolekula edo partikula txikiak hartzen ditu.
Zer da exozitosia?
Zelulak tamaina handiko materialak kanporatzeko mekanismoa da. Besikulak mintz plasmatikoarekin bat egiten du eta edukia kanpoaldera husten du.
Ponte a prueba
Tarjetas de repaso
Pulsa una tarjeta para ver la respuesta.
Test
Preguntas generadas con IA a partir del documento: comprueba las respuestas con el texto.