Argudio-Akatsak: Falaziak eta Haien Ezaugarriak
Enviado por Comunidad Wikiteka y clasificado en Filosofía y ética
Escrito el en
euskera con un tamaño de 2,87 KB
Argudio Akatsak: Falaziak
Argudio batzuk zuzenak diruditen arren, okerrak dira; hauek dira falaziak. Falaziak bi motatakoak izan daitezke:
- Sofismak: Nahita egindako falaziak.
- Paralogismoak: Nahi gabe egindako falaziak.
Galdera Konplexuak
Galdera batzuek aurresuposizioak izaten dituzte. Batzuetan egokia da galdera egitea, baina askotan galderak tranpak izaten dira. Helburua: solaskidea nahastuta ustea, gerora bere kontra erabiltzeko, nahi gabe baieztapenak izan ditzanà falazia sortzea.
Falazia mota nagusiak
Ad Ignorantiam
Definizioa: Enuntziatu batzuk faltsutzat jotzea, ez delako frogatu egiazkoak direnik. Konklusioa egitean “nahitaez”, “egia biribila da” eta horrelako terminoak erabiltzean, falazia da. Termino babesleak erabiltzen direnean, argudioa ez da falazia.
Argudio Zirkularra
Zerbait esan ondoren, esanahi bereko hainbat “argudio” erabiltzen ditugu esandako hori defendatzeko. Argudio zirkularrek ez dute ezertxo ere frogatzen.
Ad Hominem
Argudio hauek solaskidearen kontra jotzen dute. Eztabaida alde batera utzi eta solaskidea kritikatzeari ekiten zaio; hori da falazia.
Norbaiten Autoritatean Oinarritutakoa
Iritzi bat defendatzeko, entzute handiko autoritate bat ere iritzi bereko dela aipatzen dugu. Gure argudioak indartzeko naiz eta autoritate hori guk esandakoarekin ados ez egonà falazia. Behin eta berriro kritikarako biderik ez usteko autoritate bat aipatzea ere falazia da.
Ad Baculum
Mehatxuak erabili arrazoi onak bailira. Erabilitako mehatxuek ez badiete besteei askatasunez erabakitzen uztenà falazia. Baina horrelakorik ez denean (adibidez, agintariek edo trafiko-agintariek), ez da falazia.
Ad Populum
Jendearen gogoa betetzeko edo sentimendu jakin batzuk pizteko erabiltzen da. Hizlariek besteen onespena lortu nahi dute. Publizitatean eta txantaje afektiboan ohikoa da.
Ex Populo
Ikuspegi bat egiazkoa dela frogatzeko mundu guztia horrekin ados dagoela erabiltzen da. Dedukzioaren aldetik baliozkoa izan ez arren, badute eragiteko indarra.
Post Hoc (Arrazoi Faltsua)
Arrazoia “faltsuaren argudioa” deitu. A dela B-ren arrazoia, A B baino lehenago gertatu delako. Akatsa: finkatzen duen kausa-ondorio loturak ez du oinarri enpiriko sendorik.
Presazko Orozkortzea
Ohikoenetako falazia. Proposizio partikularrak unibertsal bilakatzen ditugu. Kasu guztiak aztertu ondoren ez da falazia, baina ezinezkoa denezà falazia.
Malda Irristakorrarena
“Domino efektuan” oinarritutako argudioak. A1 eta An gertakarien artean ustezko lotura dagoela eman aditzera, inolako frogarik azaldu gabe. Falazia ez egiteko, lotura egiazkoa dela frogatu behar da.