Bilboko Klimograma: Tenperatura eta Prezipitazioa
Enviado por Comunidad Wikiteka y clasificado en Geografía
Escrito el en
euskera con un tamaño de 2,14 KB
KLIMOGRAMA BILBO:
Grafiko Mota: Grafiko hau klimograma da. Bertan toki bateko klimak dituen tenperatura eta prezipitazio ezaugarriak ageri dira eta aldi berean hauek hilez hile, urtean zehar, duten bilakaera ere erakusten da. Grafiko mistoa da. Alde batetik, era lineala erabiltzen da, tenperaturaren gorabeherak adierazteko eta bestetik barra bertikalak hilabetekako prezipitazio kopuruak adierazteko.
Tenperaturak:
Udak epel-beroak dira, bero handiko hilabeterik gabe (19.8 abuztuan, hilabeterik beroena), eta negu freskoak, hilabete hotzegirik gabe (8.9 urtarrilean). Ondorioz, urteko bataz bestekoa epela da (14) eta gorabehera termiko txikia (10.9) itsasoaren eragina. Klima ozeanikoa.
Prezipitazioak:
Ugariak eta erregularrak, urteko (1236mm) Negua urtarorik euritsuena. Udan euri gutxiago baian hezea. Udaberri eta udazken euritsuak, Azaroan eta Apirilean tontorrak. Egun euritsu asko izan arren (>150), Proportzionalki, guztirako kopuruak ez dira hain handiak, lanbro eta sirimiri egunak zaparradakoak baino gehiago direlako. Euri kopurua eta negua eta udaren arteko aldea Azoreetako antizikloiaren eta Fronte Polarraren desplazamenduek eragitzen dute. Prezipitazio ezaugarriak ere klima ozeanikoarenak dira.
Hezetasuna eta Idortasuna:
Klima ozeanikoa euritsua eta hezea da. Hau Gaussen eta Martonneren indizeen bidez baiezta daiteke. Lehenengoak hileko idortasun maila kalkulatzen du (2Tc > Pmm lehorra). Bigarrenak urteko idortasun orokorra (Prezi guztira zati tenp bataz bez +10, emaitza > 30 klima hezea) Gaussen indizea aplikatuz: Abuztuko 2TC (39.6) > 51mm. Beraz ez dago hilabete lehorrik. Martonneren indizea aplikatuz 1236: 14C + 10 = 51.5. Beraz klima hezea da.
Hedapena:
Klima ozeanikoa Penintsularen iparmendebaldean zehar hedatzen da, Galiziatik Pirinioetaraino, Asturias, Cantabria eta EAE. EH kostaldeko ozeanikoa Bizkaia, Gipuzkoa, Lapur zehar hedatu. Barnekoa euri gutxiago (hilabete lehor 1 negu fresko hotz, Araba ipar, Nafarroaren iparmende, Nafarroa behe eta Zuberoa).
Landaretza:
- Utoktono: lizarra, pagoa, sastraka: sasiak, larreak, piñu, eukalipto