Bizkaiko Langile Mugimendua eta Industria Iraultza

Enviado por Comunidad Wikiteka y clasificado en Historia

Escrito el en euskera con un tamaño de 2,63 KB

Testuaren Kokapena

Zer da? Euskal Herriko industria-iraultzaren ondorioz sortu zen langileen mugimendua eta testu hau da horren adierazlea. Noiz? Bizkaiko meatzaritza masiboaren eta industria-iraultzaren hasierako garaia izan zen, Maria Kristinaren erregeordetzan. Iturria: Lehen mailako informazio-iturria da: formaren aldetik zirkunstantziala eta eduki sozioekonomikoa du. Egilea eta Helburua: Egileak sozialistak dira. Testuaren helburua Bizkaiko meatzarien lan eta bizi-baldintzak salatzea eta Bizkaiko langileei mobilizazioaren aldeko deialdia egitea da.

Testuaren Azterketa

Bizkaiko meategietako langileen batzorde bat eratu dute kuartelak eta derrigorrezko dendak kentzeko. Langileen eskaeren arrazoiak bi dira nagusiki:

  • 1890eko greba: Gobernua, Loma jeneralaren bitartez, kuartelak eta derrigorrezko dendak kentzera konprometitu zen, baina agindua ez da bete.
  • Erregimen politikoa: Indarrean dagoen erregimen politiko liberalaren aurka doala diote, ez baitituzte langileen askatasunak errespetatzen.

Azkenik, langileen ordezkariek diote beraien eskakizunak betetzen ez badira, grebara joango direla.

Testuinguru Historikoa

Agiri hau Berrezarpen Erregimenari dagokio (Alfontso XII.aren garaian). Cánovas del Castillo izan zen sistema honen sortzailea. Erregimen oligarkikoa eta kontserbadorea eratu zuen, lur-jabe handien eta burgesia kontserbadorearen interesak defendatzen zituena eta herritarren eskubide eta askatasunen murriztailea.

Industrializazioa eta Langileen Egoera

Bizkaiko industria-iraultzaren hasierako urteak izan ziren. Meategietan eta industrian eskulan handia behar zenez, estatuko beste lurraldetako langile asko etorri ziren, jabeei eskulan merkea eskainiz. Industrializazioaren garapenarekin, langileen lan eta bizi-baldintzek okerrera egin zuten eta langileak elkartzen hasi ziren; horrela, lehen alderdi eta sindikatuak sortu ziren.

Agiriak erakusten digu langileak antolatuta zeudela eskaerak egiteko. Euskal Herriko hasierako langileen mugimenduan sozialistak izan ziren indar nagusia. 1886an, Facundo Perezaguak lehen elkarte sozialista sortu zuen Bizkaian. Industriaren garapenarekin langileen egoera gero eta zailagoa bihurtu zen eta, ondorioz, alderdi sozialistek indar handia hartu zuten. Bizkaia izan zen urte hauetan sozialismoak jarraitzaile gehien zituen probintzia.

Idatzi honen bidez, langileek kuartelak eta derrigorrezko dendak kentzea eskatzen dute (10. meategietan).