Xx. Mendeko pentsamoldearen oinarriak marx nietzsche freud darwin

Clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,31 KB

1. XIX. MENDEKO PENTSAMENDUAREN OINARRIAK: Darwin, Marx, Nietzsche,Freud.
XIX.Mendea aldaketa sakonak izan zituen aroa izan zen (aldaketa ekonomikoak, politikoak, kulturalak eta zientifikoak). Ideologia kristau burgesa zalantzan jarri zen eta filosofoek espekulazio nahiz teorizazioan bizkarra eman eta aipatutako ideologia gogor eraso zuten:
Burgesia kristauak eredu alternatiboak ditu.
Marx, Nietzsche, Freud eta Darwinek mendebaldeko ideologia kristau burgesa hankazgora ipini zuten. Haien iritzirako Europaren zutabe ideologikoak defenda ezinak ziren. Gizarte berri bat sortu beharra zegoela uste zuten eta horretarako oinarri kristau bergesak lehertarazi beharko lirateke. Oso esparru eta interesgune desberdinetatik laukote honek
sekulako eragina izan du pentsamendu iraultzailea, haien proposamenek ordurarteko ziurtasun faltsuak salatu zituen.
MARX: Antolaketa ekonomikoa analizatu, kritikatu eta alternatibak proposatzen ditu (sozialismoa)
NIETZSCHE: Antolaketa morala analizatu, kritikatu eta alternatiboak proposatzen ditu (bitalizmoa)
DARWIN: Bizitzaren jatorriari buruzko teoriak analizatu, kritikatu eta alternatibak proposatzen ditu (eboluzionismoa)
FREUD: Giza psikologia analizatu, kritikatu eta alternatibak proposatzen ditu.
Esan dugun eran, XIX.mendeko pentsamendua lau intelektual hauek sakonki astindu zuten, ideologia kristau burgesak ez du errealitatea esplikatu, ikertu edo hoberantz modifikatu, bada garai inolako erreparorik gabe ideologia kristau burgesa salatu eta behera botatzeko.
Mantenezina den eredua litzateke.
2. MARXEN FILOSOFIA
XIX.Mende hasieran, Europako gizarte zibilak Ilustrazioaren eraginez askatasuna gizakiaren esparru desberdinetara zabalduko zela pentsatzen zuten. Tamalez, ez zen horrelakorik gertatu eta betiko indar kotserbadoreek Europaren norabidea gidatu zuten.
Marxek gizartea gertutik aztertzeko ausardia izan zuen eta batez ere sortu berria zen ekonomia kapitalista prozedura zientifikoen bitartez analizatu zuen. Bere iritzirako, gizateriaren historia zapalkuntzaren kronika izan da. Beti egon dira zapaltzaile eta apalduak, baina kapitaismoak zapaltzaileen boterea eta zapalduen humilazioa areagotu besterik ez du egin.
Funtsean, Marxek tesi hauek eskaini zizkigun:
1. Filosofiak eginkizun praktiko eta iraultzailea izan behar du: pertsonak eta gizartea bera aldatu.
2. Gizakiak izaera sozial eta ekonomikoa du, honen eragina jasotzen du (ez gara arrazionalak bakarrik).
3. Langile klaseratzen zapalkuntza ikusita kapitalismoaren aldetik, klase borrokaren bitartez zapaldu eta zapaltzaileen dinamika hautsi daiteke: Askapen soziala.

Entradas relacionadas: