Suminezko arima

Enviado por Comunidad Wikiteka y clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en euskera con un tamaño de 2,04 KB

Dualismo ontologikoak bi munduen existentzia aldarrikatzen du, mundo sentigarria eta ideien munduarena. Dualismo antropologikoak, gizakiaren bi zatien existentzia aldarrikatzen du: arima eta gorputza.Platonen iritziz gizakiak bi osagai ditu: arima eta gorputza. Arima jainkozkoa, betierekoa eta hilezina da, gorputza, aldiz, aldakorra, zantarra, arimaren kartzela eta hilkorra. Honela,Platonek hiru arima bereizten ditu: arrazio-arima, suminezko arima eta irritsezko arima. Arrazoi-arima gizakiaren goi-mailako gaitasuna da. Gogamenaren funtzioak betetzen ditu, hau da, pentsamena eta nahimena.Berezko bertutea zuhurtasuna da, hau da, ongia eta egia bilatzeko gaitasuna.Filosofo agintaria izango da bere hiri-egitekoa.Alegorian gurdi-gidariak edo zamaltzainak ordezten du;suminezko arimak gaitzespen, mendeku, ausardia, koldarkeria gisako sentimenduak bideratzen ditu. Bihotzean datza.Bere bertutea sendotasuna da, tinko mantzentza tentsioz betetako momentuetan.Hilkorra da eta gorputzari lotutakoa da. Bere hiri-egitekoa zaindaria izango da.Hegodun-gurdiaren alegorian zaldi zuria izango da; eta irritsezko arimak bizirik irauteko sena,otorduen plazera,mina eta bestelako nahierak ditu sentimentu. Sabelean dago kokaturik eta alegoriak zaldi beltza da bere ordezkaria.Hilkorra eta gorputzari lotutakoa da.Berezko bertutea neurritasuna da.Hegodun gurdiaren alegorian, beraz, gurdi-gidariak edo zamaltzainak besteak bideratu eta zuzendu behar ditu.Zaldi zuria, adorea eta adostasuna erakusten duena,erraz bidera daiteke.Zaldi beltz,txar eta nagusia,grina eta irrika neurrigabeen mende,bideratzen zailagoa da.Hiru arimen ontasunak orekatu behar dira gizakiak zuzentazuna lor dezan.