Turismoaren bilakaera eta garrantzia Euskal Autonomia Erkidegoan

Clasificado en Geografía

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,64 KB

Turismoa populazioaren aldi bateko mugimendua da, aisialdirako.

Turismoaren garrantzia eta bilakaera EAEn

EAEn, turismoa azken urteetan asko hazi den sektorea da, Espainiako erkidegoen artean 10. postuan kokatuz. Bilakaerari dagokionez, tradizionalki kostaldean izan du garrantzia (adibidez, Getarian), XX. mendetik aurrera Miarritzen hotelak eta jauregiak sortzen hasi zirenean.

Aitzindariak eta garapen historikoa

  • Donostia, Zarautz eta Lekeitio: Donostia maila ertain eta altuko bisitarien erakarle izan zen, errege-familia eta udaletxearen presentziari esker (Mª Kristina, adibidez). Trena, hotelak eta kasinoak eraikitzen hasi ziren.
  • Bizkaia: Lekeitio izan zen aitzindari, eta XX. mende hasieran Neguri eraiki zen burgesiaren egoitzarako.

Gerra Zibila eta gerraostearekin turismoak behera egin zuen.

Hazkundea eta krisialdiak (1950-1990)

1950eko eta 60ko hamarkadan turismoa berpiztu zen estatu mailan, Europa mendebalde eta iparraldeko hazkunde ekonomikoaren eta garraioen hobekuntzaren eskutik. Eguzkiak eta hondartzek atzerritarrak erakarri zituzten, eta barne turismoak ere indarra hartu zuen errenta maila igotzearekin batera.

70eko hamarkadan jaitsiera nabarmena egon zen, krisiagatik eta Mediterraneoko eremuak lehenetsi zirelako. 1990eko hamarkadaren hasieran, industria-krisiaren eta birmoldaketaren ondorioz, turismo eredu tradizionala krisian sartu zen, eta langile asko zerbitzuen sektorean hasi ziren lanean. 90eko hamarkadaren erdialdetik aurrera, berreskurapena eman zen ekonomian eta enpleguan.

Turismoaren faktoreak eta ezaugarriak

Turismoa baldintzatzen duten faktoreak:

  • Kanpoko faktoreak: Ekonomiaren egoera, turisten erosteko ahalmena, zerbitzuen prezioak eta irisgarritasuna.
  • Barne faktoreak: Klima eta paisaia, prezio merkeak eta barne eskariaren gorakada.

EAEn turistak erakartzeko motibo nagusiak lana, negozioak, paisaiak eta kultura dira. Euskal turismo-sektorea ez da eguzki eta hondartzako ereduan soilik oinarritzen; klima leuna, industria-turismoa, negozioak eta azokak ere garrantzitsuak dira.

Turismo-guneak eta eremuak

  • Kostaldekoa: Udan gorakada nabarmena du. Gipuzkoan kanpoko turistek garrantzi handiagoa dute (Hondarribia, Zarautz, Orio...), eta Bizkaian, aldiz, negozio-turismoa da nagusi (Plentzia, Bakio, Lekeitio...).
  • Barnealdekoa: Bisitari gutxiago ditu eskaintza urriagoa delako, baina Gasteiz nabarmentzen da.

Entradas relacionadas: