Osasuna eta Ingurumeneko Faktoreak

Enviado por Comunidad Wikiteka y clasificado en Biología

Escrito el en euskera con un tamaño de 3,23 KB

Giroaren Erasoak

Gizakiak aurre egin behar dien elementuak dira:

Faktore Fisikoak

  • Energia asko duten erradiazioak.
  • Zarata.

Faktore Kimikoak

  1. Airearen kutsadura:

    Industriek, errekuntzek eta abarrek sortzen dutena, gai asko airera askatuz. Adibidez: CO2, sufre eta nitrogeno oxidoak, partikula solidoak.

  2. Uraren kutsadura:

    Etxe eta industriek askatutako gai organiko, inorganiko eta mikroorganismoak.

  3. Elikagaien kutsadura:

    Elikagaietan agertzen diren gaiak: gehigarriak, hormonak, etab.

Faktore Biologikoak

Mikroorganismo patogenoak.

Gaixotasun Infekziosoak

Mikroorganismoek (bakterioak, birusak, protozooak, onddoak) eragindako gaixotasunak infekziosoak dira.

Mikroorganismo mota asko daude:

  • Onak: Beraiek sortutako produktuak erabiltzen ditugu. Adibidez, legamiak (onddoak) ogia egiteko edo bakterioak jogurta egiteko.
  • Txarrak: Parasito moduan jokatzen dutelako.

1. Organismo Patogenoak (Kaltegarriak)

  • Bakterioak: Zelula prokariotoak dira. Toxinak sortu eta zelula barruan ugaltzen dira (adibidez, kolera, salmonelosia).
  • Birusak: Ez dute zelula egiturarik. Beharrezko parasitoak dira, zelulen barruan ugaltzen dira, zelulak akabatuz (adibidez, gripea, hepatitisa, HIESa).
  • Protozooak: Eukarioto zelulabakarrak dira (adibidez, malaria).
  • Onddoak: Eukariotoak dira (adibidez, atleta-oina).

2. Gaixotasun Infekziosoen Transmisioa

Mikroorganismoek gorputzean sartzeko dituzten bideak:

  • Zuzeneko kutsadura (zuzenean gaixo batengandik).
  • Uraren bidez (ura organismoz kutsatuta dagoenean).
  • Elikagaien bidez.
  • Animalien bidez (horiek garraiatzaile moduan jokatuz, adibidez, eltxoa).

3. Gaixotasun Infekziosoen Garapena

  1. Infekzioa: Gorputz barruan sartu eta ugaltzen hastea.
  2. Inkubazio-aldia: Sintomak azaldu bitartean.
  3. Garapena: Gaixotasunaren sintomak ematen dira (sukarra, mina).
  4. Beheraldia: Sintomak arintzen doaz, gaixotasunari aurre egin zaio.
  5. Susperraldia.

4. Gaixotasun Infekziosoen Aurrean Prebentzioa

Hobeena transmisioa eragoztea da. Neurri batzuk:

  • Janaria ondo prestatu eta garbitu.
  • Higienea.
  • Sexu harremanetan preserbatiboak erabiltzea.

5. Infekzioen Aurkako Defentsa

Mekanismo desberdinak daude:

Defentsa Inespezifikoa (Ez da zehatza, orokorra da)

Gure gorputzak zenbait hesi ditu inbasioa ekiditeko:

  • Larruazala.
  • Mukosak: Barruko barrunbeak estaltzen dituzte (digestio-aparatua, arnas aparatua, emakumeen genitalak).
  • Hantura: Globulu zurien borroka, inflamazioa, gorritzea eta mina sortuz.

Defentsa Espezifikoa (Sistema Immunea)

Sistema immunea zehatza da. B linfozitoek proteinak dauzkate azalean itsatsita. Horiek antigenoekin elkartzen dira, eta bi hauek osagarriak badira, elkartu eta bikoizten joaten dira.