NIETZSCHEren bitalismoa

Clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,64 KB

kritika mendebaldeko zibilizazioari. Bitalismoa

Nietzschek gizadiak azken bi mila urteotan gizadiak egin duen bidea okerbidea izandela esaten du, eta kristautasunari leporatzen dio bereziki horren errua. Haren arabera, Mendebaldean eta bereziki Europan onginahia, etsipena, ahultasuna eta atzeko balioak goresten dira, hau da, moral tradizionala, eta Platonen pentsamenduan du abiapuntua.

Nietzscheren ustez, Platonekin bitan banatzen da filosofiaren historia:
alde batean tragedia-artea (Aro presokratikoa) eta bestean zientzia-filosofia arrazionala. Bizitzaren gorabehera guztiak ulertzeko, zientzia eta artea ezinbestekoak ziren, kontzeptuak bakarrean abstrakzio hutsak baitira, eta ez baitute ezer finkorik adierazten. Metafisikak, azkenik, uko egin nahi dio aldakortasunari,,, baita mundu fisikoari ere, ez delako zentzuetz fio. Nitzscheren ustez, mundu mugikorra eta zentzumenezkoa jarri behar da abiapuntuan, eta ez kontzeptua eta pentsamenduak sortutako ideiak.

Transendentziaren ukapena
Harandiko mundua eta Jainkoaren existentziak gizakia makurrarazi du.Nietzschek aldarrikatzen duen bitalimoaren arabera, gizakiak bere barnean aurkitu behar du bizitzarako helmuga, eta ez du inolaz ere kanpora jo behar. Jainkoari aitortzen zaizkion indarrak, ustez gizakiaz harandi daudenak, gizakiak bere baitan dituen ahalmenak baino ez dira. Ez dago espazio denboraz kanpoko beste mundurik.

Hizkuntzaren iruzurra
Nietzscheren ustez hizkuntzak engainatu egiten gaitu. Artista gauza finkoen engainuaz ohartzen dena izango da. Jarrera zientifikoa duenak, aldiz, kontzeptuen atzean zerizan finkoa dagoela sinesten du, bere burua engainatzen ari da.

Bitalismoa
Filosofia bitalistaren ustez funtsezko errealitatea bizitza da. Bizitza (sen, grina eta afektuak) esentzia arrazionalik gabea da. Nietzscheren arabera, bizitza kontrakoen etengabeko borroka da. Bitala dena, beraz, kategoria arrazionalen bidez ezagutezina da,

bakarrik intuzio eta irudimenaz hauteman baitaiteke.

Entradas relacionadas: