Titanio eta Aluminio Aleazioak: Propietateak eta Tratamenduak
Clasificado en Tecnología
Escrito el en vasco con un tamaño de 2,91 KB
Titaniozko Aleazioak
Alfa+beta titanio aleazioetan BCC eta HCE (Hexagonal Close-Packed) geometriak ez daude guztiz definituta. Alfa edo beta aleazioak lortzeko, elementu alfagenoak eta betagenoak existitzen dira, titanio elementu nagusiari gehituz.
Alfa+beta aleazioek erresistentzia mekaniko handia dute eta tratamendu termikoak onartzen dituzte, baina deformagarritasun txikiagoa dute. Alfa aleazioek trakzioari eta korrosioari erresistentzia handia dute tenperatura altuetan eta soldadura-baldintza egokienak dituzte, baina trakzioarekiko erresistentzia galtzen dute giro-tenperaturan. Beta aleazioak ez dira energetikoki egonkorrak giro-tenperaturan, eta transformazio martensitiko bat egin behar zaie aleazio mota hauek lortzeko.