Osasuna eta Genetika: Oinarrizko Kontzeptuak eta Gakoak
Enviado por Comunidad Wikiteka y clasificado en Biología
Escrito el en
euskera con un tamaño de 3,19 KB
Osasuna
Osasuna: Definizioa
Osasuna (OMEren arabera): ongizate fisiko, mental eta sozial osoko egoera da.
Osasun Egoeraren Faktoreak
- Herentzia (faktore genetikoak)
- Ingurunea (ingurumen-faktoreak)
- Portaera (faktore pertsonalak)
- Osasun sistema erabiltzeko aukera
Osasunaren Faktore Erabakigarriak
- Bizitzeko era eta osasun-ohiturak
- Ingurunea
- Biologia
- Osasuna zaintzeko sistema
Arrisku Faktoreak
Arrisku faktorea pertsona edo pertsona-talde batean hautematen den egoera edo ezaugarria da, gaixotasun bat garatu edo sortzeko probabilitatearekin erlazionaturik dagoena. Egoera edo ezaugarri hauek ez dira derrigorrez gaixotasunaren kausa izan behar, gertakariarekin erlazionaturik daude soilik.
Arrisku Faktore Aldagarriak
Pertsonen portaerari dagozkionak.
Arrisku Faktore Aldaezinak
Eduki genetikoa.
Prebentzio Mailak
- Lehen mailako prebentzioa: Txertoak.
- Bigarren mailako prebentzioa: Diagnostiko goiztiarra.
- Hirugarren mailako prebentzioa: Gaixotasun baten bilakaera hobetzera zuzendua.
Gaixotasunak
Gaixotasun motak
- Noizean behingo gaixotasunak
- Gaixotasun endemikoak
- Gaixotasun epidemikoak
Gaixotasun sailkapena
Ez-infekziosoak
- Heredagarriak edo genetikoak
- Mentalak
- Organoen eta sistemen berariazko gaixotasunak
- Autoinmuneak
- Istripuek eragindakoak
Infekziosoak
Faseak
- Inkubazio-aldia
- Aldi prodromikoa
- Aldi klinikoa
Patogenoaren Ezaugarriak
- Kutsagarritasuna
- Infektibitatea
- Patogenitatea
- Birulentzia
Patogenoak Kutsatzeko Bideak
- Ahoa edo gorotzen bidez
- Arnasaren bidez
- Kontaktu zuzenaren bidez
Gaixotasun Infekziosoen Kontrako Borroka
- Sueroak
- Txertoak
- Botikak
Genetika
Genea
- Herentzia-unitatea da.
- Arau edo lege zehatz batzuen arabera transmititzen da.
- Kromosometan aurkitzen da, eta kromosomak zelula nukleoko substantzia batez osatutako egiturak dira.
- Hauek zehazten dute sexua organismo bizi gehienetan.
Genetikako Terminoak
- Genotipoa: Indibiduoaren konstituzio genetikoa (AA, Aa, aa).
- Fenotipoa: Genotipoaren kanpoko adierazpena (adibidez, koloreak).
- Aleloa: Gene batek izan dezakeen aldaera bakoitza.
- Homozigotikoa: Bi alelo berdin dituen indibiduoa (aa, AA).
- Heterozigotikoa: Bi alelo desberdin dituen indibiduoa (Aa).
- Locusa: Gene bakoitzak kromosoman duen leku zehatza.
ADN (Azido Desoxirribonukleikoa)
Izaki bizidun guztien zelula guztietan dagoen molekula bat da, izakiaren oinarrizko ezaugarriak garatzeko instrukzioak biltzen dituen informazioa duena.
Kode Genetikoa
Polinukleotido baten nukleotidoen eta aminoazidoen arteko elkarrekikotasun-erlazioa da.