Platonen ideien teoria

Clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,91 KB

1.Platonen ideien teoriaren oinarrizko ideiak azaldu.Haitzuloaren mitoaren oinarrian eta Platonen pentsamendu osoaren oinarrian ideien teoria dago.  Honen arabera, gobernante filosofoa izateko Ideiak ezagutu behar dira eta hau kontzeptuen bitartez biltzen da. Mundu Fisikoa mugikorra da eta benetako ezagumendua aldaezina dan eremu batean kokatu Behar da, mundu ulergarrian edo ideien munduan. Hau guztia kontuan hartuz, Platonek bi mundu bereizten dauz: alde batetik, ideien mundua eta bestetik, gauza sentigarrien mundua. Ideien mundua: Bertan ideiak bukatzen dira, aldaezina da, jakituria adierazten dau, Haitzuloaren itoarekin parekatuz kanpoko aldea izango litzateke. Gauza sentigarrien mundua: mundu Honetan gauza sentigarriak dagoz (zentzuen bitartez hauteman), aldakorra da, ez Dau jakituria adierazten, Haitzuloaren mitoarekin parekatuz barneko alde izango Litzateke./ Bi munduen arteko erlazioa, gauza sentigarrien mundua ideien Munduaren kopia dala da. Ideien munduaren garrantzia kontuan hartuz, filosofoa Izateko ideiak ezagutze beharrezkoa da. Ideiak balio etikoen eta kontzeptu Estetikoen funtsa dira. Eta honek dira bere ezaugarriak: Betierekoak Dira.Aldaezinak diraBakarrak dira.Arrazoiaren bitartez ezagutzen dira.Gauza Sentigarrien erreferentzia dira. Gauza sentigarriak ezagutzeko, ideiak ezagutu Behar doguz lehenengo.Gauza sentigarrien kausak dira. Gauza sentigarrien Kausak, ideiak gizakiaren azken helburuak dira. Ezagumenduaren azken helburua ongiaren Ideia ezagutzea izango da. Ideien munduan hierarkia Bat dago: oinarrian, gauza sentigarrien ideiak (Haitzuloaren mitoarekin Konparatuz kanpoko itzalak); gero, ideia matematikoak; eta gorago, ideia Estetikoak eta etikoak  (Haitzuloaren Mitoarekin parekatuz kanpoko gauzak); eta azkenik, ongiaren ideia dago (Haitzuloaren mitoarekin parekatuz eguzkia) ideia honek, ematen deutse zentsua Giza ekintzei eta hau da gainerako ideien eredua. Gobernante filosofoak ideia Hau ezagutzera heldu behar dira herria gidatzeko. Eta ideia hau ezagutzera heltzen Dana, pertsona filosofoa izango da.




Entradas relacionadas: