Lexikogintza, Erromantizismoa eta Euskal Idazleak

Enviado por Comunidad Wikiteka y clasificado en Lengua y literatura

Escrito el en euskera con un tamaño de 3,3 KB

1. Lexikogintza

(Hizkuntza batek hitz berriak sortzeko dituen bideak). 6 mota daude:

1. Eratorketa

(...) Esanahi osoa duen hitz bati, morfema (aurrizki, atzizki, artizki) bat eranstea datza. Esanahi desberdina duen beste hitz bat sortzeko. Adibidea: liburu + tegi = liburutegi.

Oso baliabide erabilia da. Oinarrian dagoen hitzaren kategoria alda daiteke morfema eransterakoan.

2. Elkarketa

(...) Esanahi osoa duten bi hitz elkartuz hirugarren esanahia duen hitz bat sortzea. Adibidea: liburu + denda = liburudenda.

Bi mota daude: elipsidunak (deklinabide atzizkia galtzen dute. Adibidea: jatetxe + gela = jantoki) eta elipsigabeak (hitzak elkartzen dira ezer galdu gabe. Adibidea: uda + berri = udaberri).

3. Mailegua

(...) Hizkuntza batek beste hizkuntza batetik hitzak hartzea.

Bi mota daude: irentsiak (hizkuntzara egokituak. Adibidea: ratón - arratoi) eta irentsigabeak (egokitu gabeak. Adibidea: pizza).

Arriskuak: gehiegi erabiliz gero, hizkuntza kutsa daiteke. Garbizalekeria: erdal usaina zuen edozein hitz euskaratzea. Kalkoa: hitza aldatu beharrean, esanahia itzultzea.

4. Berrezarkuntza lexikala

(...) Galduta dagoen hitz bat berreskuratzea beste esanahi bat emanez. Adibidea: hodi - garabi.

5. Zabalkuntza semantikoa

(...) Lehendik esanahi bat duen hitz bati beste bat ematea. Adibidea: zubi - jai zubi.

6. Berrikuntza fonetikoa

(...) Hots bat aldatuz hitz bati esanahi berria ematea. Adibidea: zakur (pertsona) - txakur (animalia).

Siglak erabiliz hitzak sortzea. Adibidea: radar, ETAkide.

Erromantizismoa

Giro nekazaria da nagusi, eskolatu gabeak ziren. Fernando Amezketarra da bereziki aipatzekoa.

Bi gerrate karlisten arteko garaia da. Lekuonak urrezko aroa deitzen dio. Nekazari giroa nagusi izanik ere, giro berria nabaritzen hasten da (gaietan, esaterako).

Bertsolari eskolatuak: Bilintx, Xenpelar...

Xabier Amurizaren ekarpenak

  • Era guztietako gaiak erabili.
  • Doinuak berritu eta ugaritu.
  • Bertsolaritzari buruzko teorizazioa hainbat liburutan moldatu.
  • Euskara batua bertsogintzan sartu.

Perpaus juntagailuak

  • Emendiozkoa: eta
  • Hautakaria: edo, edota, ala, nahiz, zein
  • Aurkaria: baina, baizik, baino, ezpada

Lizardi

(Zarautz, Gipuzkoa, 1896ko apirilaren 18a - Tolosa, 1933ko martxoaren 12a) euskal idazlea izan zen, batez ere olerkaria. Euskaltzaleak elkartea sortzen lagundu zuen, eta bere garaiko ekintza kultural eta politikoetan parte hartu zuen. Gipuzkoa Buru Batzarreko kide eta buruzagi izatera iritsi zen. Lizardiren prosa poesia originala zen. Itz Lauz izeneko bilduman lehen mailako idazle, estilo pertsonal eta moderno baten jabe ageri da.

Aresti

(Bilbo, Bizkaia, 1933ko urriaren 14a - Bilbo, 1975eko ekainaren 5a) euskal idazlea eta poeta izan zen, XX. mendeko euskal literaturaren berritzaileetako bat. Txillardegi eta Saizarbitoriarekin batera, euskal literaturaren berritzaile nagusietarikoa izan zen, bai formaren, bai edukien aldetik. 1960ko hamarkadan, garai harekin oso lotuta, poesia sozial eta kritikoa egin zuen, Euskal Herriaren egoera salatzeko.