Abiadura ariketak

Clasificado en Deporte y Educación Física

Escrito el en vasco con un tamaño de 5,75 KB

ABIADURA

1. ABIADURAREN KONTZEPTUA

     - Garrantzitsua noiz? Egoera fisiko orokorraz mintzatzen ari garenean.

     - Zer da (fisikoki)? Distantzia jakin bat burutzeko beharrezkoa den denbora edo denbora unitateko eginiko distantzia.

     - Zer da? Ahalik eta denbora gutxienean exekuzio erritmo handi baten bidez, nekea sortuko ez duen epe labur batean, mugimendu bat edo batzuk egiteko gaitasuna.

2. ABIADURA BALDINTZATZEN DUTEN FAKTOREAK

     Gihar faktorea:

          - Lokomozio aparatua da abiadura handiago zein txikiagoan organismoa mugitzen duena (orokorrean eta zatika).

          - Mugimendua azkarra izan dadin, lok. Apa.-z gain giharrek estutzeko behar duten abiadura behar da (kontrakzio abiadura).

          - Abiaduraren baldintzak: filamentu muskularren luzera eta bere barne egitura (ez dira elementu hobegarriak) eta masa muskularra (entrenamentuarekin hobetu daiteke).

     Nerbio faktorea:

          - Kontrakzio muskularra gertatu dadin, ezinbestekoa da nerbio sistema. Giharra ez baita organo autonomo bat, nerbioek antolatzen dute.

          - Gihar bat azkar edo motel uzkurtzea inerbitazioa eragiten duten neurona-moten araberakoa da. EZ giharren izaerarena.

3. ABIADURA MOTAK

     Keinu bat egiteko denbora = desplazamendu + erreakzio + uzkurdura + mugimendu abiadura.

     - Desplazamendu abiadura: denbora gutxienean distantzia bat lasterkatzeko gaitasuna da.

                                                Koordinazio neuromuskularraren menpekoa denez, entrenamenduarekin hobetu daiteke.

                                                Hiru fase: azelerazio fasea, abiadura goreneko fasea eta desazelerazio fasea.

     - Erreakzio abiadura: Estimulu batten aurrean mugimenduzko erantzun bat ahalik eta azkarren emateko gaitasuna da.

                                      Hainbat fase: estimulua jaso zentzumenekin, nerbio sistema zentralera transmititu, mugitu nahia sortu, agindua giharretara bidali eta giharren estimulazio eta uzkurdura.

                                      Genetikoki baldintzatuta dagoenez, entrenamenduarekin hobekuntza txikiak.

     - Uzkurdura abiadura: Gihar-untzak ahalik eta azkarren uzkurtzeko eta erlaxatzeko duen gaitasuna da.

                                        Faktore hauen araberakoa: tentsioa sortzeko indarra, estimuluaren batuketa, uzkurduren batuketa, estimuluaren intentsitatea, bertako tenperaturaren igoera.

     - Mugimendu abiadura: Ahalik eta azkarren zatikazko mugimendu edota orokorrean burutzeko gaitasuna da.

                                          Faktore hauen araberakoa: mugimenduaren automatizazio-maila, espazioan duen kokapen eta bideratzea, erabilitako atala, adina, sexua eta faktore biomekanikoak.

4. ABIADURAREN EBOLUZIOA ETA GARAPEN FISIKOA

     - Bereziki indarra eta koordinazioari eskerrak garatzen da.

     - 14 - 19 urte bitartean, abiadurak indarrarekiko paraleloa den gehikuntza bat izaten du.

     - 17 - 23 urte bitartean, %95-a lortzen da.

     - 23 - 50 urte bitartean, fisikoak beherakada iraunkor eta erregularra.

5. ABIADURAREN ENTRENAMENDURAKO SISTEMAK

     - Desplazamendu abiadurarako: lasterketa motzak (20-60m), abiadura erraztua eta pausuen maiztasuna eta hedadura.

     - Erreakzio abiadurarako: BAKUNAK: erreakzio-jokoak eta aldez aurretik probokatutako seinale batekiko erreakzioak.

                                           KONPLEXUAK: binakako ariketak, intuizio-ariketak eta bereziki erreakziozkoak diren kirolak.

6. ABIADURAREN GARAPENERAKO OINARRI OROKORRAK

     - Abiadura hobetzeko intentsitate handiak erabili behar dira.

     - Beroketa onak: organismoa prestatzeko eta lesioak urruntzeko.

     - Aktuazio denbora edo lasterkatzeko distantzia motzak.

7. ABIADURAREN TESTAK

     - 30,40,60 metroko lasterketak (desplazamendu abiadura neurtzeko).

     - Abildadea "Navette" (5x18). (lekuz aldatzeko abiadura eta abildadea neurtzeko).

     - Erreakzio abiaduraren testa, makilarena (erreakzio abiadura neurtzeko).

     - Keinu abiadura (behealdea). (hanken keinu abiadura neurtzeko).

Entradas relacionadas: