Mugimendu oszilakorra fisika

Clasificado en Física

Escrito el en vasco con un tamaño de 1.007 bytes

HIGIDURA PERIODIKOA: Denbora tarte konstante bat pasa ondoren errepikatzen diren higidurak dira(Higidura zirkular uniformea). HIGIDURA BIBRAKOR EDO OSZILAKORRA: Puntu baten(oreka puntua) alde bietara mugitzea da. Denbora tarte berdinean higikariaren aldagai guztiak berdinak badira, periodikoa da.(Pendulua edo malguki batetik lotutako masa. HIGIDURA HARMONIKO SINPLEA lerro zuzenean desplazatzen eta modu periodiko batean jatorritzat hartzen den puntu baten albo bietatik ibiltzen den partikularena da.

MAGNITUDEEN DEFINIZIOA: OSZILAZIOA: Mugimendu osoa egitea da, higikaria puntu batetik ateratzen denetik puntu berberera itzuli arte. OREKA PUNTUA: Higikariak egiten duen lerroaren erdiko puntua da. ANPLITUDEA: Oreka puntutik mutur batera dagoen distantzia, partikulak izan dezakeen desplazamendurik handiena da.

Entradas relacionadas: