Sapere Aude: Ilustrazioa eta Adingabetasuna
Enviado por Comunidad Wikiteka y clasificado en Filosofía y ética
Escrito el en
euskera con un tamaño de 2,29 KB
Latindar esamordea da eta “ausartu zaitez zure kabuz pentsatzera” esan nahi du. Ilustrazioaren lelotzat ere har daiteke, Ilustrazioaren ideia nagusia islatzen duelako: arrazoia askatasunez eta autonomiaz erabiltzea, inongo tutoretza arrotzaren menpe. Sapere Aude kontzeptua Kantek “Zer da Ilustrazioa? Galderari erantzuna” lanean azaltzen digu.
Kanten ustez, beste izakiengandik bereizten digun ezaugarria autonomia da, hau da, erabakiak hartzeko dugun askatasunak. Horrela, adingabetasuna atzean utz dezakegu eta pixkanaka heldutasunera iritsi. Honek esan nahi du gizakia bere kabuz pentsatzen hasiko dela, bere irizpideak izango dituela eta bere buruaren jabe izango dela. Modu honetan jokatzea heteronomia atzean uztea da, hau da, besteen iritziak kontuan ez hartuz jardutea. Beraz, Kantek pentsatzen du Ilustrazio-garaia gizadiak adingabetasuna atzean uzteko garaia dela eta bere kabuz pentsatzen hastekoa. Izan ere, Kanten hitzetan, “Ilustrazioa gizakiaren irteera da bere erruzko adingabetasunetik”.
Bestalde, Kantek uste du gizakia alferkeria eta koldarkeriagatik dela adingabea, oso erraza delako zer egin behar dudan esaten diten norbait edukitzea, ez baitut nire kabuz pentsatu beharrik. Baina hau arriskutsua izan daiteke, ez zaigulako gure modura pentsatzeko aukera irekitzen eta beraz, inoiz ez garelako eroriko, eta ikasi horrela egiten delako, eroriz, alegia. Gainera, zaila izan ohi da adingabetasunetik ateratzea, hau maitatzera iritsi gaitezkelako, gizakiaren bigarren natura bihurtu baita. Hortaz, izakia ez da gai bere adimenaz baliatzeko, eta inoiz bertatik askatuko balitz, huts egingo luke, horrelako mugimendurik ematea ohituta ez dagoelako.
Bukatzeko, zaila dirudien arren, posible da jendeak adingabeak diren horiek Ilustratzea lortzea, hain zuzen, askatasuna emanez. Baina uztarpenera eraman duten pertsona, gero bera uztarpean geratuko da, inolako Ilustraziorako gai ez diren tutoreekiko batzuk horretara bultzatuta. Horrenbestez, kaltegarria da aurreiritziak zabaltzea eta beraz, hau ekidin beharko litzateke. Beraz, zer egin behar da berrikuntzarako? Batetik, poliki-poliki jardun, eta bestetik iraultza gertatzea sihestu, izan ere, hau ez da sekula pentsakeraren egitazko berrikuntza izango. Kantek benetako aldaketa lortzeko beste iraultza bat proposatzen digu: Ilustrazioa.