Substantzia puruak eta nahasteak

Clasificado en Física

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,25 KB

baheketa
tamaina desberdineko partikulez osatuta dauden substantzia solidoen nahasteak bereizte
ko erabiltzen da. Bahea zuloduna lanabes bat da, partikula xeheenei pasatzen uzten diena eta handienei uzten ez diena.
iragazketa
solidoz eta likidoz osatutako nahasteak bereizteko erabiltzen da. Nahastea iragazki batean zehar iraganarazten, eta partikula solidoak, handiagoak izanik, iragazkian geratzen dira.
propietate magnetikoak
substantzietako batek propietate magnetikoak dituenean, iman bat erabiltzen da nahastea bereizteko. 
dekantazioa
dentsitate desberdinekoak izanik bata bestean disolbatzen ez direnak bereizteko. likido dentsoena pisutsuagoa da, eta, beraz, bestearen azpian geratzen da. Dekantazio inbutu bat erabilit. Giltza bat dauka, likidoa ontzi batetik beste batera igarotzen uzteko edo ez uzteko.

kristalizazioa
disoluzioaren aurkako metodo bat da. Likido batean disolbatuta dagoen solidoa bereizteko erabiltzen da. Disolbatuta dagoen solidoaren kristalak eratuko badira, disoluzioak gainasea izan behar du.
solutu solidoak disolbatzaile likidoetatik bereizteko erabiltzen da lurrunketa. Disolbatzailea ura izaten da normalean, eta behin lurrundutakoan, ezin da berreskuratu.
destilazioa
irakite tenperatura desberdina duten bi likido edo gehiagoren nahasteak bereizteko erabiltzen da destilazioa. Nahastea berotzen jartzen da, irakite tenperatura txikieneko substantzia irakiten hasi arte. Substantzia horren lurruna hoztu egiten da hoztaile edo kondentsadore batean, eta ontzi batean jasotzen da gero. 
iragazki papera bezalako material porotsu batean disolbatzaile bat jarriz gero, nahaste baten osagaiak hartan zehar igoko dira, baina ez abiadura berean: disolbagarrienak bizkorrago igoko dira eta hain disolbagarriak ez direnak, berriz, mantsoago. Era horretan, hainbat koloretako zerrendak agertuko dira paperean, bakoitzari nahastearen osagaietako bat dagokiola.


Entradas relacionadas: