Frankismoa Euskal Herrian: Zapalkuntza eta Erresistentzia

Enviado por Comunidad Wikiteka y clasificado en Historia

Escrito el en euskera con un tamaño de 3,83 KB

Frankismoaren eragina Euskal Herrian

Frankismoak gogor eraso zien euskaldunei. Giza eskubideez eta eskubide politikoez gain, hizkuntzak, ohiturek eta euskal kulturak zapalkuntza handia jasan zuten.

Gerra ostea eta erregimenaren hasierako urteak (1939-1947)

Euskal Herrian eratu zen erresistentziaren azken gotorlekua Bilbo erori zenean galdu zen, 1937ko ekainaren 19an. Euskal lurraldean Gerra Zibila bukatua zen eta biztanleek ondorio latzenak jasan behar izan zituzten: epaiketak, fusilamenduak. Politikoki itxaropenezko urteak izan ziren. J.A. Agirre buru zuela, erbesteko Euskal Gobernua Bigarren Mundu Gerra hasi zenean itxaropena berreskuratu zuen. Giro horretan sinatu zuten euskal indarrek, Errepublikaren aldeko indar espainiarrekin, Baionako hitzarmena 1945eko martxoan.

Erregimena sendotzea eta ondorioak (1947-1957)

1947tik aurrera, euskal oposizioaren itxaropenak zapuztuta geratu ziren. Aliatuek Frankoren erregimena etsaitzat hartu arren, komunismoaren aurkakoa zen. Urrengo urtean, Frankok Vatikanoarekin konkordatua eta Estatu Batuekin hitzarmenak sinatu zituenean eta Espainia, Panamak eskatuta, ONUn sartu zen. 1953tik 1957ra bitartean ekonomiaren eta politikaren esparruetan grebak antolatu ziren. Euskal Herriko kleroa abertzalea izan zen tradizioz, eta gerra ostean errepresio gogorra jasan zuen.

Oposizio berria sortzea (1957-1968)

Ekonomia indartzea lortu zen, baina arazo politikoek irtenbiderik gabe jarraitu zuten.

Mugimenduak

  1. Lehenengo indarberritu zen oposiziozko taldea langileena izan zen. Garai hartan hasi baitziren euskal lurretan kooperatibak sortzeko saioak. 1962 eta 1967. urteak izan ziren gatazkatsuenak, greba eta kaleratze ugari.
  2. Euskal elizak antzeko bidea egin zuen. Hainbat urte isilean eta 60ko urteetatik aurrera jarrera militante eta nazionalistagoa hartu zuen.
  3. Talde politikoek, batez ere EAJk, euskal herrian oposizioa areagotu zuten. Gainera 50eko urteetan, beste mugimendu bat sortu zen (EKIN), gerora beste izen batekin (ETA) erregimenaren aurkako borrokan garrantzi izugarria izango zuena. EKIN 1951tik 1952ra frankismoaren aurkako iritzi talde gisa sortu zen. Mugimendu hau batez ere familia abertzaleetako gazteek sortu zuten unibertsitate inguruan, EAJ hurbildu zitzaien eta 1955tik 1956ra bitartean honen barneko gazteen taldean Euzko Gaztedi izenpean (EGI) bil zitezen lortu zuen. Hala ere, 1957an Parisko hitzarmenarekin behin betiko bereizi ziren eta EAJk euskal herriaren eskubideen aukako borrokari uko egin ziola ulertu zuen EKINek. 1959an EKIN desegin eta ETA sortu zen.

Erregimen frankistaren krisia (1969-1975)

Diktadura frankistaren hirugarren fasea 1969an hasi zen eta diktadorea hil zenean, 1975ean, amaitu zen.

Krisi ekonomikoa

Espainiak 60ko urteen amaiera aldera ekonomikoki errialde garatua izatea lortu zuen. 1973an mundu krisia, petrolioaren krisia izenez ezagutu zen hura, lehertu zenean, Espainian, Europako gainerako herrialdeetan izan zuen eraginaren parekoa izan zuen.

Geldiaraldi politikoa

Espainiak erregimen frankistaren amaierako krisia jasan zuen. Francok boterea Carrero Blancoren esku utzi zuen eta 1973ko ekainean gobernuko presidente kargua eman zion. ETAk, 1973ko abenduaren 20an, Madrilen, Carrero Blanco hil zuenean. Ondorioz, Carlos Arias Navarro izendatu zuten presidente. Talde terroristak ere ugaritu egin ziren eta gero eta ekintza gehiago burutzen zituzten gainera. ETAz gain, FRAP eta GRAPO agertu ziren. 1975eko abuztuan Lege Antiterrorista onartu. Gobernuak ETA eta FRAPeko 11 kideri heriotza zigorra ezarri zien. Frankori zuzendutako presio hark, horietako sei soilik indargabetzea lortu zuen, eta ondorioz, irailaren 27an bost fusilatu egin zituzten (horien artean Txiki eta Otaegi). Frankoren azken egunak ziren eta 1975eko azaroaren 20ean hil zen, trantsizioari atea irekiz.