Turismoaren Bilakaera eta Garrantzia Espainian

Enviado por Comunidad Wikiteka y clasificado en Geografía

Escrito el en euskera con un tamaño de 2,37 KB

Turismoaren Bilakaera eta Garrantzia Espainian

1. Turismoaren Bilakaera

1960ko hamarkadan "eguzkia eta hondartza" eredua garatu zen. Eredu tradizional honen ezaugarri nagusiak eskaintza ugaria eta merkea izatea, eta eskari homogeneo eta masiboari zuzenduta egotea ziren, udan pilatzen zena, batez ere Kanarietan, Balearretan eta kostalde mediterraneoan.

Bigarren Mundu Gerraren ostean garapen ekonomiko handia gertatu zen Europako mendebaldean; klase ertainek gora egin zuten eta langileen bizimodua hobetu zen, eta garraioetan aurrerapen handiak egon ziren: hegazkinak merketu, trenbide eta errepide sareak hobetu eta automobilaren erabilera orokortu. Gainera, Espainia frankista nazioarteko harremanak normalizatzen hasi zen, azpiegiturak eraiki... Turismoa industrializazioa finantzatzeko eta merkataritza-defizita orekatzeko bitartekoa izan zen. Europatik hurbil, baliabide natural bikainak, kultura-baliabideak, kostu txikiak eta zerbitzu egokiak zituen Espainiak.

1973 eta 1985 urteen artean, petrolioaren krisialdi ekonomikoarekin, turismo espainiarraren eredu tradizionalaren arazoak agerian gelditu ziren, orduan prezioak igo eta lehiakide berriak agertu ziren (Afrikako iparraldea, Karibe, Asiako hego-ekialdea, Ozeania).

1985etik aurrera turismoaren garapena berreskuratu zen, Espainia Europako Erkidegoan sartu zelako, barruko turismoak gora egin zuen eta eredu berria garatu zen. Eredu berri honen arabera, kalitatezko eskaintza egiten hasi zen, erosteko ahalmen handiagoko eskariari bideratzeko. Zerbitzuak eta azpiegiturak hobetu zituzten eta ingurumena zaintzeari garrantzi handia ematen zioten.

2. Turismoaren Egungo Garrantzia

Sektore ekonomiko garrantzitsua da Espainian: enpleguaren %12 baino gehiago sortzen du eta BPGren %11 inguru. Merkataritza-balantza orekatzen laguntzen du eta garraio-politiketan eragin handia du.

Modalitate guztien artean, eguzkia eta hondartza da nagusi, eta dentsitate handiak erabiltzen ditu. Hiriko turismoari dagokionez, Madril da turisten dentsitate handiena jasotzen duena urte osoan, azokak, erakusketak etab. direlarik. Turismo kulturala ere bada nagusi, Gizadiaren Ondare izendatutako hirietan: Sevilla, Toledo...

Espainiako turismoak egun dituen erronka nagusiak gainditzea izango da politika turistikoen helburua: eguzki eta hondartzako eredu tradizionalaren nagusitasunak dakarren ondorioak eraldatzea.