Biomolekulak: Gluzido eta Lipidoen Sailkapena eta Funtzioak

Enviado por Comunidad Wikiteka y clasificado en Biología

Escrito el en euskera con un tamaño de 4 KB

Homopolisakaridoak

Homopolisakaridoak monosakarido mota bakar baten polimerizazioz eratutako gluzidoak dira.

Almidoia

  • Amilosa: α-D-glukosaren polimeroa; lotura α(1→4). Egitura lineala du, itxura helikoidalarekin.
  • Amilopektina: α-D-glukosaren polimeroa; loturak α(1→4) eta α(1→6). Lehenengoa erdiko nukleoan agertzen da, eta bigarrena adarkaduretan.
  • Funtzioa: Landareen erreserba-polisakarido nagusia.
  • Kokapena: Sustraietan, tuberkuluetan eta hazietan.
  • Liseritzeko entzimak: β-amilasa α(1→4), α-amilasa α(1→4) eta α(1→6) glukosidasa. Listuan eta urin pankreatikoan daude.

Glukogenoa

  • Amilopektinaren antzekoa da, baina askoz adarkatuagoa eta pisu molekular handiagokoa.
  • Funtzioa: Erreserba-funtzioa animalietan.
  • Kokapena: Animalien muskuluetan eta gibelean.

Zelulosa

  • β-D-glukosaren polimeroa; lotura β(1→4). Kate helikoidala eta adarrik gabea da.
  • Molekulak hidrogeno-zubien bidez lotzen dira → mikroharizpiak → zuntzak.
  • Gizakiok ez dugu β(1→4) lotura liseritzeko entzimarik; intsektu batzuek, ordea, badituzte.
  • Funtzioa: Egiturazkoa landareetan (zelula-pareta).

Kitina

  • N-azetilglukosaminen polimeroa; lotura β(1→4).
  • Funtzioa: Egiturazkoa (ornogabeen eskeletoa...).

Heteropolisakaridoak

  • Pektina: Landareen zelula-paretan agertzen da (sagarretan, udareetan...). Gelifikatzailea da (mermeladak egiteko erabilia).
  • Agar-agarra: Alga gorrietan agertzen da; egiturazko funtzioa du. Gelifikatzailea da (kosmetikoetan, izozkietan, zopetan...).
  • Gomak: Landareen zauriak ixteko balio dute.
  • Hemizelulosak: Landareen zelula-paretan daude, egiturazko funtzioarekin.
  • Mukopolisakaridoak: Egiturazko funtzioa betetzen dute animalietan:
    • Azido hialuronikoa: Ehun konjuntiboan agertzen da.
    • Heparina: Antikoagulatzailea da.

Heterosidoak

  • Peptidoglukanoak: Bakterioen pareten mureinak.
  • Glukoproteinak: Lubrifikatzaile-funtzioa dute.
  • Gonadotropina: Hormona (plazentan sortua, haurdunaldia mantentzen du).
  • Globulu gorrien antigenoak: (A eta B).
  • Mintzeko glukoproteinak eta glukolipidoak.

Lipido saponifikagarri konplexuak

  • Fosfolipidoak:
    • Fosfoazilglizeridoak: Lezitinak (arrautza-gorringoan), entzefalinak (entzefaloan, gibelean) eta kardiolipinak (bihotz-muskuluan).
    • Fosfoesfingolipidoak: Neuronetako mielina-zorroetan agertzen dira.
  • Glukolipidoak:
    • Zerebrosidoak: Gluzidoa monosakarido bat da (galaktosa); mielinazko zorroetan daude.
    • Globosidoak: Gluzidoa disakarido bat da (laktosa).
    • Gangliosidoak: Gluzidoa oligosakarido bat da; globulu gorrien eta neuronen mintzean agertzen dira.

Lipido saponifikagarriezinak

Isoprenoideak eta terpenoak

  • Monoterpenoak: Bi isopreno elkartzean eratzen dira, landare-jatorrikoak: mentola, geraniola, limonenoa.
  • Diterpenoak: 4 isopreno-unitatez osatuak:
    • Fitola: Parte hartzen du klorofilan eta bitamina liposolugarrietan (A, E, K).
    • Alkanforra.
  • Tetraterpenoak: 8 isopreno-unitatez osatuak:
    • Karotenoideak: Landare-pigmentuak (A bitaminaren aitzindariak); molekula bi zatitan banatzen da (erretinola).
    • Xantofilak: Landare-pigmentu horiak.
  • Politerpenoak: Kautxoa (edo latexa).