Hurbilketa orokorra xx.Mendeko filosofia

Enviado por Comunidad Wikiteka y clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en euskera con un tamaño de 9,5 KB

1. XX. MENDEKO PENTSAMOLDEAREN OINARIAK: MARX, NIETZSCHE, FREUD, DARWIN  Paurl Ricoeur filosofoak susmoaren maisutzat hartu zituen, Karl Marx, Friedrich Nietzsche eta Sigmund Freud, hiru autoreok eztabaidan jarri baitzituzten mendebaldean sakon errotutako zenbait ideia eta balio. Gizarteari buruzko ikuspegi kritikoak garatu zituzten. Bereziki, mendebaldearen arrazionalismoa jarri zuten ezbaian autoreok, arrazoiak sakonagoak diren bulkadak edo motiboak ezkutatzen dituela salatu zuten eta.Marxen materialismo historikoaren arabera, giza historia ekonomiaren legeen araberakoa da, eta gizartearen egitura ekonomiak determinatzen du. Iraultza batek bakarrik alda dezake azpiegitura ekonomiko hori, klaserik gabeko gizartea lortzeko.Nietzschek gizadia oker ibili izanaren zalantza agertu zuen, eta bereziki kritikoa izan zen gizarte modernoaren moralarekin, dekadentetzat, biziaren kontrakotzat, jotzen baitzuen. Arrazoimenaren nagusitasuna ere ezbaian jarri zuen. Nietzschek arbuiatu egin zuen marxismoa, komunismoaren berdintasun nahia mespretxagarria irduditu zitzaion eta.Freudek zalantzan jarri zuen giza jokabidearen arrazionaltasuna. Arrazoimenak ez du gure jokabidea kontrolatzen, ezkutuan dauden bulkada irrazionalak dira benetan hori determinatzen dutenak. Eros eta Thanatos, bizi bulkada edo sexu grina eta horri kontrajartzen zaion heriotza bulkada, dira, Freuden iritziz, giza jokabidean eragin gehien duten faktoreak. Azkenik, Darwinek hautespen naturalaren bidezko eboluzioaren bidez azaldu zuen bizidunen jatorria, gizakiaren barne, hau da, gizakiari buruzko ikuspegi materialista eta eboluzionista proposatu zuen. Ikuspegi horrek onartezin egin zuen, gizakia.

kreazioaren gailurra zelako ikuspegia. 2.HURBILKETA OROKORRA XX.MENDEKO FILOSOFOEI XX. Mendeko korronte filosofikoak bi talde handitan banatu daitezke: filosofia analitikoa eta filosofia kontinentala. Filosofia analitikoa hizkuntza ingeleseko munduan garatu da batez ere. Filosofia kontinentala multzo heterogeneoa da. Filosofia kontinentalek komunean duten minimo hori filosofia analitikoak ez direla da. Filosofia analitikoaren sorreran XX. Mende hasierako iraultza zientifikoaren eragina nabaritzen dugu. Filosofia analitikoa George Edward Moreek eta Bertrand Russellek abiarazi zuten, zientziaren analisiaz arduratu zen Vienako Zirkuluarekin batera (Moritz Schilck, Firedrich Waisman, etc...). Filosofia analitikoaren aurrekaria Gottlob Frege izan zen. Baina Ludwig Wittgeinstein, izan zen pentsamendu korronte honen ordezkari nagusia. Eskola fenomenologikoa Edmund Husserlek (1859-1938) eratu zuen XX. Mendearen hasieran. Eskola hau guztiz germanikoa den tradizio filosofiko baten barrean kokatzen da. Tradizio hau Immanuel Kant-ekin (1724-1804) hasi zen, eta idealismo alemaniarrarekin (Hegel), neokantismoarekin eta historizismoarekin garatu zen. Husserl-ek abiarazitako mugimendu honen barrean topatzen ditugun izenik garrantzitsuenak Max Scheler (1874-1928), Nikolai Hartmann (1882-1950) eta, batez ere, Martin Heidegger (1889-1976) dira. Husserl.Ek 1929an Parisen emandako zenbait hitzaldiren ondoren, eskola fenomenologikoa Alemaniatik kanpora ere garatu zen, Europa kontinentaleko beste herrialdeetan. Espainian eskoa fenomenologikoaren arrastoak topa ditzakegu Jose Ortega y Gasset-en (1883-1955) pentsamenduan. Existenzialismoa Bigarren Guda

gerraostean garatu zen, batez ere Frantzian (Jean Paul Sartre, Simone de Beauvoir, etc...). Filosofia analitikoak zientziarengandik gertu dagoen eta zientziarekin identifikatzen den filosofia bat garatu bazuen, existenzialismoak aurkezten duen filosofia literaturarengandik oso gertu dugu. Filosofo existentzialista batzuk idazle handiak izan ziren. 2.1. Filosofia analitikoa; Wittegennsteinen testuinguru filosofikoa  Filosofiaren analitikoaren sorreran XX. Mende hasieran eman zen iraultza zientifikoaren eragina nabaritzen dugu, XIX. mendeko metafisika idealistaren (Hegel) kritikarekin batera. Iraultza zientifiko horren adierazgarri nagusiak fisika eta matematikaren garapen handia izan ziren. Mooreek hartu ohi da filosofia analitikoaren hastapenenentzat. Garrantzitsuena gizakiaren benetako arazoen analisia egitea da, eta ez ideien eraikuntza metafisikoak altxatzea. Hori bai, gizakiaren arazoen analisia mintzairaren bitartez baino ezin daiteke egin, hizkuntza giza bizitzaren esanguren adierazpide modu bakarra delako, hain zuzen ere. Hortaz, filosofia analitikoa mendearen hasieran sortzen da. Mooreen hastapenak Bertrand Russellen atomismo logikoan gauzatu ziren: logika matematikoaren bidez mundu egitura ezagutzeko ahalegina. Logika matematikoa hizkuntza ideala da, beste hizkuntzen prototipoa edo forma, edukirik ez badu ere. Korronte honetako filosofo guztientzat, hizkuntzaren analisia da garrantzitsuena. Filosofia, analitikoak azpikoz gora jartzen du filosofia tradizionala, hizkuntzaren alderdi logikoen azterketaren bidez filosofiaren eta pentsamenduaren kritika eginez. Ludwig Wittgenstein , Russellen ikaslea zena, izan zen pentsamendu korronte honen ordezkari nagusia. Filosofia erabiltzen dituen proposizioei dagokionez,

egiaztapen zientifikoa gaindi dezaketenek soilik dute esanahia, eta jakina, egiaztapen hori proposizio zientifikoek soilik gainditzen dutenez, baztertu egin behar da zientziaren eremuan sartzen ez dena, eta proposizio faltsutzat hartu behar da. Metafisikak ez du arau hori betetzen, eta beraz, haren proposizioak faltsuak, sasi proposizioak eta zentzugabeak dira. Bestetik, hizkuntza "arruntak" badu zentzurik, esangurarik? Hona hemen laburbilduta mugimendu filosofiko honen ezaugarriak: • Idealismoaren aurkako jarrera eta filosofia enpiristaren berreskurapena (Hume) • Jarrera antimetafisikoa • Metodoa: analitikoa (osotasun baten zatien deskonposizioa). • Filosofia ikuskera analisi formal modura. Filosofiaren objektua hizkuntzaren analisia da 3.2.Lehenengo Wittgenstein: Tractatus logico-philosophicus: mundua, pentsamendua eta lengoaia  1921ean argitaratu zen. Tractatusaren helburua egia logikoen izaera argitzea da. Horrez gainera, hizkuntzaren, pentsamenduaren eta errealitatearen arteko erlazioari buruzko ikuspegi oso bat eskaintzen du; erlazio horren arabera, Wittgensteinek erakusten digu, isomorfikoak direla. Kantek ezagutzaren baldintzak aztertzeari ekiten dion bezala, Wittgenstein hizkuntzaren baldintzei buruz aritzen da; Kantek arrazoimenaren kritika egiten duen bezala, Wittgensteinek hizkuntzaren kritika egiten du. Horretarako, hizkuntzaren logika ezagutaraztea baita arazo filosofiko orokorretan arakatzeko bidea. Liburuaren zentzu osoa esaldi honetan laburbil daiteke: esan ahal daitekeen guztia argiro esan daiteke, eta hitz egin ezin daitekeenari buruz, isildu behar da. Tractatusaren lehenengo baieztapena honakoa da: " Mundua gertakarien osotasuna da". Gertakarien osotasuna gertakari