Stock haustura

Clasificado en Economía

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,13 KB

Zer esan nahi dute stock eta inbentario Hitzek?Stock hitzak eta inbentario hitzak, batzuetan sinonimoak dira. Hitz Hauek biltegian dauden objektuak dira, baina ikuspuntu ezberdinetatik ikusita, Hau da, objektu, kantitatea edo zenbaketa ikuspuntutik.
Zer eginbehar da biltegi batean?
Biltegian dauden produktuen kudeaketa osoa egin behar Da, sartzen direnetik materialak bildu behar dira, sailkatu, ondo kokatu eta Zaindu behar den momentuan prest egoteko.
Zeintzuk dira biltegi baten helburuak?
Bezeroen Eskakizunak azkar asetzeko, gutxieneko stock-kantitate bat eduki, zerbitzu ona Mantenduz.//Produktuak enpresa berak Fabrikatzen baditu, materialak ere eduki behar ditu biltegiratuta, ekoizpen-prozesuaren jarraitasuna bermatzeko.
Zein da materiala kodeatzeko urratsak?
Sistema bat Hautatu, dagoen beharraren edo ezagutzaren arabera.// Zehaztu digitu eta letra Kopurua, kodeatu nahi diren ezaugarrien arabera.// Zehaztu zenbat biltegitan Egingo den kodetzea.// Aurkibidea edo gidaliburua osatu, bere familia eta Azpi-familietan banatuta.ADIBIDEA: GILTUR012312i-A
Zer da NEE 13 kodea, nola ematen dira Kodeak?
Nazioartean, izakinen kontrola bideratzeko eta beren trataera Informatikoa errazteko Normalizazioaren Europako Elkartea (NEE) sortu zen. NEE 13 kodea kontsumoko gaiei dagokie, eta hamahiru digitu ditu, honako alderdi Hauei dagozkienak:-Lehenengo biak Produktuaren jatorrizko herrialdeari dagozkio. -Hurrengo bost-zortziak: Enpresa Kodea, produktuaren markaren jabea adierazten dute. -Hurrengo bost-biak: Produktuak zehazten dute. -Azken digitua: kontroleko digitua lortzeko, kodea Zenbatu eskumatik ezkerrera eta kokaleku bakoitietan duten zifren hirukoitza Kalkulatu eta batu, eta bikoitien batura kendu. Aurreko emaitzaren eta hurrengo Hamarrekoaren arteko diferentzia da kontroleko digitua.
Kontabilitate Plan Orokorraren arabera, Zer dira:
Lehengaiak: Azken produktua Lortzeko ekoizpen-prozesuan txertatzen diren elementuak dira.Elementu eta multzo gehigarriak: Ekoizpen-prozesuan azken produktua lortzeko txertatzen direnak, baina produktu Horren oinarri ez direnak.Produktu Bukatuak: azken produktuak.Produktu Erdi-bukatuak: bukatu gabe eta bukatzeko enpresaren beste sailen batetik Igarotzeko zain daudenak dira.Salgaiak: Kanpoan erosi eta eraldaketarik egin gabe berriz saltzen direnak.

Entradas relacionadas: