Sozietate anonimoa ezaugarriak

Clasificado en Economía

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,68 KB

KOMANDITARIO SOZIETATE HUTSAK:Ezaugarriak: 1-Bi bazkide mota: -bazkide kolektiboak:sozietatea zuzenean kudeatzen dute eta erantzukizun pertsonala,solidarioa eta mugagabea dute sozietatearen zorrei dagokionez.-bazkide komanditarioak:ekarpen ekonomikoa egiten dute sozietatean, ez dute kudeaketan parte hartzen eta emaitza ekonomikoen partaidetza dute.2-Gutxienez bi bazkide behar, horietakoak, bat kolektiboa eta bestea komanditarioa izan behar du.3-Bazkide izaera ezin da askatasunez aldatu, beste guztiak ez badaude ados.4-Sozietatearen izenak, bazkide kolektibo guztien izena, batzuena edo bakarrena eta atzetik “eta konpainia” adierazmoldea eta “Komanditako sozietatea”.5-Sozietateen gaineko Zergak zergapetzen ditu komanditako sozietateak.KOMANDITARIO SOZIETATE AKZIODUNA: Ezaugarriak:-Bazkide komanditarioen partaidetza akzioz osatuta dago, kapitalaren zati alikuotaz, horregatik sozietate anonimoen araudia ezartzen zaie, eta gutxieneko kapital bat eduki behar dute (60.000€koa), Komanditako sozietate akzioduna eratzen den unean osorik harpidetuta egon behar du kapitalak, laurdenak gutxienez ordainduta egon behar du.-Izena bazkideek aukeratutako edozein izan daiteke, atzetik “Komanditako Sozietate Akzioduna” edo “S. Com. P.A.” laburdura eraman behar du.ERANTZUKIZUN MUGATUTAKO SOZIETATEA: Ezaugarriak:-Bazkide bat edo gehiago eratu behar dute, bat eratzen badu, bazkide bakarreko sozietatea esaten zaio, eta bazkidea pertsona naturala edo pertsona juridikoa izan daiteke.-Bazkideen erantzukizuna sozietatean egindako kapital ekarpenaren arabera da.-Sozietatearen kapitala partaidetza izeneko zatitan banatuta dago, Partaidetzak erantzukizun mugatuko sozietate baten zati metagarri eta zatiezinak dira. Ezin dira askatasunez eskualdatu, gutxieneko kapitala 3,000€koa da, guztiz harpidetuta eta ordainduta egon behar du sozietatea eratzeko unean. Bazkide guztiek elkarrekin eta batera egindako fundazioa da, horregatik ez da dibimendu pasiborik onartzen.-Sozietatearen izenak, atzetik “Sozietate Mugatua” edo “SRL” edo “SL” laburdurak egon.-Sozietatearen partaidetzak transmititzeko, sozietatearen administratzaileei jakinarazi behar zaie, eskuañdatu egin nahi direla, zenbat partaidetza besterendu nahi diren, nork eskuratuko dituen eta zer prezioa jarri den. Bazkideek partaidetza eskura nahi badute, lehentasunez eskuratzeko eskubidea dute.ENPRESA BERRIA SOZIETATE MUGATUA:Sozietate kapitalista mota bat da, berria eta enpresa txikiak azkar, erraz eta kostu txikiz era daitezen errazteko sortu da. Merkataritza aukera berri hori hautatzen duten ekintzaileek, bi abantaila ere izango dituzte, zergak atzeratuko zaizkie lehen urteetan eta aholkularitza izango dute. Informazioa eta komunikazio teknologiak (I.K.T) erabiltzen direnez, administrazio irizpideak askoz sinpleagoak eta azkarragoak dira. Ezaugarriak:-Sozietatea eratzeko, bazkide bat gutxienez, gehienekoa 5 dira, sozietate bakarreko sozietatea bihurtzen da, sortzailea pertsona fisikoa bada.-Bazkideen erantzukizuna mugatua, bazkideak sozietatean egindako kapital ekarpenaren proportzionala.-kapitalak 3.000€koa behar du gutxienez, eta 120.000€ gehienez, Sozietatearen kapitala partaidetzatan banatuta dago.- Sozietateen Gaineko Zergak zergapetzen ditu horrelako sozietateak. Lehenengo zerga aldietan rebajak izaten ditu. SOZIETATE ANONIMOA:Enpresa handienei hoberen egokitzen zaien sozietate mota da. Ezaugarriak:1-eratzeko, bazkide bat edo gehiago behar da, pertsona fisikoa edo juridikoa izanik, pertsona bakarra bada, pertsona bakarreko sozietatea deritzo.2-Bazkideen erantzukizuna mugatua da, sozietatean egindako kapital ekarpenaren araberakoa.3-Gutxieneko kapitala eratzeko, 60.000€ dira. Eratzeko unean, kapital osoak harpidetuta egon behar du, eta kapitalaren %25ek, gutxienez ordainduta egon behar du.4-Sozietatearen izena, atzetik “Sozietate Anonimoa” edo “SA” siglak.5-Akzioen transmisioa askea da, sozietatea Merkataritza erregistroan inskribatuta dagoen unetik aurrera.6-Sozietateen gaineko zergak zergapetzen ditu sozietate anonimoak.

Entradas relacionadas: