Jainkoaren heriotza

Clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,7 KB

nihilismoa eta baloreen transmutazioa
Jainkoaren heriotzaz ohartzean artaldeko gizakiak zentzua galtzen duela eta noraezean gelditzen dela esaten zuen Nietzschek. Esaterako, egoera honen ondorio da nihilismoa: jainkoaren heriotza dela eta gizakiaren kontzientziak jarraitzen duen prozesua da, eta balioen ukapena du ezaugarri nagusia. Hau bi motatakoa izan daiteke:

Nihilismo pasiboa: balio tradizionalak hondoratzearekin, zalantza eta norbide eza nagusitzen dira, botere nahimena gutxituz. Arrazoiak fedea ordezten duen kasuetan, arrazoia nahikoa zen egiaren bilapenean. Arrazionalismo eta ilustrazioak jainkoaren heriotzaren ateak zabaldu
zituen, eta honela identifikazio berria sortu zen. Honetan zientzia egiatzat jotzen zen.

Nihilismo aktiboa: Nietzschek etorkizunean agian gizakiak bizitzaren aldeko balio berriak sortuko zituela esaten zuen, baina horretarako balio guztien transmutazioa burutu beharra zegoen. 


Prozesu hau emateko gizakiak balio dekadenteen hausnarketa kritikoa egitea ezinbestekoa da, ondoren, balio berrien bilaketari ekiteko. Bilaketa honetan, zer da ona galderaren hainbat alderdi zehaztu zituen:
 Ona: botere nahia handitzen duena.
Txarra: ahuleziatik datorrena.
 Zoriona: boterea handitzearen kontzientzia.
 Helburu berriak: sen naturaletatik berreskuratuko ditu eta hauen balioa gutxitzeari utziko dio.

Jainkoaren heriotza aktiboki onartu, balio zaharrak suntsitu eta berriak sortzea beharrezkoa da prozesu berri honetan, bizitzari zentzu berri bat emanez. Balioen transmutazioa zehazki plebeioak matxinatu zirenean gertatu zen.
Bizitzaren aldeko balioen transmutazio positiboa supergizakiak egingo du Nietzscheren ustez, errugabetasun primitiboa berreskuratuz eta morala baino harantzago kokatuz, “ongia, gizakiaz harandi”.

Entradas relacionadas: