Ekosistemetako Harremanak eta Elika-Kateak: Gida Osoa
Enviado por Comunidad Wikiteka y clasificado en Biología
Escrito el en
euskera con un tamaño de 3,33 KB
Ekosistemetako Harremanak eta Elika-Kateak
Espezieen Arteko Harremanak
Komentsalismoa: Espezie batek probetxua ateratzen du, eta besteak ez du onurarik ateratzen, baina ezta kalterik jasotzen ere harreman honetatik. Adibidez: marrazoa eta erromeroa. Erromeroa marrazoaren hondakinez elikatzen da, baina marrazoari ez dio eragiten.
Parasitismoa: Espezie bat (bizkarroia, parasitoa) beste baten (ostalaria) bizkar bizi da, eta kaltea eragiten dio ostalariari.
- Endoparasitoak: Ostalariaren gorputzaren barruan sortutako bizkarroiak. Adibidez: tenia eta beste zizareak.
- Ektoparasitoak: Ostalariaren gorputzetik kanpo daude hauek. Adibidez: eltxoak, onddoak.
Harraparitza: Animalia batzuk beste batzuk janez bizitzen datza. Populazio batek elikadura lortzeko beste espezie baten populazioa ustiatzen du. Ez da komeni bi espezietako bat desagertzea, oreka lortzeko denbora behar baita.
Elika-Kateak eta Sare Trofikoak
Elikatzeko momentuan izaki bizidunen artean sortzen diren loturak dira. Asko sortzen direnean sare trofikoak edo elika-kateak sortzen dira. Elikadurazko lotura: elika-kateetan bizidun batzuek besteak jaten dituzte eta beste bizidun batzuen elikagai bihurtzen dira. Hau da bizidunen arteko harremanik garrantzitsuena.
Ekoizleak
Material ez-organikoa (gatz mineralak, CO2 eta ura) materia organiko bihurtzen dute. Ondorioz, autotrofoak dira (landareak eta algak). Fotosintesia: CO2, ura eta gatz mineralak jasotzen dituzte landareek. CO2 hostoen beheko parteko zulo batzuetatik hartzen dute, eta ura eta gatzak sustraietatik. Eguzkiaren energia hartzen dute prozesua aurrera eramateko, eta materia organikoa eta O2 lortzen dituzte bukaeran. Materia organiko hori gluzidoa (zehazki, almidoia) izaten da.
Kontsumitzaileak
Materia organikoa kontsumitzen dute, eta hiru maila daude (animaliak):
- 1. mailakoak: Belarjaleak, ekoizleez elikatzen direnak.
- 2. mailakoak: Haragijaleak, 1. mailakoez elikatzen direnak.
- 3. mailakoak: Haragijale superkarniboroak, 2. mailakoez elikatzen direnak.
Deskonposatzaileak
Hildako animaliez eta landareez elikatzen dira, hau da, ekoizle eta kontsumitzaile hilez. Materia organikoa deskonposatzen dute, eta materia inorganiko bihurtu, ekoizleek erabil dezaten (onddoak eta bakteriak).
Detritiboak
Hondarrez elikatzen dira, baina ez dira materia inorganikoa sortzeko gai. Esan daiteke materia organikoa "prestatzen" dietela deskonposatzaileei.
Energiaren Fluxua Ekosistemetan
Energia ekosistema batean mailaz maila pasatzen denean, gastatzen joaten da, ez da ziklo bat, lineala baizik. Horregatik, energia galera handia dela esaten da. Horrek katearen maila trofiko kopurua mugatzen du. Eguzkitik dator erabiltzen dugun energia. Energia hau ezinbestekoa dugu gure bizi-funtzioak aurrera eramateko. Eguzkitik iristen den argiaren %2a erabiltzen dute ekoizleek, ondoren energia kimiko bihurtuz. Ekoizleek eraldatutako energia pasatzen joaten da deskonposatzaileetaraino, baina energia gutxitu egiten da arnasketa zelularraren ondorioz maila batetik bestera pasatzean.