Identifika itzazu A eta B letrekin adierazten diren erreakzio metabolikoak. Arrazoitu erantzunak.

Clasificado en Biología

Escrito el en vasco con un tamaño de 56,04 KB

KATABOLISMOA  

  1. (2 p.) Bioerregaiek petrolioaren deribatuak ordezkatuko dituzte etorkizunean. Gluzidoen hartziduratik lortutako bioetanolak egungo gasolina ordezkatuko du.

 a)(1,5 p.) Deskribatu, labur, nola lor daitekeen etanola glukosatik, eta zer bide metabolikok hartzen dute parte.

Etanola glukosatik lortzeko 2 bide metaboliko egin behar dira: lehena glukolisia eta, bigarrena, hartzidura alkoholikoa.

Glukolisian (aerobikoa), glukosa molekula eraldatzen dora, loturak apurtuz eta berriak sortuz, nola ez, entzima desberdinen bitartez (erreakzioen abiadura azkartzeko). Glukosari hasieran fosfato talde bate gehitzen zaio ATP molekula baten bidez (Glukosa-6-fosfato), ondoren, isomerasa baten bidez fruktosa-6-P lortzen da eta horri beste fosforo talde bat gehitu fruktosa-1,6-bifosfato lortuz ATP gastu bati esker. Ondoren, hau, glizeraldehido-3-fosfato eta dioxizetona-3-fosfato molekulatan banatzen da. Gero, beste errakzio batzuk egongo dira, non guztira 4ATP eta 2 NADH+H lortuko diren. Amaitzerkoan, 2 pirubatu edukiko ditugu, bakoitza 3 karbonotakoa.


Hartzidura alkoholikoan (anaerobikoa), pirubatoa etanol eta CO2 produktuetan bihurtzen da, eta, NAD+ erabiltzen da molkula oxidatzeko. 2 pirubato daudenez, 2 etanol eta 2 CO2 molekula lortuko dira.

b)(0,5 p) Zer mikroorganismok gauzatu dezakete prozesu hori? Zer metabolismo mota dute.

Bakterio desberdinek egin dezakete prozesu hau, esaterako, Sacharomyces cerevisiae-k.


2. galdera

irudian, zelulengan agertzen diren bide metaboliko nagusietarik lau adierazten dira era eskematikoan.

a)Zehatz itzazu, A,B, Ceta D letren bitartez adierazten diren bide metabolikoen izenak. Deskriba ezazu laburki hauetako bakoitza, zelularen zein ataletan gertatzen diren aipatuz.

  1. ????-Oxidazioa → Gantz-ak gantz-azido eta glizerina banatu ondoren, bakoitzak bere bdiea segitzen du. Gantz azidoen kasuan, ????-Oxidazioa egingo gute, bertan, molekula oxidatuko da azetil-CoA lortzeko eta ondoren, krebs ziklora eramateko.

  2. Krebs zikloa → Krebs zikloa mitokondrioetan gertatzen da eta hainbat erreakzioz osatuta dago. Acetil-CoA da sartzen den molekula eta erreakzioetan zehar koentzimak sortzen dira (NADH+H, FADH…), GTP bat sortzen da eta 2 deskarboxilazio daude.

  3. Elektroien katea → Bertara aurreko prozesuetan lortutako koentzimak iristen dira eta horietatik oxigeno molekularrerako elektroi transferentzia gertatzen da, konplexu desberdinen bidez.

  4. ATPsintetasa → Fostano inorganikoaren eta ADParen arteko lotura katalizatzen du, fosforilazioa ez da zuzenean egiten, H+-ak F0 kanaletik pasatzean gertatzen da.

b)Elektroiak garraiatzeko katean sartzen diren elektroien azken hartzaile zein da?

Oxigenoa.

c)Adierazi diren lau prozesuen artean, zein da ATP sintesia gehiago ematen duena?

Elektroien katean gertatzen da ATP sinstesi handiena, izan ere, aurreko prozesu    metaboliko guztietan loturatko koentzimei etekin handiena ateratzen zaie, NADH+H bakoitzetik 3 ATP eta FADH bakoitzetik 2 ATP lortuz.

3.  Metabolismoaren eskema da hau, eta bertan adierazi dira, xume, bide metaboliko nagusietako lau.  a) (0,5 p) Adierazi zeinbide metabolikori dagozkien zenbakiz markatutako koadroak, eta esan zelularen zein partetan gertatzen den bakoitza.JRkkGs1PU6--_2JpOBHegoM5gD_ihZsMJliiHvao

????-Oxidazioa → Hialoplasma.

Glukolisia → Mitokondrio matrizean.

Krebs zikloa → Mitokondrio matrizean.

b) (0,5 p) Zein da bide metaboliko horretako kate lektroi-garraiatzailearen azken elektroi-hartzailea?

Oxigenoa.

c) (0,5 p) Zelulako zein organulutan gertatzen dira 2. Eta 3. Prozesuak? Marraztu organulua eta adierazi zein diren haren zatiak.

Biak mitokondioaren matrizean gertatzen dira.


4. GALDERA

a) (0,5 p) Ondoko irudian, identifika eta izenda itzazu 1, 2 eta 3 zenbakiez adierazitako prozesu metabolikoak. Zelulako zein zatitan gertatzen da bakoitza?

Krebs zikloa → Mitokondriaren matrizean.

Elektroi katea → Mitokondriaren barne-mintzean.

Fosforilazio oxidatiboa → Mitokondriaren barne-mintzean.

b) (0,75 p) Azaldu ezazu, labur, eskemaren 1. Zatian laburbildu den prozesua.

Krebs zikloan azetil-Coa molekula oxidatzeko erreakzio desberdinak geratzen dira. Zitrato konposatutik hasten da prozesua eta oxalazetatora heltzean, berriz zitratoa lortuko da. Prozesuan hurrengo molekulak lortzen dira: 6NADH+H, 2FADH, 2GTP (ATP), eta bi deskarboxilazio gertatzen dira (2 CO2).

c) (0,5 p) Azaldu itzazu, labur, eskemaren 2. Eta 3. Zatietan gertatzen diren prozesu metabolikoak. Vb3kDFk9fMvmySckAO_NUt_0BpUPV68yrqH0jYuQ

2. Zatian, elektroien katea gertatzen da, non, koentzimak (NADH+H eta FADH) oxidatzen diren. Prozesuan maila energetikoa gero eta gehiago jeisten da eta elektroiak, konplexu desberdinen bitartez oxigenora doaz. 3. Zatian, elektroi katean askatutako hidrogeno protoiak  ponpatzen dira, (2. Zatian lortutako ATP-arekin. Horrek, kontzentrazio desberdina eragiten du eta gradientearen alde egiteko, H+-ak matrizera iztuliko dira ATP sintasa bitartez, kanal horretatik igarotzean, ADP-a fosforilatuko da. 


5.(2 p)1go irudian zelulen barnean gertatzen den prozesu metaboliko bat islatzen da.

a)(1 p) Prozesua zehaztu eta zelulen zein lekutan edo egituratan gertatzen den argitu. Egitura hauen marrazkia egin ezazu.

Beheko bide metabolikoa ????-Oxidazioa da eta matrize mitokondrialean gertatzen da.

c)(0,5 p) Zein metabolismo motarekin loturik dago prozesu hau?

Gantzen katabolismoarekin lotuta dago, izan ere, erreakzio hauetan lortutako azetil-Coa molekula krebs ziklora zuzenduko litzateke eta kofaktoreak, arnas katera. Honela, gantzaren gantz-azidoari etekin guztia aterako litzaiokeen.



6.   2. Irudiak zeluletan gertatzen den prozesu bat adierazten du.

a)      (0,5 p) Zer prozesu da? Glukolisia

b)      (0,5 p)Zelularen zein lekutan gertatzen da? Hialoplasman.

c)      (0,5 p)Zein da ATPak eta NADHak dituzten funtzioak? Bi molekula hauek koentzimak dira; ATPa energia transferitzen duen nukleotido bat da eta NADH nukleoati bat da eta elektroi/hidrogeno hartzaileak dira oxizaio edo erredukzio erreakzioetan.

d)     (0,5 p)Azido pirubikoak har ditzakeen bidezidor bi aipatu. Pirubatoa sortu ondoren, ingurunean oxigenorik ez badago hartzidura laktikoa egingo litzateke (alkholikoa edo laktikoa). Aldiz, oxigenoa badago, bide aerobiotik segituko luke: Lehenengo, oxidatu egingo litzateke, gero krebs zikloa, eta azkenik elektoiek katea eta fosforilazio oxidatiboa



7.   (2p)GALDERA

a)Aipa itzazu laburki arnasketa aerobioaren eta hartziduraren arteko berdintasunak eta desberdintasunak. Prozesu bietatik zeinetan askatzen da energia gehiago?

BERDINTASUNAK

DESBERDINTASUNAK

Bide metabolikoak dira.

Energia lortzen da.

Hartzidura: Ingurunean oxigenorik ez dagoenean, glukolisiaren ondoren zitoplasman geratzen den erreakzio anaerobio multzoa.

Batean (aerobikoan) elektroien azken hartzailea oxigenoa da, bestean, aldiz, beste molekula hartzaile batzuk daude.

ATP eta koentzimen etekina desberdina da bi prozesuetan: arnasketa aerobioan 38 ATP/6NADH+H/2FADH eta, hartzidura alkoholikoan, esaterako, 2CO2/2NAD.

Hartziduran, hartzidura soilik egiten da, baina arnasketa aerobioan; glukolisia, krebs zikloa, elektroien katea eta fosforilazio oxidatiboa.

Hartziduraren hondakinak molekula konplexuagoak dira (etanola, azido laktikoa), aldiz, arnasketa aerobioan, etekin maximoa ateratzen da, hondakinak, CO2 edo H2O bezalako molekula sinpleagoak geratuz.


Ondorioz, energia gehiago askatzen da arnasketa aerobioan.

b)Zer nolako antzak daude hartzidura laktikoaren eta hartzidura alkoholikoaren artean? Zeintzuk dira mota hauetako hartzidurak eragiten dituzten organismoak?

Biak hartzidurak.

Bakterioek egituen dute.

Ingurunean oxigeno egotea beharrik ez.

Azido pirubikoa da sustratua.

Hartzidura laktikoa legamiek ez dute egiten, alkoholikoa bai. 

Bietan glukosa bakoitzeko 2 ATP lortzen dira.

Hartzidura laktikoan, Lactobacilus bulgaricus eta hastzidura alkoholikoan, Sacharomyces cerevisiae.

8.   (2p) Metabolismo intermediarioari dagokionez:

a)    Adierazi Krebs zikloan oxalazetatoarekin elkartzeko sartzen den Azetil-Koaren jatorri posibleak.

Gluzidoak: Glukolisia (pirubatoa), A koentzima eta NAD→NADH+H.

Gantzak: Lipasa (gantz-azidoak),  ????-Oxidazioa.

Proteinak

b)    Adierazi zelularen zein tokitan gertatzen den prozesu hori eta prozesuaren emaitza komentatu. 

Krebs zikloa mitokondrioetan gertatzen da. Horren ondorioz, 6 NADH+H, 2 FADH, 2 GTP (ATP) eta 2CO2 lortzen dira. Ondoren, koentzima horiek elektroi katera bdieratuko ziren eta bertan, etekin guztia atera.


10.  Mikroorganismo batzuk oso baliagarriak dira hartzidura alkoholiko eta laktikoaren bidez elikagaiak —esate baterako, ogia eta jogurta— lortzeko.

a) (1 puntu) Zertan datza hartzidura horiek? Adieraz ezazu zer konposatutatik abiatzen diren hartzidura horiek eta zer produktu lortzen diren amaieran.

Hartzidurak, glukolisi ondoren ingurunean oxigenorik ez dagoenean hartzen diren bide metabolikoak dira. Esaterako, hartzidura laktikoan Lactobacilus Bulgaricus bakterioak hartzen du parte eta produktu bezala, azido laktikoa lortzen da (NADH+H oxidatu). Hartzidura alkoholikoan, aldiz, Sacharomuces cerevisiae bakterioak hartzen du parte eta produktu moduan 2 etanol lortzen dira (2NADH+H oxidatu eta 2 CO2 askatu).

11. Autoetan erabiltzen den gasolinaren prezioak maximo historikoa izan berri du. Petroliotik deribatutako erregai fosil horren ordez, bioetanola sartzen ari da; bioetanol erregaiak gutxiago kutsatzen du, eta iturri jasangarri eta berriztagarrietatik lor daiteke.

a)(0,5 puntu) Zer organismo motak sor dezakete etanola glukosatik abiatuta, eta zer abantaila metaboliko ematen die ekoizpen horrek? Arrazoitu erantzuna.

Etanola, glukosaren glukolisia egin ondoren,  hartzidura alkoholikoaren bidez lortu daiteke, prozeu hori esaterako, Sacharomyces cerevisiae bakterioak egin dezake. Hartzidura honetan, produktu moduan 2 etanol eta 2 CO2 molekula ematen ditu. Abantaila oxigenorik ez dagoenean ATP lortzea da.

b)     (1 puntu) Eskema bat erabiliz, zehaztu glukosatik etanola lortzeko prozesu biokimikoa.

Glukosatik etanola lortzeko glukosaren katabolismoa gauzatu behar da. Hau da, molekula konplexuak molekula sinpleetan eraldatu oxidazio bidez (elektroiak galduz) eta prozesuan laguntzen duten, NAD eta FAD koentzimak erreduzituz. Lehenik eta behin, glukosa pirubato bihurtu behar da glukolisi bidez. Hori hialiplasman gertatzen da. Glukolisiaren lehenengo zatian, glukosa aktibatzen eta eraldatzen da 3 karbonoko molekula bat eman arte (glizeraldehido-3-fosfato). Ondoren, molekula hori oxidatzen dijoa eta 1,3-diglizerdatoa sortzen da, gero, 2H ematen zaizkio NAD+-ri. Erreakzio horretan askatutako energia ADP fosforilatzeko erabiliko da. Azkenik, bukaerako 3 erreakzioetan pirtuabtoa eratu eta energia askatzen da, ATP gehiago sortuz eta lehen zatiko ATP gastua berreskuratuz.


Hartzidura alkoholikoan, pirubatoa sartuko litzateke eta hasiera batean deskarboxilatu eta 2 molekula karono dioxido kanporatuko zituen eta produktu moduan 2 etanol emanez (NAD+ koentzimaren oxidazioarekin). 


12.  GALDERA Ekaina 14

Mikroorganismoak eta haien aplikazioak:

a) (0,5 puntu) Azaldu ezazu laburki zer mikroorganismo mota erabiltzen diren ogia industrialki egiteko.

Ogia industrialki egiteko hartzidura alkoholikoa erabiltzen da, Sacharomyces cerevisiae mikroorganismoarekin.

b) (1 puntu) Deskriba ezazu zer prozesu biokimikoren bidez bihurtzen diren azukreak etanol. Zer bide metaboliko motari dagokio?

Hartzidura alkoholikoari, pirubatoa sartuko litzateke eta hasiera batean deskarboxilatu eta 2 molekula karono dioxido kanporatuko zituen eta produktu moduan 2 etanol emanez (NAD+ koentzimaren oxidazioarekin). 

c) (0,5 puntu) Erreakzio aerobikoak ala anaerobikoak dira? Arrazoitu erantzunak. 

Anerobikoak, izan ere, azken elektroien hartzailea ez da oxigenoa, eta beraz, ingurunean ez dago oxigeno beharrik erreakzio kimiko hau gertatzeko.


13. GALDERA Ekaina 15

Glukosaren oxidazio osoa CO2-a eta ura lortu arte.

a) (0,5 puntu) Azal ezazu zein bide eta prozesu metaboliko behar diren zelula barruan

glukosaren oxidazio osoa gertatzeko. Zure erantzunak arrazoitu.

Monosakaridoak (glukosa) → GlukolisiaPirubatoaren oxidazioa → Krebs zikloa → Elektroien katea eta Fosforilazio oxidatiboa.

b) (0,5 puntu) Zein da H2O, CO2, O2, ADP, Pi, NAD+ eta ATP metabolitoek betetzen duten funtzioa prozesu horietan.

H2O eta CO2 ???

O2 → Elektroien azken hartzailea izango da fosforilazio oxidatiboan, gero, ura lortu dadin.

ADP eta Pi → Hauen arteko fosforilazioaren bidez lortuko da ATP molekula.

ATP → Energia transferitzaile lana egiten duen molekula.

NAD+ → Elektroi/hidrogeno hartzaileak erreakzio erreuktibo/oxidatiboetan.

c) (0,5 puntu) Adieraz ezazu zelularen zein leku eta organulutan gertatzen diren erreakzio horiek.

Monosakaridoak (glukosa) → Zelulatik kanpo (digestio-aparatuan).

Glukolisia → Hialoplasman.

Pirubatoaren oxidazioa → Mitokondrioan.

Krebs zikloa → Mitokondrioan.

Elektroien katea eta Fosforilazio aktiboa → Mitokondrioaren barne-mintzean.

d) (0,5 puntu) Azal ezazu ea erreakzio metaboliko horiek landare-zeluletan gerta daitezkeen. Arrazoitu zure erantzuna. 

Landareetan erreakzio hauek ez dira gertatzen, izan ere, erreakzio horiek bizidun heterotrofoetan gertatzen da, non, nuntrienteak konplexutasun desberdineko substantzia organikoak diren eta bertatik hartzen den energia. Landareak, autotrofoak dira, hots, nutrienteak substantzia inorganikoetatik hartzen dute eta molekula konplexuago batzuk sortzen dituzte, beraien kasuan, fotosintesia egiten dute, eguzkitik datorren energia erabiliz.


14. GALDERA Ekaina 15

Gantz-azidoak eta beren metabolismoa:

a) (1 puntu) Azal ezazu laburki gantz azidoak degradatzeko dagoen bide metabolikoa.

Zelularen zer lekutan gertatzen da?

Lehengo koipeak digestio aparatuan hidrolisatzen dira eta bertatik, glizerina eta gantz azidoak sortzen dira. Glizerinak, aktibatu eta oxidatu ondoren, glukolisiaren bidea jarraitzen du. Ugaztunetan, prozesu hori gibelean gertatzen da batik bat. Beste aldetik, Gantz azidoak degradatzeko prozesua gantz-zean eta Co-A rekin elkartzen hasten da (ATP gastua), azil-Coa sortuz. Molekula hori karnitinaren bidez sartuko litzateke mitokondriora eta ????-oxidazioa egiten da eta bertan, gantz-azidoa oxidatzen da kiribil motako batean, non, molekulak bira bakoitzean 2 karbono galdu eta azetil-CoA-tan bihurtzen dituen. Gainera, bira bakoitzean, NADH+H+ eta FADH2 sortzen dira eta horiek ATParen osaketaz arduratzen den kateari elektroiak ematen dizkiote. Ondoren, oxidazioan sosrtutako azetil-CoA-k Krebs zikloan sartuko liratezke eta bukatzeko, elektroi katean eta fosforilazio oxidatiboan bukatu.

c) (0,5 puntu) Zein da prozesu horretan A koentzimaren (CoA-SH) funtzioa, eta zelularen zer lekutan betetzen du funtzio hori?

Gantz-azidoen oxidaziorako ezinbestekoa da, gainera, krebs ziklo aurretik egiten den deskarboxilazioaz ere arduratzen da. Hori, mitokondrioan egiten da.


15. GALDERA Uztaila 15  Mikroorganismoak eta haien aplikazioak:   

a) (0,5 puntu) Adieraz ezazu, laburki, zer motatako mikroorganismoak erabiltzen diren ogia, garagardoa eta ardoa egiteko.  

Ogia → Hartzidura alkoholikoa (Sacharomyces cerevisiae)

Garagardoa → ???

Ardoa → Hartzidura alkoholikoa

b) (1 puntu) Zer erreakzio biokimikoren bidez bihurtzen dira almidoiak eta azukreak etanol? Zein da erreakzio horietan sortzen den CO2-aren jatorria?

Hartzidura alkoholikoaren bidez. Glukolisia egin ondoren, 2 pirubato lortzen dira. Hartziduren kasuan bide anaerobioak dira (oxigenoa ez da elektroien azken hartzailea) eta, beraz, ez dago oxigeno beharrik erreakzioak gertatzeko. Hartzidura alkoholikoan, deskarboxilazioaren bidez eta NAD+ koentzimaren oxidazioaren bitartez 2 molekula karbono dioxido eta beste bi molekula etanol lortzen dira.

c) (0,5 puntu) Erreakzio aerobikoak ala anaerobikoak dira? Arrazoitu erantzuna. 

Anaerobikoak, oxigenoa ez dela elektroien azken hartzailea.


16. GALDERA Uztaila 15 Gaztaren eta jogurtaren produkzioa:  

a) (1 puntu) Adieraz  ezazu, laburki, zer mikroorganismo erabiltzen diren jogurta eta gazta egiteko. Prokariotoak ala eukariotoak dira? Arrazoitu erantzunak.

Bakterioak erabiltzen dira jogurta edo gazta egiteko, zehazki lactobacilus bakterioa erabiltzen da, hauek baitira gai ingurune anaerobioetan glukolisitik lortutako azido pirubikoa laktato bihurtzeko. Horrela NADH+H koentzimak hidrogeno protoiak askatzen ditu erreakzio anaboliko bat baita, eta erreduzitu egingo da NAD+ lortuz. Hori, bakterioa izanda prokariotoa izango da eta ez du nukleoa zein beste hainbat orgnulu edukiko; mintza, zitoplasma eta DNA bakarrik.

b) (1 puntu) Zer biomolekula erabiltzen dira abiapuntuko material gisa produktu horiek lortzeko prozesuetan, eta zertan transformatzen dira? Zein da airearen presentziaren ondorioa prozesu horietan? Arrazoitu erantzuna

Abiapuntu bezala azido pirubatoa erabiltzen da. Konposatu hau, glukosa monomeroaren glukolisitik dator. Ondoren, hartzidura laktikoa eta gero, produktu gisa azido laktikoa sortuko litzateke, modu honetan: lehenengo, pirubatoa deskarboxilatuko litzateke eta ondoren, hasieran pirubatoa zen molekula erreduzituko litzateke (2NADH oxidatu). Ondorioz, 2 molekula dioxido karbono eta 2 molekula etanol lortuko genituzke.


17 GALDERA. Ekaina 16 Zelulen metabolismoari dagokionez:

a) (0,5 puntu) Identifika ezazu zer prozesu metabolikori dagozkien erreakzio global

hauek:

(1) CO2 + H2O + Argi-energia  Glukosa + O2 → Fotosintesia

(2) Glukosa + O2  CO2 + H2O + ATP → ??????


18 GALDERA

Irudian, zelulan gertatzen diren zenbait erreakzio metabolikoren eskema irudikatu da.

a) (0,5 p) Identifika eta izenda ezazu A eta B letrei dagokien ibilbide metabolikoa. Arrazoitu erantzunak.

  1. Glukolisia → Hialoplasman, glukosa sustratoa, pirubatoa produktua.

Krebs zikloa → Mitokondrioan, azetil-CoA sartu.

b) (0,5 p) Esleitu 1etik 6rako zenbakiak metabolito hauei: H2O, CO2, O2, ADP+Pi, NAD+ eta ATP.

CO2

NAD

ADP + Pi

ATP

H2O

O2

c) (0,5 p) Adierazi zelularen zer organulu eta tokitan gertatzen diren A eta B

ibilbideetako erreakzioak. Arrazoitu erantzunak.

Glukolisia → Hialoplasman, glukosa sustratoa, pirubatoa produktua.

Krebs zikloa, arnas katea eta fosforilazio oxidatiboa → Mitokondrioan eta azken biak mitokondrioaren barne mintzean.

d) (0,5 p) Adierazi ea honelako erreakzio metabolikoak gerta daitezkeen ala ez landare-zelula batean. Arrazoitu erantzuna.

Landareak gai izango liratezke honelako prozesua egiteko ingurune aerobio batean egoten balira. Hau da, landareak ere zelula eukariotoak dituzte eta posible izango litzateke energia sortzeko honelako prozesuak egitea, horrela, landareen eta animalien katabolismoa oso antzerakoa da, aldaketa anabolismoan dago.




21. GALDERA  Uztaila 19

a)(1 puntu) Azaldu ezazu, labur, zein den bidea gantz-azidoak degradatzeko. Zelularen zein lekutan gauzatzen da?

Lehengo koipeak digestio aparatuan hidrolisatzen dira eta bertatik, glizerina eta gantz azidoak sortzen dira. Glizerinak, aktibatu eta oxidatu ondoren, glukolisiaren bidea jarraitzen du. Ugaztunetan, prozesu hori gibelean gertatzen da batik bat. Beste aldetik, Gantz azidoak degradatzeko prozesua gantz-zean eta Co-A rekin elkartzen hasten da (ATP gastua), azil-Coa sortuz. Molekula hori karnitinaren bidez sartuko litzateke mitokondriora eta ????-oxidazioa egiten da eta bertan, gantz-azidoa oxidatzen da kiribil motako batean, non, molekulak bira bakoitzean 2 karbono galdu eta azetil-CoA-tan bihurtzen dituen. Gainera, bira bakoitzean, NADH+H+ eta FADH2 sortzen dira eta horiek ATParen osaketaz arduratzen den kateari elektroiak ematen dizkiote. Ondoren, oxidazioan sosrtutako azetil-CoA-k Krebs zikloan sartuko liratezke eta bukatzeko, elektroi katean eta fosforilazio oxidatiboan bukatu.

b)  (0,5 puntu)) Zer produktu (metabolito) lortzen dira degradazio horretatik eta zertarako erabiltzen dira?

Erreakzio honetatik lortzen diren produktuak:

????-Oxidatiboa: Azetil-CoA molekula, zehazki, sustratuko gantz-azidoak zituen karbono kopuruaren erdia izango da.

Krebs zikloa: nNADH+H, nFADH, nGTP (ATP).

Elektroien katea eta fosforilazio oxidatiboa: Aurreko erreakzioetatik lortutako NADH+H eta FADH-ren arabera → NADH+H bakoitzeko 3ATP eta, FADH bakoitzeko, 2ATP.

c)  (0,5 puntu) Zer funtzio du prozesu horretan A koentzimak (CoA-SH) eta zelularen zein lekutan betetzen du funtzio hori?

Gantz-azidoen oxidaziorako ezinbestekoa da, gainera, krebs ziklo aurretik egiten den deskarboxilazioaz ere arduratzen da. Hori, mitokondrioan egiten da.


Entradas relacionadas: