Bizitzaren Jatorria eta Eboluzioa: Teoria Nagusiak

Enviado por Comunidad Wikiteka y clasificado en Biología

Escrito el en euskera con un tamaño de 3,22 KB

Bizitzaren Jatorria

Bizitzak aniztasun handia duela ikusita, gizakiek beti jakin nahi izan dute zergatik dauden hainbeste espezie eta nola azaldu diren espezie horiek.

Berezko Sorrera

Antzina uste zuten izaki bizidunak berez sortzen zirela, deskonposatzen ari zen materia organikoetatik.

Pasteurren Frogapena

Izaki bizidun guztiak beste izaki bizidun batzuetatik sortuak garela frogatu zuen Pasteurek.

Bizitzaren Hipotesi Nagusiak

Hainbat hipotesi zientifiko egin izan dira bizitzaren jatorria azaltzen saiatzeko:

  • Panspermia izeneko hipotesia: bizitza espazioan sortu zen eta espora gisa bidaiatu zuen planeta sistema batetik bestera.
  • Sintesi prebiotikoaren hipotesia: materia ez-organikoan eratutako molekula organikoetatik sortu zen bizitza Lurrean.

Sintesi prebiotikoa: 1923an, Oparinek eta Haldanek adierazi zuten Lurraren historiaren garai jakin batean molekula organiko soil batzuk sortuko zirela hasierako atmosferan ziren gasetatik. 1953. urtean, Stanley Miller zientzialariak esperimentu bidez egiaztatu zuen Oparinen eta Haldaneren hipotesia.

Eboluzio Biologikoa

Denboran zehar espezieek izaten duten aldaketa-prozesuari esaten zaio eboluzio biologikoa.

  • Fixismoa: espezieak aldaezinak dira, sortu zirenetik bere horretan daude.
  • Eboluzionismoa: espezieak aldatu egin daitezke eta beste espezie batzuk sor ditzakete. Adibidez, Lamarckismoa, Darwinismoa, Teoria Sintetikoa eta Oreka Puntuatuaren Teoria.

Fixismoa: XIX. mendeko naturalista askok uste zuten espezieak ez direla aldatzen. Kreazionismoa onartzen zen; Jainkoak sortu zituen espezieak, eta hauek ez ziren batere aldatzen denboraren poderioz.

Lamarckismoa

Jean-Baptiste de Lamarckek proposatua. Lamarcken ustez, espezie batzuk etengabe eraldatzen ziren, beste espezie batzuk sortuz. Bere teoriak hiru puntu nagusi zituen:

  • Organismoek konplexutasunerako joera dute.
  • Organo bat askotan erabiliz gero, garatu egiten da.
  • Eskuratutako ezaugarriak heredagarriak dira.

Darwinen eta Wallaceren Teoria

Espezieak ez daude berez modu jakin batean eboluzionatzera behartuta. Eboluzioa prozesu ireki bat da, eta ez du amaiera jakin bakarra.

Darwinismoaren Aurrekariak

Darwinek proposatu zuen hautespen naturalak eragina zuela espezieen jatorrian eta eboluzioan.

Hautespen Natural Bidezko Eboluzioa

Espezieak hautespen naturala izeneko mekanismoaren bidez aldatzen dira denboraren poderioz. Prozesu honek hainbat printzipio ditu:

  • Organismoak borrokatzen dira bizirik irauteko. Espezie gehienek ugaltzeko gaitasun handia dute.
  • Populazio bateko banakoak aldatu egin daitezke. Populazio bat osatzen duten espezie bereko banako guzti-guztiak ez dira zeharo berdinak.
  • Inguruneak ondoen moldatuta dauden organismoak aukeratzen ditu. Populazio batean, ingurune batean bizitzeko bariazio onenak dituztenek aukera handiagoa izango dute bizirik irauteko.

Pixkanaka, espezieak aldatu egiten dira, etengabe eta mailaz maila.