Zura Materialtzat: Mozketaren Prozesua, Sikatzea, Taulak eta Zur Laminatuak
Clasificado en Tecnología
Escrito el en vasco con un tamaño de 4,28 KB
ZURA MATERIALTZAT: MOZKETA
Gaur egun, mozketaren zatirik handiena makina espezializatuekin egiten da zerra mekanikoekin. Baina garatzeko diren herrialdeetan, aizkora nahiz trontza-zerrak erabiltzen dituzte oraindik.
PIEZAKATZEA
Zuhaitza moztu eta adarra kendu ondoren zuraren zatirik handiena zerrategira eramaten da. Han azala kendu, trontzatu eta piezakatu egiten da. Gero, sikatzen uzten da. Eragiketa horietan erabakitzen da zuraren etorkizuna. Zerrategiak zur-hondakin ugari sortzen du eta horiek birziklatu egiten dira, bai erregaitzat eta bai lehengaitzat.
SIKATZEA
Sikatzea ur berdearen ura murriztean oinarritutako prozesua da. Hau da murrizte horren helburua:
- Ingurunean aurkituko denaren antzeko ur kantitatea lortzea, oholen forma egonkortzeko.