Nekazaritza eta Abeltzaintza: Faktoreak eta Ekoizpen Motak
Enviado por Comunidad Wikiteka y clasificado en Geografía
Escrito el en
euskera con un tamaño de 3,01 KB
Nekazaritza: Faktore Fisikoak eta Giza Faktoreak
Nekazaritza lurra lantzea da, giza eta animalia kontsumorako elikagaiak eta industriarako lehengaiak eskuratzeko.
Faktore Fisikoak
- Klima: Laboreak ez dira hazten euri asko edo gutxi egiten badu, edo tenperatura oso altuetan (adibidez, 45 °C-tik gora) edo oso baxuetan (adibidez, 10 °C-tik behera).
- Erliebea: Altitudea igo ahala tenperatura jaitsi egiten da. Horregatik, terraza edo baratze maila handietan ezin da landatu.
- Lurzorua: Konposizio kimiko edo biologikoaren arabera:
- Buztin-lurzorua: Drainatze sistema onak behar dituzte landatzeko.
- Hondar-lurzorua: Ura azkar xurgatzen du. Horregatik, sarritan ureztatu eta ongarritu behar da.
- Lohi-lurzorua: Ibaien haranetan izaten da. Onena da, landareek behar duten ura eta mantenugaiak atxikitzen dituztelako.
Giza Faktoreak
- Biztanleriaren kopurua: Gero eta jende gehiago egoteagatik, gero eta lur landatu gehiago behar dira.
- Nekazaritza teknikak: Garapen bidean dauden herrialdeetan teknika tradizionalak erabiltzeagatik, produktibitatea jaitsi egiten da.
- Ekoizpen helburua:
- Familia kontsumoa: Labore mota gehien hazten dituzte (Polilaborantza).
- Merkatuko nekazaritza: Labore jakin batean espezializatzen dira (Monolaborantza).
- Globalizazioa: Herrialdeen artean produktuak saltzeko aukera ematen du. Horrekin, produktuen kalitateak gora egiten du eta prezioak behera.
- Nekazaritza politikak: Nekazaritza erreformetarako legeak (nobleen, elizaren eta herriaren lurrak merkatura ateratzeko), plan hidrologikoak (lurrak ureztatzeko), diru-laguntzak eta kuotak.
- Ingurumen politikak: Ureztatzeko uraren kontsumoa arautzeko eta pestiziden eta ongarrien erabilera mugatzeko.
Abeltzaintza
Abeltzaintza animaliak haztean datza, haien produktuak (haragia, esnea, arrautzak, larrua, artilea, eztia) lortzeko.
Animalia ohikoenak: Behiak, ardiak, txerriak, hegaztiak, ahuntzak eta zaldiak.
Abeltzaintza Estentsiboa
- Ustialeku handietan egiten da.
- Inbertsio txikia eskatzen du, baina produktibitatea ere txikia da.
- Herrialde garatuetan saltzeko izaten da.
- Larre ugariko lurraldeetan ematen da.
Abeltzaintza Intentsiboa
- Estentsiboa baino ustialeku txikiagoetan egiten da.
- Diru asko inbertitu behar da teknologian eta pentsuetan, baina produktibitatea handia da.
- Urte osoan ukuiluan egiten den abeltzaintza da.
- Merkaturako ekoizten da.
- Ingurumen arazoak:
- Animaliei estresa eragiten die.
- Simaur kantitate handiak ura kutsatzen du.
- Belarjaleek metanoa igortzen dute (berotegi efektua).