Iritzi-Artikuluaren Analisia eta Egitura: Gakoak eta Baliabideak
Enviado por Comunidad Wikiteka y clasificado en Lengua y literatura
Escrito el en
euskera con un tamaño de 3,88 KB
Sarrera eta Testu Mota
Testu-mota: Idatzitako eta izendun testua argitaratzen da. Testu-motari dagokionez, argudio-testua da; izan ere, bere helburu komunikatiboa iritzia adieraztea, hausnararaztea eta iritzia aldarrikatzea da. Testu motari dagokionez, albistea edo iritzi-artikulua da, non iritzi pertsonala ematen den.
Igorleak bere iritzi gisa plazaratzen du. Hori horrela, puri-purian dagoen gaia da. Tesiaren egitura hainbat modutan ager daiteke: hasierakoa, induktiboa, zirkularra edo errepikatua. Testuak hiru zatiko egitura du: sarrera (paragrafo batzuetan), argudioen gorputza eta amaiera.
Modalizazioa eta Hizkuntza Baliabideak
Bestalde, modalizazioari dagokionez, subjektibotasun adierazleak nabarmenak dira. Aditz-denborak adierazlea, ahalera, subjuntiboa (dezaten), agintera (joan zaitez) eta lehen pertsona singularrean/pluralean (igorle beraren izenean) nahiz bigarren pertsonan (taldea, gizartea) erabiltzen dira, "-ok" plural hurbila erabiliz.
Hiztegi konotatiboa (metaforak, ironia) eta baliabide literarioak (galdera erretorikoak bere iritzia indartzeko) ageri dira, baita iritzi-esapideak ere ("ustez"). Zeharkako polifonia ere aurki daiteke ("diote adituek"), baita testuartekotasuna edo autoritate-argudioak ere. Antolatzaileek eta paragrafo banatzaileek testua argitzen dute.
Igorlea eta Erregistroa
Igorlea kazetaria edo kolaboratzailea da, eta nabari da gaiarekiko informatuta dagoela. Gainera, hizkuntz maila argia, zehatza eta adierazpen ona ditu.
Amaitzeko, testua iritziko artikulua denez, sinatua dago eta erregistro estandarra du. Erabileragremuari dagokionez, gizarte eta komunikazio eremuan sartzen da; izan ere, aldizkarietan argitaratzen da eta publikotasuna du helburu nagusia.
Igorlearen Jarrera eta Estrategiak
Igorlearen Asmoa: Idatzitako eta izendun argudio-testu hau argitaratu da. Iritzi-artikulu honetan gai bati buruz hitz egiten da. Honen bidez, igorlearen helburu komunikatiboa hausnarketara bideratzea edo ohartaraztea da. Gaiarekiko igorleak defendatzen duen postura eta jarrera hasieran zein amaieran adierazten ditu.
Testuak hiru zatiko egitura jarraitzen du: sarrera (lehen paragrafoa), argudioen gorputza eta ondoriozko amaiera. Argudio-testuei dagokien bezala, modalizazioa ageri da.
Pertsona Markak eta Moduak
Pertsona markei dagokienez:
- 1. pertsona singularra (ni / iritzia eman)
- 1. pertsona plurala (gu / gogoeta bultzatu, partaide izan) eta "-ok" hurbila
- 2. pertsona singularra (zu / hartzailea testuan sartu)
- 2. pertsona plurala (zuek / hartzailearekin lotura zuzena)
Igorleak ziurtasunez adierazten du esandakoa indikatiboaren erabileren bidez (+ iritzi-aditzondoak: "noski"; esamoldeak: "ziur nago"; aditz modalak: "komeni da"). Probabilitatea islatzeko ahalera erabiltzen du ("litzaizuke"), baita iritzi-aditzondoak ("agian"), esamoldeak ("litekeena da", "omen") eta aditz modalak ("uste izan", "iruditu") ere.
Balorazioa eta Lexikoa
Balorazioa: Subjuntiboa erabiltzen da ("dezaten"). Lexikoan izenak (zulo), izenondoak (latza), aditzak (joan) eta aditzondoak (azkar) nabarmentzen dira. Adierazpen-perpausak (informatzea), galderak eta harridurak ere ageri dira.
Hizkuntza Funtzioak eta Estiloa
Hizkuntza-funtzio nagusiak:
- Funtzio eragilea: ohartaraztea
- Funtzio espresiboa: haserrea, kritika
Estilo landua du. Baliabide literarioak aurki daitezke (metaforak, konparaketak). Igorlearen tonua haserrea, kritikoa eta serioa da. Galdera erretorikoak, izen-izenordeak, polifonia ("dio") eta tesiak osatzen dute testuaren oinarria.