Idazle zaharrak

Clasificado en Otras lenguas extranjeras

Escrito el en vasco con un tamaño de 1,51 KB

  Arantxa Urretabizkaia Bejarano, Donostian 1947ko uztailaren 1ean jaio zen euskal idazle eta kazetaria da. Eleberrigintzan jardun izan du batik bat, baina olerkigintzan eta gidoigintzan ere egin ditu lanak. 


     Donostiako Loiola auzoan jaio zen eta hiru urte zelarik beste auzo batera aldatu zen familiarekin. Hamahiru urterekin idazkaritza hasi eta hamaseirekin, berriz, erizaintzaren ikasketari ekin zion, Historiako lizentziatura eskuratu zuen Bartzelonan 1975ean. Lur argitaletxearen inguruko taldean hasi zen idazten Ramon Saizarbitoria eta Ibon Sarasolarekin batera.


     Zenbait hedabideetan ere lan egin du, artikuluak idazten eta solaskide moduan. 1977an Egin egunkarian hasi zen kazetari lanetan, eta geroztik, EITBn, “El Diario Vasco”, “Deia” eta “El Mundo” hedabideetan ere jardun du.


Entradas relacionadas: