Haurren Atxikimendu Lotura eta Emozioen Garapena
Clasificado en Psicología y Sociología
Escrito el en
con un tamaño de 3,82 KB
Atxikimendu Loturaren Garapena
Atxikimendu loturaren garapena mailaz mailakoa da eta lehen urtean zehar gauzatzen da. Hiru une nagusi bereizten dira:
Atxikimenduaren Garapenaren Uneak
- 1-3 hilabete: Umeak edozein heldurekin egon daitezke.
- 3-8 hilabete: Berdin zaio norekin egotea, baina interakzio biziagoak erakusten ditu (atsegin handiagoa, irribarreak) atxikimendu figurarekin (AF) daudenean.
- 8 hilabetetik aurrera: Bi portaera nagusi agertzen dira:
8 Hilabetetik Aurrerako Portaera Nagusiak
- Bereizte larritasuna: Atxikimendu figurak alde egiten duenean larritasuna edo antsietatea erakusten du.
- Ezezaguna errefusatzea: Ezezagunen aurrean negar egiten du (ezezaguna atxikimendu figura ez den edonor izan daiteke).
Atxikimendu Motak
- Atxikimendu figura (AF) helduak umearen beharrizanen aurrean erakusten duen sentsibilitatearen edota disponibilitatearen arabera, atxikimendu mota desberdinak garatzen dira umearen eta helduaren artean.
- Atxikimendu mota hau oso garrantzitsua da garapen psikologikoan duen eraginagatik: motaren arabera, umeak bere burua ikusteko modu bat garatzen du, baita beste pertsonei buruzko espektatiba orokor bat ere.
- Egoera Arraroa: Mary Ainsworthek bi urtera arteko umeak eta AF-ak duten atxikimendu mota ebaluatzeko sortutako egoera da. (Ikus taula)
Atxikimendu Motak Umearen Portaeren Arabera
- Atxikimendu Segurua (A. Segurua)
- Gurasoak umearen beharrizanen aurrean eskuragarri eta sentiberak dira (umearen beharretara adi daude eta behar duenaren arabera erantzungo dute).
- Atxikimendu Grinatsu-Anbibalentea (A. Grinatsu-Anbibalentea)
- Gurasoak ez daude beti umearen beharren arabera eskuragarri, batzuetan bai eta beste batzuetan ez. Umearen egoera emozionalak batzuetan gainezka egiten die, eta ezin dute harreman hori kudeatu.
- Atxikimendu Ekidingarria edo Iheskorra (A. Ekidingarria)
- Umearen beharren aurrean gurasoak ez dira eskuragarri egoten, ezta sentiberak ere. Umearen behar emozionalak ekidin egiten dituzte.
- Atxikimendu Desantolatua (A. Desantolatua)
- Negligentzia egoeren ondorio izaten da, eta tratu txar fisikoak jaso dituzten umeengan, babes- eta errefusaketa- edo agresio-zikloak jaso dituztenengan, agertzen da.
Emozioen Garapena
- Emozioak esperientzia desberdinen aurrean ematen diren erreakzio subjektiboak dira, aldaketa fisiologiko eta portaerazkoekin erlazionatuta daudenak.
- Gizaki guztiok emozioak ditugu, baina hauek sentitzeko maiztasunean eta moduan desberdintzen gara.
- Kulturak ere emozioen adierazpenean eragina du.
- Emozioek funtzio desberdinak dituzte, hala nola, funtzio adaptatiboak edo sozialak.
- Garapen emozionalean, oinarrizko emozioetatik emozio konplexuetara igarotzen da umea.
- Erreakzio emozionalen patroia haurtzaroan hasten da garatzen, nortasunaren oinarrizko elementu bat izanik.
- Oinarrizko emozioak (aurpegiko keinuez uler daitezkeenak): poza, interesa, sorpresa, beldurra eta haserrea, bizitzako lehen asteetatik daude umearengan.
- Beste teoria batek dio jaioberrien bizitza emozionala oso murriztua dela (oinarrizko bi emozio: estimulu atsegin batera hurbiltzekoa edo estimulu ez atsegin batetik urruntzekoa).
- 6 hilabeterekin, umearen aurpegiak, begiradak, ahotsak eta jarrerek patroi desberdin eta koherenteak sortzen dituzte, inguruko gertakari sozialen arabera aldatzen direnak.
- Adierazpen emozionalak ondo antolatuta daude eta umearen barne egoerari buruzko informazioa ematen digute (Weinberg eta Tronick, 1994).