Animalien Arnasketa eta Zirkulazio Sistemak
Enviado por Comunidad Wikiteka y clasificado en Biología
Escrito el en
euskera con un tamaño de 3,89 KB
Animalien Arnasketa Motak
Animalia desberdinek arnasketa-mekanismo espezifikoak dituzte, bakoitzaren habitat eta bizi-estilora egokituak.
Ornogabeen Arnasketa
- Anelidoen arnasketa: Batzuek larruazal-arnasketa dute, beste batzuek zakatz-arnasketa.
- Moluskuen arnasketa: Uretako molusku gehienek zakatz-arnasketa dute. Lehorreko gasteropodoek, berriz, birika-arnasketa.
- Artropodoen arnasketa:
- Trakea-arnasketa: intsektuek, miriapodoek eta armiarma batzuek.
- Birika-arnasketa: araknoide askok.
- Zakatz-arnasketa: krustazeo eta intsektu-larba askok.
- Ekinodermatuen arnasketa: Larruazal-arnasketa dute.
Ornodunen Arnasketa
- Arrainen arnasketa: Zakatz-arnasketarik konplexuenak dituzte. Arrain hezurdun batzuek larruazal-arnasketa ere badute.
- Anfibioen arnasketa: Uretako larbek zakatz-arnasketa dute. Banako helduek birika- eta larruazal-arnasketa konbinatzen dituzte.
- Narrastien arnasketa: Birika-arnasketa dute.
- Hegaztien arnasketa: Birika-arnasketa dute.
- Ugaztunen arnasketa: Ugaztunen birikak bronkio-zuhaitz batez eta birika-besikula ugariz osatutako organoak dira. Besikulak milioika albeolotan zatituta daude. Albeoloetatik hartutako airearen eta haien inguruko kapilareetatik dabilen odolaren artean, gas-truke bat gertatzen da difusioz. Birikak barrunbe torazikoan daude. Barrunbe horren bolumena handitzean eta txikitzean, diafragmaren eta saihets arteko eta bularreko muskuluen lanaren ondorioz, biriken gaineko presioa txikitu eta handitu egiten da, eta horrela airea sartu eta ateratzen da.
Zirkulazio Aparatua: Funtzioak eta Motak
Zirkulazio Aparatuaren Funtzioak
Zirkulazio-aparatuak funtsezko hainbat zeregin betetzen ditu organismoan:
- Oxigenoa garraiatzen du arnas-gainazaletik zeluletara, eta karbono dioxidoa zeluletatik arnas-gainazalera.
- Mantenugaiak eramaten ditu digestio-aparatutik zelula guztietara.
- Zelulen iraizketa-produktuak eraman eta garraiatzen ditu.
- Hormonak eramaten ditu guruin endokrinoetatik beren jardun-eremu diren organoetara.
- Antigorputzak eta gorputzaren defentsan espezializatutako zelulak garraiatzen ditu.
- Gorputz-tenperatura konstantea mantentzen du homeotermoetan.
Zirkulazio Mota Nagusiak
- Zirkulazio irekia: Sistema honetan ez dago kapilar sarerik. Hodiek garraiatzen duten likidoa aintzira batzuetara eta zelula arteko espaziora isurtzen da, eta zona horiek osatzen dute hemozeleoa. Zirkulazio-likidoak zelula guztiak bustitzen ditu.
- Adibideak ornogabeetan: Molusku ez-zefalopodoak, artropodoak.
- Zirkulazio itxia: Sistema mota honetan, likidoak hodietan barrena zirkulatzen du beti. Arteriek eta zainek komunikatzeko oso horma fineko kapilar sare bat erabiltzen dute, eta haien bidez trukatzen dituzte substantziak.
- Adibideak ornogabeetan: Anelidoak, molusku zefalopodoak.
Zirkulazio bakuna
Zirkuitu bakarra dago, eta odola behin bakarrik pasatzen da bihotzetik.- Adibideak ornodunetan: Arrainak.
Zirkulazio bikoitza
Zirkuitu bikoitza da, eta odola bitan pasatzen da bihotzetik, bi zirkuituak korritzen baititu: txikia edo biriketakoa eta handia edo sistemikoa. Bi zirkuituetako odola nahasten den ala ez kontuan hartuta, zirkulazioa ez-osoa edo osoa izan daiteke.Zirkulazio bikoitza ez-osoa
Odola nahasten da.- Adibideak ornodunetan: Anfibioek eta narrasti ez-krokodiloek.
Zirkulazio osoa
Odola ez da nahasten.- Adibideak ornodunetan: Narrasti krokodiloek, hegaztiek eta ugaztunek.