Ahitzeko gerra

Clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 27,28 KB

7.1 Gerraren zergatiak

Alemaniaren boterearen handitzeak kezkatzen zuen Europa osoa eta haien arteko arazoak honako hauek ziren:

Europako potentzien arteko areriotasuna

-Alsazia eta Lorrena

-Lehia ekonomikoa:Alemania eta Erresuma batuen arteko gudu ekonomikoa merkatu berriak lortzeko. Alemaniak uste bai zuen bere garapen industriala azkartzeko beharrezkoa zela inperioa zabaltzea.

-Itsas armada indartsu eratu nahi Alemaniak eta mesfidantza BHen. Hori zela eta Frantziarekin aliatu zen.*

Blokeen eraketa eta armamentu- norgehiagoka

Bismarck-en politika kale eginda Realpolitik Alemaniak beste politika mota bat hasi zen erabiltzen Gillen II.Aren agindupean  Weltpolitik : Erasotzailea eta expantsionista. Honela bi bloke  osatu ziren Europan:

Aliantza Hirukoitza: Bismarck sortutakoa: Alemania + Austria-Hungaria + Italia

Entente Hirukoitza: Frantzia + Errusia + Erresuma Batuak osatua 1907an

Aliantza hauek ez zuten gerra sorrarazi baina ezta ere disuasio baliabide ona izan. Armamentu norgehiagoka ere beste krisirako urratsa izan zen, Europa osoan, BH salbu, indar armatuak bikoiztu ziren, aldi horri 1890/1914 BAKE ARMATU deritzo. Alemania lehena izan zen, soldadu kopurua handitu, soldadutza jarri eta gerrarako gastuak areagotu ondorioz gerrarako tresnak hobetu ziren. Frantziak berehala jarraitu zion.

Errusia ere ez zen atzean gelditu. Herritarrei konbentzitzeko nazionalismoz jositako publizitate kanpainak antolatu zituzten.


Kolonietako gatazkak: Marokoko krisia

Alemaniarren eta Frantziarren arteko eztabaida gai izan zen.

Berlingo konferentzian Frantziari egokitu zitzaion baina Alemaniarrak ez zeuden ados horrekin.

Balkanetako  krisia:

Otomandar inperiotik banatu eta sortu ziren lurralde berri: Serbia, Grezia ,Errumania eta Bulgaria.  oreka apurtuz. Turkiaren ahuldadea zela zonalde horretan bere eskua sartzea deliberatu zuten, bakoitza bere interesa babesteko:

– Errusiako interes estrategikoak: Mediterraneorako irteera

– Serbiaren interes nazionalistak: Serbia Handia sortu.

–  Austria -Hungariaren interes politikoak eta ekonomikoak.

1908, Austria - Hungariak hartu zuen Bosnia Herzegobina. Serbia kexaka. 1912, Serbia+Montenegro+Bulgaria+Grezia Liga Balkanikoa osatu  eta Turkiar inperioa bota zuten Balkanetatik. Liga Balkanikoa  Albaniako independentzia onartu zuen baina lortutako lurraldeak banatzean arazoak hasi ziren eta gerra bat sortu Bulgaria eta Serbia artean. Balkanetako estatuen laguntzaz Serbiak irabazi. Errusiaren eragina Handitu eta Alemania eta Austriarena gutxitu zen zonaldean.

Gerrarantz: 1914ko uztaileko krisia:

1914ko ekainaren 28an Austria - Hungariako oinordekoa eta bere emaztea erail zuten Sarajevon. Panserbiarra taldekoa zen.

Austria - Hungariak ultimatum bat bidali Serbiari ikerketa egiteko eta konexio guztiak aztertzeko. Serbiak erantzun eta gehiena bete baina ez Austriaren gustura. BHak bitartekaritza egiten saiatu zen, alperrik. Austriak gerra deklaratu Serbiari. Errusiak bere tropak mobilizatzen hasi eta mugara bidali zituen. Aliantza sistema martxan jarri zen. Alemania eta Frantziak bere aliatuen alde  jo. Alemaniak Belgikari baimena eskatu zion bertatik pasatzeko, Belgikak uko. Alemaniak inbaditu zuen Belgika eta BH-k gerran sartu. Gerra erabatekoa nor bere aliatuen alde ( Italia salbu neutraltasuna adierazi zuelako)


7.2  Gerra Handia(1914/18)

Inplikatuen artean zabalduta zegoen gerra hau laburra eta  leku zehatzetan emango zela baina oker zeuden.

Indar aurkariak eta gatazka eremuak:

1914ko abuztuan gerra handiak lehertu zuen. Bi bloke zeuden:

Inperio zentralak ( Alemania eta Austria – Hungaria) eta

Entente hirukoitza.( Frantzia, Bretainia Handia eta Errusia).

Indarrez parekaturik zeuden:

Lurreko tropatan Ententea nagusiagoa baina banatuta eta 2 fronte urrun.Potentzia zentralak tropa gutxi baina estrategikoki kokatuak.

Itsasoan nagusia Ententea baina Itsaspean Alemania.

Bi blokeek bilatu zituzten aliatuak:

Potentzia zentralek: Otomandar inperioa eta Bulgaria

Ententea: Serbia, Errumania, Grezia Portugal Japonia,eta AEB.

Horrez gain bakoitzaren  koloniak ere sartu ziren gerran.

Honela gerra bilakatu zen mundu gerra eta bere iraupena luzatu.

Gerraren ezaugarriak:

1914tik 1918ra erabateko gerra hasi zen:herrialde bateko baliabideak erabili zituzten. Ia 70 milioi soldadu mobilizatu zituzten. Armamentu modernoa eta hilgarria fabrikatu zuten: artilleria, metrailadoreak,etab… Gerran parte hartu zuten herrialdeak, gerrako ekonomia ezarri zuten. Herrialde bakoitzeko industriaren xedea armada eta munizioz hornitzea zen. Soldadu ugari mobilizatu eta ondorioz emakumeek lanean industrian eta tradiziotik gizonak lan egiten zuten sektoreetan. Gustuari aurre egiteko, zor publikoaren jaulkipena eta kanpotik maileguak erabili. Propaganda erabili zuten, etsaiaren adorea ahultzeko eta erresistentzia-sena pizteko erabili zuten.


Gerra aldiak:

Mugimendu gerra:Alemaniarren planaren porrota.  1914ko abuztutik abendura

. Haien helburua (Schlieffen plana) mendebaldeko frontean garaipena ahalik eta azkarrena lortzea. Alemaniarrak Frantzian sartu, baina aliatuek Alemaniarrak geldiaraztea lortu (Marneko guduan, 1914an). Gudu horretan Frantziak garaipena lortu eta pikutara bidali Alemaniaren plana. Errusiak Ekialdeko Prusia hartu, eta alemaniarrak lau dibisio erretiratu zituen. Kontraerasoan, alemaniarrek garaipena lortu eta errusiarrei, fronte hori egonkortu zien.

Posizio gerra edo lubakien gerra 1915-1916

Fronteak egonkortu eta armadek posizioa hartu zuten;alambre-hesiak eraiki etsaien aurre egiteko eta lubakietan babestu ziren. Beste herrialde

batzuk sartu ziren gerran; Bulgaria inperio zentralen aldeeta Italia eta Errumania aliatuen alde. Ondorioz,bigarren mailako fronte batzuk sortu ziren. Taktika berriak erabili zituzten, pasabideak ireki eta etsaiaren indarra ahuldu. Alanbre-hesiak zeharkatzen saiatzen zituztenak, artilleria eta metralladoreak erabiltzen zituzten. Lubakiak erasotzeko granadak jaurtitzen zituzten. Alanbre hesiak zeharkatzeko tanteak erabili. Ekialdeko frontean Alemaniarrek atzerazi zituzten Errusiar soldaduak. 1916an, ahitzeko gerra nagusitu: Verdungo gudua; etsaia ahuldu, bakea sinatzeko. Alemaniak porrot egin zuen. Aliatuek eraso bat egin Sommen: hildako kopurua oso handia eta inork ez zuen lortu garaipena. Ekialdeko frontean, armada eta tsarren erregimena desegin. BH eta Alemania ontziak borrokatu Jutlandiako Guduan, eta britainiarrek garaile. Ondorioz, Alemaniak itsaspeko gerra areagotu.

1917ko krisitik gerraren amaierara.

1918.Urterarte izan zen. Bi gertaera garrantsitzu eman ziren:AEB esku-hartzeak eta Errusiako Iraultza.

*Alemaniarren itsaspeko gerra kalteak eragin zizkien AEBko esportatzeileei.Horregatik,AEBko presidenteak Wilsonek esku-hartzea erabaki zuen.Abantaila handia eman,Errusiako armada desegiten hasi.

*Errusian, boltxebikeak bakea nork bere aldetik lortzearen aldekoak.1917an boterera heldu eta armistizioa sinatu Alemaniarrekin;Brest-Litovskeko Ituna. Bakea sinatu ostean, alemaniarren dibisioa mendebaldera jo eta eraso zituzten. AEBko tropak eta hornidura ailegatzerakoan, aliatuak kontraerasoa jo zuen. Aliatuek galdutako lurraldeak berreskuratu zuten. Gainera aliatuek armistizioa sinatu zuten. Alemaniako armadak gainbehera izan, porrotengatik ez ezik egoera ekonomiko eta gizarte arazoengatik ere:biztanleria kexatu etamatxinatu.

Goi-aginte militarrak aholkatu zioten Gilen II.A enperadoreari armistizioa sina zezala aholkatu,baina abdikatu egin zuen eta errepublika aldarrikatu zen.Gobernu berriak,arministrazioa sinatu zuen 1918ko azaroaren 11n.Lehen Mundu Gerra amaitu zen.


7.3  Bake itunak eta Europako mapa berria

Parisko bakea konferentzia

Gerra bukatu baina lehenago AEBko presidenteak Wilson aurkeztuta zuen. Hamalau auziak dokumentua bake iraunkorra eta bidezkoa izateko.

Helburu hauek izanda:

· Ezkutuko diplomaziarik ez.

· Nabigazio librea

· Armamentuak murriztea.

· Inperio zaharren ordez lurraldetako independentziak onartzea.

· Nazio Elkartea sortzea.

Baina ez ziren errespetatu, bakoitzak bere onura bilatzen zuelako. Frantziaren jarrera zen gogorrena Alemaniarekiko.

Parisko Bake Konferentzian (1919/20) bakearen baldintzak markatu ziren garaileen artean : Clemenceau (FR),LloydGeorge (BH), Wilson(AEB) eta Orlando (IT).

Garaileek inposatutako bakea

Parisko itunen artean garrantzitsuena izan zen Versaillesekoa. Alemaniarekin egindakoa, oso gogorra zen eta "diktat" hutsa.

Alemaniak lurralde asko galdu :

o   Alsazia eta Lorrena

o   Posnania (Pozdam)

o   Danzing libre bihurtu

o   Koloniak mandatu bihurtu.

· Erantzuletzat hartu eta gerra ordainak kalteak biderazteko eman behar. Itsasontzi eta tren makinak eman behar ere. Gainera Sarre-ren ikatza 15 urte Frantziari.

· Derrigorrezko soldadutza kendu eta  armada mugatu 100.000 arte. Rhin aldea  aliatuak okupatu eta gero desmilitarizatu.

Beste lurraldeekin ere egin ziren itunak:

Austria - Hungaria eta turkiar inperioak zenbait estatutan banatu ziren:

Austria Hungaria: Austria, Hungaria, Jugoslavia, Polonia* Italia*

Turkiar inperioa: Turkia, Siria, Irak, Palestina, Transjordania, Egipto.

Errusiaren iraultzatik babesteko osasun-lerroa osatu, honela sortu ziren: Finlandia, Polonia, Estonia, Lituania eta Letonia.


Itunen ondorio politikoak

Inperioak desagertzean eta nazionalitatearen printzipioa jarraituz sortu ziren  estatu berriak.

Estatu horiek gehienak demokrazia parlamentarioa ziren eta gehienetan sufragio unibertsala ezarri zen.

7


.4 Gerraren  ondorioak

Gertatutako gerra luzerako ondorioak izan zituen mundu osoan arlo desberdinetan.

Ondorio demografikoak

Izugarrizko hildako kopurua egon zen 9/10 milioi pertsona, beste asko zauritu edota elbarrituak geratu ziren. Gerra bukaerako elikagaien urritasuna eta osasun egoera eskasa lagundu zuen agertzea 1918ko gripea. Honek eragin zuen beste 6 milioi hildako Europan eta mundu osoan 22/ 50 / 100 milioi inguruan.  Jaiotza tasa jaitsi zen, gizon gazteak ziren hildako gehienak, eta beraz biztanleria aktiboa kopurua ere murriztu egin zen.


Ondorio  ekonomikoak

Ekoizpen sistema ( lurrak, meategiak, fabrikak..), garraiobideak suntsituta zeuden batez ere Frantzian , Italiako Iparraldean eta Errusiako mendebaldean. Gerraren kostua oso handia izan zen eta ordaintzeko Europak eskatu behar izan zuen mailegua kanpoko bankuei, gehienetan  AEB-etakoei . Honela Europa osoa gelditu zen zorpetuta Amerikarekiko.

Horren ondorioz Europak galdu zuen bere nagusitasuna munduko ekonomia eta leku hori AEB eta Japonia nagusitu ziren. AEb munduko lehen potentzia ekonomikoa bihurtu zen. Japoniak ere bere aldetik lortu zuen zabalkunde handia industrian eta merkataritzan.

Ondorio sozialak

Aberats berriak: Gerrarekin diru asko irabazi zituztenak agertu ziren. Beste alde batetik pobre berriak ere agertu ziren, Bizi maila jaitsi zen eta prezioen gorakadarekin batera erdi eta behe klasekoak kaltetuak atera ziren. Eragin handia izan zen emakumeen emantzipazio borrokan, gerran beraiek bai ziren industria mantendu zutenak eta gerra osteko garaian boto eskubidea lortuko dute. *

7.5  Nazioen Elkartea eta gerraosteko arazoak

Nazioen Elkartea  - Ondorio politikoak

Wilsonen ekimenez sortu izan zen.

Helburuak:

· Bake iraunkorra eta bidezkoa bermatzea.

· Lankidetza ekonomiko eta kulturala sustatzea.

· Munduko estatuak armamentua murriztea. Armen norgehiagoka etetea.

Bere egoitza Genevan ezarri zen. Partaideak beraien arteko gatazkak era baketsuan konponduko zutenaren konpromisoa hartu zuten.  Ez betetzeak isuna zekarren eta larria izanda kanporatzea.

Baina oso ahula zen:

o Galtzaileak ezin zuten parte hartu.

o EAB ere ez zuen parte hartu hasieran Versailleseko gutunarekin ados ez zegoelako.

o Arauak betetzeko indarrik ez zuela.

Dena den ekimena alderdi positiboak ere zituen:

- Ezkutuko itunak debekatu.

 -Diplomazia multilaterala ezarri zen.

 -Lankidetza erakundeak sortu: Lanaren nazio erakundea, Munduko osasun erakundea.

Gerraosteko arazoak Europan

Nazionalitateen auzia: sortutako estatu berriak ez ziren homogeneoak etnikoki eta  ez ziren guztientzat onargarriak, ondorioz arazo politiko eta tentsioak egon ziren:Errusia - Polonia, Errusia - Errumania, Errumania - Hungaria, Alemania - Txekoslovakia, Alemania - Polonia.


Gerra ordainen arazoa:

-Alemaniak Frantziari 132.000.000.000 marko urre ordaindu behar.

-Baina Frantziak AEBri ere ordaindu behar zuen emandako laguntzagatik.

-1922an Alemania krisian dago eta ezin dio ordaindu Frantziari. -1923an Frantziak eta Belgikak okupatzen dute Rurh arroa bere industriaren ekoizpena eskuratzeko.

-Langile alemaniarrak greba egiten dute ekoizpena mozteko.

-Alemanian  hiperinflazioa gertatzen da

-1924an Aeb-k Dawes plana martxan jarri:  Zorraren epeak bernegoziatu ziren, AEB mailegu bat ematen zion urtero Alemaniari, Alemaniak Frantziari ordaintzeko, Frantziak ere AEBri ordaindu zion, Frantzia eta Belgika Rurh-etik erretiratu ziren

1925ean Alemaniak Mendebaldeko mugak onartu zituen Lokarnoko konferentzian.

1926anAlemania Nazioen Elkartean onartua izan zen.

Gerraosteko arazoak kolonietan

1. Kolonietan kontzientzia nazionala piztu zen.

2. Ekialdeko Hurbileko arazoaren hasiera. Frantziarren eta Britaniarren artean  Otomandarren inperioa banatzeko asmoa.

3. Mugimendu Sionistaren agerpena. Etxe nazional judua errebindikapena. Judutarren emigrazioa Palestinara hasiera.

Entradas relacionadas: