Kanpoko agente geologikoak

Clasificado en Geología

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,15 KB

3.Kanpoko prozesu geologikoak

Meteorizazioa

Atmosferaren hezetasunak, atmosferako gasek, tenperaturen aldaketek eta orokorrean eragile meteorologikoek harrien apurketa edo harrien konposizio kimikoaren aldaketak sortzen dituzte; baina sortutako materialak garraiatuak izan gabe. Harrietan eragile meteorologikoek sortzen dituzten prozesu hauei meteorizazio deritze.

Meteorizazio mekanikoa= harrien apurketa sortzen du

  • Gelibazioa: harrien apurketa da, harrien poro eta pitzaduretan izotzezko kristalak sortzen direnean. Tenperatura 0ºCtik behera jaisten denean, harrien hutsune eta pitzaduretan sartu den ura izoztu eta bere bolumena handitu.
  • Termo klastizitatea: harrien apurketa da tenperatura aldaketen eraginez.
  • Haloklastizitatea: harrien apurketa da, harrien poro eta pitzaduretan gatzezko kristalak sortzen direnean.
  • Bioklastizitatea: zuhaitzen sustraiek harri zartatuetan hazi eta handitzean pitzadurak zabaldu eta harriak puskatzen dituzte.

Meteorizazio kimikoa= harrien alterazio kimikoa sortzen du

  • Oxidazioa: oxigeno atmosferikoa uretan disolbatzen da. Beraz erreduziturik dauden atomo guztiak oxida daitezkee.
  • Karbonatazioa= CO2 erraz disolbatzen da uretan azido karbonikoa azalduz.
  • Disoluzioa: Ura bere polaritateagatik mineral batzuk disolba ditzke.
  • Hidratazioa: prozesu honetan ur-molekulak mineraleen sareetan sar daitezke.
  • Hidrolisia: OH- eta H+ ioiak silikatu batzuren sare kristalinoak apurtzeko gai dira.

Garraioa

meteorizazioaren ondorioz sorttako materialak kanpoko eragile geologikoek eraman ditzakete. Material hauek zati solido bezala edo disolbaturik eraman daitezke.

  Egoera solidoan

  • Esekidura: partikula txiki eta arinenak.
  • Jauzika: partikula astunagoak. Saltoka joaten dira.
  • Biraka: partikula handi etaastunak birak emanez.
  • Arrastaka: partikula astunenak arrastaka garraiatzen dira.

   Disoluzioan gertatzen den garraio9a(solutuak)

Higadura

kanpoko eragile geologikoek, materialak garraiatzen dituenean, alde berean, beste prozesu geologiko bat ere burutzen dute: higadura, lurrazala desgastatzea, alegia.

Materialak bideko harriak jotzean desgastatu egiten dituzte, eta hauek ere higatu egiten dira. Higadura mota honi urradura deitzen zaio.

Sedimentazioa

Kanpook eragile geologikoek energia galtzen dutenean, gartraiatzeko indarra, eramaten ari ziren materialak gelditu eta pilatu egiten dira grabitatearen eraginez.

Materialak pilatuta geratzen direnean, sedimentu izena ematen zaie. Garraioa erabat bukatzen denean burutzen den prozesua da.

Entradas relacionadas: