Filosofia eta Logika: Metodoak, Falaziak eta Egia Irizpideak
Enviado por Comunidad Wikiteka y clasificado en Filosofía y ética
Escrito el en
euskera con un tamaño de 3,34 KB
1. Metodo Hipotetiko Deduktiboa
Natura zientzietako metodo honek hiru maila ditu:
- Protokolozko enuntziatuak: Enpirikoki egiaztatzeko moduko fenomenoak azaltzen dituzte.
- Legeak: Enuntziatu unibertsalak dira, fenomeno jakin batzuen portaera edo erlazio erregularrak eta iraunkorrak aztertzen dituzte. Hasieran hipotesiak besterik ez dira izaten, baina, egiaztatuta geratzen direnean, lege naturaltzat hartzen dira.
- Teoriak: Enuntziatu unibertsalak dira, eta horietatik zientzia baten lege guztiak deduzi daitezke.
5. Falazia Ohikoenak
Argudioetan akatsak sortzen dituzten arrazoibideak dira:
- Galdera konplexuak: Galdera batzuek aurresuposizioak izaten dituzte. Batzuetan egokia da halako galderak egitea, baina solaskidearentzat tranpak ere izaten dira askotan. Hori gertatzen denean, solaskidea nahastea du helburu.
- Argudio zirkularra: Esanahi bereko hainbat arrazoi ematen ditugu, esandako hori defendatzeko. Horrelako argudioak akatsak dira, ez baitute laguntzen elkarrizketaren helburua lortzen. Izan ere, argudio zirkularrek ez dute ezertxo ere frogatzen.
- Ad hominem: Argudioek solaskidearen kontra jotzen dute, haren iritzia ezeztatzeko. Solaskideari kritikatzeari ekiten zaio, besterik gabe, haren ustezko akatsak edo haren komunitatearen gabeziak aipatuz.
8. Ezagutzeko Aukerak eta Jarrerak
- Dogmatismoa: Ezagutzen dutela ziur dauden pertsonen sineskortasuna adierazten du. Izan ere, gure ezagutza-ahalmenak horretarako gai direlakoan daude pertsona horiek.
- Eszeptizismoa: Ezinezkoa da ezagutza fidagarriak eskuratzea, zeren inoiz ez baitago nahikoa frogarik zerbait egiazkotzat hartzeko.
- Kritizismoa: Dogmatismoaren eta eszeptizismoaren arteko jarrera da.
- Kritizismo kantiarra: Arrazoimenaren kritika egitea iradokitzen du, noraino ezagutu dezakeen jakiteko.
- Arrazionalismo kritikoaren kritizismoa: Ezagutza guztiak faltsuak direnez, frogatu egin behar dira.
- Perspektibismoa: Errealitatea ezagutu daiteke, baina betiere ikuspegi ezberdinak batuz gero.
10. Egia-Irizpideak
Egiaren eta faltsuaren artean bereiztea eta enuntziatu baten balioaz ziur egotea ahalbidetzen digun ezaugarri edo prozedurari deritzo:
- Autoritatea: Baieztapen bat egiazkotzat hartzen da, gai jakin batez asko jakiteagatik gure konfiantza duen pertsona batek dioelako.
- Tradizioa: Egiazkotzat hartzen da denboran zehar egiazkotzat hartu izan dena.
- Pentsamenduaren eta errealitatearen arteko elkarrekikotasuna: Pentsatzen duguna egiazkoa izango da, baldin eta egiaztatzerakoan errealitate enpiriko batekin bat badator.
- Koherentzia logikoa: Irizpide logiko matematikoa. Sistema bereko azalpenen artean ez dagoela kontraesanik.
- Erabilgarritasuna: Azalpen bat egiazkoa izango da, baldin eta guretzat onuragarria eta erabilgarria bada.
- Ebidentzia: Funtsezko irizpidea da. Berehala eztabaidaezintzat jasotzen duguna, nabari, intuizioz egiazkotzat agertzen dena, nahiz eta sarritan arrazoiketen bidez azaldu behar izan.