Odola eta Sistema Immunologikoa: Funtzioak eta Osagaiak

Enviado por Comunidad Wikiteka y clasificado en Biología

Escrito el en euskera con un tamaño de 8,92 KB

Odola eta Sistema Inmunea

Sarrera:

Odola zelulen bizitzarako beharrezkoak diren elementu guztiak garraiatzen dituen likidoa da. Likido hau, odol-hodi guztietan zehar ibiltzen da, elikagaiak gorputz osora eraman ahal izateko eta metabolismo osteko hondakinak gorputzetik ateratzeko. Odolak bere funtzioak ondo bete ahal izateko, bere ezaugarri fisiko-kimikoak konstante mantendu behar ditu.

  1. Isotonia: presio osmotikoa konstante mantentzea (0,9% gatz-disoluzio bati dagokiona).
  2. Isohidria: pH-a konstante mantendu behar da. Aldatze-tartea 7,38-7,44 bitartekoa da.
  3. Likatasuna: konstante mantentzea oso garrantzitsua da. Handitzen denean, bihotzak uzkurdura-indarra handitu egin behar du, ehunetara behar adina odol hel dadin. Gainera, handiegia bada, tronboak sortzeko arriskua dago.

Antikoagulanteez tratatu ondoren odola zentrifugatzen bada, bi osagai erabat desberdin bereizten dira:

  1. Plasma (odolaren %55): gainean gelditzen den likidoa.
  2. Jalkina (odolaren %45): zelulak (eritrozito edo globulu gorriak, leukozito edo globulu zuriak eta plaketak).

Plasma likido horixka da, %90-ean urez osatuta. Gainerako %10-a, ioiak eta molekula organikoak dira.

Odolak hainbat funtzio garrantzitsu desberdin betetzen ditu:

  • Garraioa: odola ehunetatik igarotzean elikagaiak uzten eta hondakin produktuak jasotzen ditu. Garraio hauetatik garrantzitsuenak hauexek dira: O2-aren garraioa biriketatik ehunetara eta CO2-arena, ehunetatik biriketara da. Beraz, esan daiteke arnasketa-funtzio betetzen duela. Odolak ere elikagaiak garraiatzen ditu ehunetara eta beraz, digestio-funtzio betetzen du. Gainera, metabolismoko hondakin-produktuak hartzen ditu, gibelean eta giltzurrunean kanporatuak izateko eta beraz, iraizpen-funtzio betetzen du. Azkenik, guruin endokrinoetan jariatzen diren hormonak ehunetara garraiatzen ditu, komunikazio-funtzio betez.
  • Erregulazioa: odolaren eta ehunen artean molekulen elkar trukaketak etengabe gertatzen direnez, pH-a konstante mantentzen da. Bestalde, odolak tenperatura erregulatzen du.
  • Babesa: alde batetik odolak koagulazio-faktoreak ditu odolusteak galarazteko eta bestalde, sistema inmunearen osagaiak (leukozitoak eta antigorputzak) garraiatzen ditu.

Hematopoiesia

Hezur-muinean ama zelula hematopoietiko pluripotentzialak deritzenak daude. Zelula-mota horietatik odolean dauden zelula-mota guztiak sortzen dira. Ama zelula horietako batzuek organismoaren bizitza osoa horrela irauten dute, gainerako odol-zelulak era jarraituan sortu ahal izateko, nahiz adinarekin gutxiagotuz joaten diren.

Eritrozitoak (Globulu Gorriak)

Globulu gorriek kapilarrak zeharkatu behar dituztenean, kapilar horietan zehar igaro ahal izateko asko estutzen dira. Azken finean, eritrozitoa edozein itxura har dezakeen zaku modukoa da. Globulu gorrien barnean hemoglobina proteina ugari dago, proteina tetramerikoa da.

Globulu Gorrien Funtzioak

Funtzio nagusia hemoglobina garraiatzea da, bera baita O2-a biriketatik ehunetara garraiatzeaz arduratzen dena.

Globulu Gorrien Sorkuntza

Pertsona helduengan (20 urtetik gorakoengan gutxi gorabehera) eritrozitoak mintz-hezurretan (ornoetan, bularrezurrean, sahietsezurrean edo hezur iliakoan) sortzen dira. Jaio berriengan aldiz, eta 5 urte bete arte, hezur guztietako hezur-muinetan ekoizten dira eritrozitoak. Geroago, hezur luzeen muina gantzatsu bihurtzen da, tibia eta humeroaren mintzezko guneetan izan ezik.

Globulu Gorrien Sorkuntzaren Erregulazioa

Globulu gorrien kopuruak normalean oso gorabehera txikiak izaten ditu: izan ere, ehunetara behar den O2 kantitatea baino gutxiago heltzen bada edozein faktorek globulo gorrien ekoizpena areagotzen da. Hona hemen adibide bat: Pertsona batek edozein arrazoi dela eta odol-galerak baditu, hezur-muinean globulu gorrien ekoizpena areagotu egiten da. Gainera handietan O2-a urria denez gero, globulu gorrien ekoizpena areagotu egiten da. B12 bitamina eta azido folikoa oso garrantzitsuak dira globulu gorrien heltze-prozesurako, konposatu horiek ADNaren sintesirako ezinbestekoak direlako. B12 bitaminarik ez badago, eritrozito normalak garatu beharrean megaloblastoak deritzen zelulak eratzen dira (zelula handiak dira eta ez dituzte eritroziten funtzioak ondo betetzen).

B12 Bitaminaren eta Azido Folikoaren Metabolismoa

B12 bitaminaren iturriak batez ere okela eta arrainak dira. Barazkiak azido folikoaren iturri bakarra dira.

Leukozitoak (Globulu Zuriak)

Leukozitoak odol zelula koloregabeak (horregatik, globulu zuri deituak) eta nukleodunak dira. Hezur-muin eta gongoil linfatikoetan eratzen dira. Odolean zehar garraiatuak diren arren, beren funtzioak odoletik kanpo betetzen dituzte. Funtzio horiek era askotakoak dira, nahiz eta organismoaren defentsarekin lotuak izan denak. Leukozitoak ikuspuntu morfologikoaren aldetik bi taldetan sailka daitezke.

Sistema Inmunea

Hartutako Inmunitatea

T linfozitoek eta B linfozitoek aktibazioan duten eginkizuna: Antigenoa dagoenean, bai T eta bai B linfozitoak aktibatzen dira. Honekin batera T linfozitoek substantzia bereziak askatzen dituzte, B linfozitoak aktibatuko dituztenak. B linfozitoak aktibatu eta gero handitu egiten dira, eta 500 zelula plasmatiko garatuko dira. Zelula plasmatikoek antigorputzak sortzen dituzte.

Sistema Inmune Humorala: B Linfozitoak

Antigorputz guztiak katea polipeptidiko arin eta astunen konbinazioz osaturik daude.

Antigorputzen Espezifikotasuna

Antigorputz bakoitzak aminoazido desberdinak ditu eta horiek dira antigorputzari antigeno baten aurkako espezifikotasuna ematen diotenak. Horien egitura espazialak antigeno-mota bakoitzarekin lotzeko ezaugarriak ematen dizkio.

Antigorputzen Ekintza-Mekanismoa

Antigorputzek bi era nagusitan babesten dute organismoa gorputz arrotzetatik.

Plaketak

Plaketak disko biribilak dira.

Hemostasia

Hemostasia hitzak odol-galera eragoztea esan nahi du. Hodi bat apurtzen denean, hemostasia mekanismo desberdinen bidez lortzen da. Horien artean:

  1. Espasmo baskularra: Odol-hodi bat apurtu ondoren, horma uzkurtu egiten da, odola galtzea eragozteko.
  2. Plaketaz osaturiko ehunaren eraketa: Plaketak apurtutako hodi batekin topatzen direnean, ezaugarriak bat-batean aldatzen dituzte. Handitu egiten dira eta, itxura irregularra hartzen dute azaletik hainbat protusio ateratzen direlarik. Plaketek dituzten uzkurdura-proteinek uzkurdura bortitzak eragiten dituzte. Gero eta plaketa gehiago erantsiko dira, eta azkenik, plaketa-tapoia eratuko da; hasieran prozesua oso motela da, baina, geroago, odol -gatzapenean gertatuko den hainbat prozesuri esker, fibrinazko hariak sortuko dira eta tronboa finkatuko dute. Lesioa txikia bada plaketen tapoi honen eraketak garrantzi handia du. Odol-hodiaren apurketa handia bada, gatzapena gauzatu behar da odolik ez galtzeko.
  3. Odolaren gatzapen edo koagulazioa: Hodia apurtu eta handik 3-6 minutura (irekiunea handiegia ez bada) irekigunea odolbatuaren bidez itxia geldituko da. 20 minutu geroago odolbatua uzkurtu egingo da.

Fibrinolisia

Bere funtzio fisiologikoa bete ondoren, odolbatua deuseztatzeko gertatzen diren prozesu fisiologikoen multzoa da.

Marrazkiak gizonen organo genitalak: 1 prostata 2 maskuria 3 ondestea 4 sinfisi pubikoa 5 diafragma urogenitala 6 guruin bulbo uretrala 7 uzkia 8 zakila 9 barrabilak 10 epididimoa 11 eskrotoa. Kordoi espermatikoa 1 kordoi espermatikoa 2 hodi deferentea 3 odol-hodiak 4 epididimoaren burua 5 epididimoaren gorputza 6 barrabila 7 eskrotoa. Barrabilak 1 epididimoa 2 hodi eferente 3 tunika albugineoa 4 trenkadak 5 barrabil-sarea 6 hodi esferenteak 7 hodixka seminifero bihurgunetsua 8 lobulutxoak 8 hodixka seminifero zuzenak. Hodi deferentea 1 hodi deferentearen anpulua 2 hodi deferentea 3 semen xixkua 4 iraizpen hodia 5 hodi eiakulatzailea. Prostata 1 Hodi eiakulatzailea 2 uretra. Glandeak 1 glandea koroa 2 prepuzioa 3 glandea 4 prepuzioaren trenulua 5 hodi nabikularra. Zakila eta uretra 1 uretra prostatikoa 2 uretra menbranosoa 3 ureta bulbarra 4 zakil uretra 5 glandea 6 hodi nabikularra 6 gorputz esponjosoa 7 gorputz leizetzua 8 iraizpen hodiak 9 zakilaren erreboila 10 guruin bulbo uretrala 11hodi eiakulatzailea. Emakume organo genitalak A) barneko organoak 1 tronpa 2 obulutegia 3 uteroa 4 uteroaren lepoa 5 bagina B) kanpokoak 1 himena 2 klitoria 3 uretraren kampoko zuloa 3 ezpain txikia 4 ezpain handia. Kampoko organo genitalak 1 guruin bestibular handia 2 ezpain txikia 3 ezpain handia 4 klitoria 5 uretraren kanpoko zuloa 6 himena 7 baginaren kampoko zuloa 8 bulbako ezpainen frenulua. A) titia 1 titi areola 2 titi burua B) titi guruina 1 titi burua 2 hodi galaktoforoak 3 titi gorputza 4 titi guruina