Berrezarkuntza Espainian eta Euskal Herrian: Politika, Ekonomia eta Gizartea (1874-1923)
Clasificado en Historia
Escrito el en
vasco con un tamaño de 17,63 KB
gaia: Berrezarkuntzako sistema politikoa (1874-1923)
Alfontso XII.aren erregealdia (1874-1885):
1874ko abenduan hasi zen Berrezarkuntza, Seiurteko Demokratikoaren porrotaren ondoren. Borboikoen dinastia tronura itzuli zen, eta liberalismo kontserbadorea nagusitu zen (gobernu oligarkikoak). Antonio Cánovas del Castillo izan zen sistema berriaren antolatzailea. Saguntoko pronuntziamendutik Primo de Riveraren estatu-kolpera arteko sistema politikoak hiru oinarri zituen:
- 1876ko Konstituzioa: 1845ekoaren bertsio modernoagoa, tradizio liberal moderatuan oinarritua. Erregearentzako botere zabalak, herritarren eskubideak agintarien kontrolpean, eta sufragio zentsitarioa zituen ezaugarri.
- Bi alderdiko sistema (Txandakatzea): Bi alderdi ofizial txandakatu
español con un tamaño de 3,42 KB