Ekonomia Sektoreak: Definizioa, Adibideak eta Ezaugarriak

Enviado por Comunidad Wikiteka y clasificado en Geografía

Escrito el en euskera con un tamaño de 5,46 KB

Ekonomia hainbat adarretan zatituz, sektore ekonomikoak sortzen dira, hiru hain zuzen ere.

Lehen Sektorea

Lehengaien erauzketa eta ekoizpen jarduerak barne hartzen ditu; barazki eta esne ekoizpena, ikatz erauzketa eta arrantza eta basogintza esaterako.

Bigarren Sektorea

Lehengaiak eraldatzen dituzten jarduerak dira (industria), esaterako ehungintza eta burdingintza (burdin mineralaren erauzketa izan ezik).

Hirugarren Sektorea

Pertsona eta enpresei egiten zaizkien zerbitzuak barne hartzen ditu; esaterako, irakaskuntza, osasungintza eta merkataritza.

Konklusioz, hiriak agertzea eragiten du gizakiari merkataritzaren bidez lortzea lehen eta bigarren sektoreko produktuak. Hirugarren sektoreak indar gehiago du herrialde garatuetan herrialde azpigaratuetan baino. Garapen bidean dauden herrialdeetan lehen sektoreak eragin handia du.

Galderak eta Erantzunak

  1. Oro har, herrialde garatuetan jende gutxienak lan egiten duen sektorea lehenengoa da. Eta gehien bigarren eta hirugarrenean.
  2. Bi motatako (izen berdina dute) abeltzaintza eta nekazaritza bereizten dira:
    • Handizkariak
    • Txikizkariak
    Bi horietatik, herrialde garatuetan gehien ematen dena handizkaria da.
  3. Nekazaritzan monolaborantza ematen dela esaten denean esan nahi da produktu bat besterik ez landatzen dela. Eta polilaborantza ematen denean produktu asko landatzen direnean.
  4. Arrantza egiteko tokien edo arrantza ugari dagoen tokien izena kala da.
  5. Itsasoko arrainak edo landareak leku itxi eta kontrolatuan hazteari akuikultura deitzen zaio.
  6. Itsas zabaleko arrantzaren bi ezaugarri dira:
    • Itsasontzi handiak
    • Hilabete asko egoten dira arrantzan
  7. Kostaldeko arrantzaren bi ezaugarri dira:
    • Itsasontzi txikiak
    • Eguneko arrantza izaten da normalean
  8. Lehen sektoreari dagokionez, Araban garrantzi gehien duen jarduera nekazaritza da.
  9. EAEko zein lurraldetan lantzen da itsasoko arrantza? Bizkaian eta Gipuzkoan.
  10. NPB siglek esan nahi dute Nekazaritza Politika Bateratua eta APB siglek Arrantza Politika Bateratua.
  11. Espainia mailan lehen sektorearen barnean garrantzi gehien duen jarduera nekazaritza da.
  12. Energia iturriak bi motatan sailkatzen dira:
    • Berriztagarriak: adibidez, energia eolikoa.
    • Ez berriztagarriak: adibidez, gas naturala.
  13. Gaur egun Espainiak gehien erabiltzen diren bi energia iturriak dira (ordenean idatzi):
    1. Petrolioa
    2. Gasa
    Zein motatako energia iturriak dira bi horiek? Ez berriztagarriak.
  14. Zein energia mota lortzeko erabiltzen dira hondakin organikoak? Bio-masa. Zein motatako energia iturria da? Berriztagarria.
  15. Zein energia mota lortzeko erabiltzen da uranioa? Nuklearra. Zein motatako energia iturria da? Ez berriztagarria.
  16. Lurraren barneko beroaz baliatzen den energia iturria, energia geotermikoa da.
  17. EB-k, Espainiak eta EAE-k energia-iturriei dagokienez menpekotasun handia dutela esaten denean esan nahi da energia iturriak erosi egin behar dituztela.
  18. Zein sektoretako jarduera da meatzaritza? Lehen sektorekoa. Nolako garrantzia edo pisua du (BPGd-n eta lan egiten duten langile kopurua kontuan hartuz) jarduera horrek EB-ko ekonomian (handia ala txikia)? Txikia. Eta EAEn? Txikia.
  19. EB-n, Espainian eta EAEn bigarren sektorean garrantzi edo pisu gehien (BPGd-n) duen ekonomia-jarduera industria da.
  20. EAEn kopuruari dagokionez, gehien dauden enpresa motak zerbitzuenak dira.
  21. Kontsumitzailearekin zuzenean aritzen den eta produktua kantitate txikitan saltzen duen merkataritza motari txikizkaria deitzen zaio.
  22. Zein kontinente da helmuga turistiko nagusia edo turismo gehien hartzen duena? Amerika.
  23. IKT siglen esanahia da Informazio eta Komunikazio Teknologiak.
  24. EB-ren BPGd-n pisu gehien duen sektorea hirugarrena da, Espainian hirugarrena da, eta EAEn hirugarrena da.
  25. Zein motatakoa da EAE mailan orain eraikitzen ari diren trenbidea? AHT (Abiadura Handiko Trena), eta duen formagatik Y deitzen zaio.
  26. IKTren garapenak gaur egun munduan gertatzen ari den zein fenomeno bultzatu edota erraztu du? Komunikazioa.
  27. Posta, telefonia, Internet… zein zerbitzuren barne kokatzen dira? Hirugarren sektorean.
  28. Estatuak edo beste herri-administrazio batzuek ematen dituzten zerbitzuak, zerbitzu publikoak deitzen dira.
  29. Bankuak eta aseguru-etxeak, zein ekonomia-jardueraren barnean daude? Hirugarren sektorean.
  30. Herrialde batek atzerrira produktuak saltzen baditu esaten da produktuak esportatu egiten dituela, eta atzerritik ekartzen baditu inportatu egiten dituela.
  31. EAEko bi aireportu nagusiak Loiukoa eta Gipuzkoakoa dira. Eta merkataritzarako bi itsas-portu nagusiak Bilboko portua eta Pasaia dira.
  32. Itsasoko garraioaren alde positibo bat gauza handiak garraiatzea da eta negatiboa motela dela.
  33. Errepideko garraioaren alde positibo bat azkarra dela da eta negatiboa garestia dela.
  34. Aireko garraioaren alde negatibo bat garestia dela da.