Harriak osatzen dituzten mineralak

Clasificado en Geología

Escrito el en vasco con un tamaño de 1,61 KB

Dilatazioen eta uzkurduren ondorioa da, gaua eta egunaren arteko tenperatura aldearengatik.

Gelibazioa.  Ura harri baten barnean izozten da, izozten denean bolumena handitzen da. Azkenean, harria zatikatu egiten da.

Kolpeak. Harri batek beste baten kontra talka eginez gero, apurtu egin daiteke.

Erreakzio kimikoen ondorioz gertatzen da. Mineralak eraldatzen dituzte horiek, eta horregatik, harriak disgregatu egiten dira.

Izaki bizidunek eragiten dute meteorizazio mota hau. Adibidez, zuhaitzen sustraiek harriak puskatzen dituzte; likenek, berriz, harriak osatzen dituzten mineralak eraldatzen dituzte.


1.2.A. HIGADURA. Materialak jatorrizko lekutik kentzea da higadura.

Milioika urtetako higadurak aldaketa handiak eragiten ditu erliebean; besteak beste, haran sakonak sortzen ditu, mendiak higatzen ditu (ordoki zabalak izateraino) eta itsaslabarrak atzera eramaten ditu.

GARRAIOA. Sedimentuak zeuden lekutik (higatzen diren lekutik) beste leku batera eramatea da.

SEDIMENTAZIOA. Agente geologikoek garraiatzeko ahalmena galtzen dutenean, garraiatutako materialak uzten dituzte. Horrela sedimentuak sortzen dira.

Entradas relacionadas: