Frankismoa Euskadin: Errepresioa, Oposizioa eta Kultura Berria
Enviado por Comunidad Wikiteka y clasificado en Historia
Escrito el en
euskera con un tamaño de 5,52 KB
Frankismoaren Errepresioa eta Erresistentzia
Frankismoak errepresioa areagotu zuen Euskadin, terrorea erabiliz, eta salbuespen egoerak ezarri ziren behin baino gehiagotan.
Oposizio Politikoaren Sorkuntza eta Zatikatzea
Alderdi eta sindikatu tradizionalekin batera, ezkerreko ideologia zuten beste hainbat erakunde sortu ziren:
- LKI (Liga Komunista Iraultzailea)
- PTE (Partido del Trabajo de España)
- ORT (Organización Revolucionaria de Trabajadores)
Batzuek borroka politikoa eta armatua bereiztu nahi zituzten, eta besteek borroka armatua irizpide politikoen menpe nahi zuten, oposizioko beste indarrekin kolaboratuz.
ETAren Ekintzak eta Burgosko Prozesua (1968-1975)
1968-1975 bitartean, ETAk zenbait industriagile bahitu, 43 pertsona hil eta hainbat atentatu egin zituen. Burgosko Prozesuaren ondorioz, giroa txartu egin zen: 16 ETA kide epaitu eta seiri heriotza zigorra ezarri zieten. Azkenean, indultatu egin zituzten barneko eta nazioarteko presioagatik, baina salbuespen egoera ezarri zen protestei aurre egiteko.
Trantsizioa eta Ezker Abertzalearen Sorkuntza
Frankismoaren amaieran, KAS (Koordinadora Abertzale Sozialista) sortu zen, baina honen barruan ere zatiketa eman zen 1977ko hauteskundeen aurrean: batzuk parte hartzearen alde zeuden eta besteak ez. Hortik sortu ziren Euskadiko Ezkerra (EE) eta Herri Batasuna (HB). Beste erakunde batzuk ere sortu ziren, hala nola LAB eta LAIA.
Eusko Jaurlaritza Erbestean eta Nazioarteko Diplomazia
Gerra Zibiletik Bigarren Mundu Gerrara
Frankistak Bilbo hartu ondoren, Eusko Jaurlaritzak Bartzelonan ezarri zuen bere egoitza. Hau nazionalen menpe erortzean, Frantziara pasatu zen. Bigarren Mundu Gerra hasi eta alemaniarrek Belgika eta Frantzia okupatzean, Amerikara joan ziren.
Bigarren Mundu Gerra garaian, hainbat nazionalista gerrilletan aritu ziren borrokan, espioitza lanetan, eta Gernikako Batailoia Atlantikoan. Batzuk kontzentrazio esparruetan amaitu zuten.
Baionako Ituna eta Franco Boterean Mantentzea
Eusko Jaurlaritzaren eta erbesteko Errepublikaren arteko harremanak gorabeheratsuak izan ziren. Tirabiren ondoren, 1945ean Baionako Ituna sinatu zenean, batasuna berreskuratu zen. Honen bidez, indar politiko eta sindikal guztiek, Alderdi Komunista barne, Espainian demokrazia ezartzeko borrokatzeko konpromisoa hartu zuten; era berean, Eusko Jaurlaritzan konfiantza zutela eta euskaldunek demokratikoki hartutako erabakiak errespetatuko zituztela adierazten zuten.
Nazioarteko erakundeen laguntza espero zuten Franco boteretik kentzeko, baina Francok botereari eutsi zion eta barne tentsioak areagotu ziren. Euskaldunek abstentzioa defendatu zuten 1947ko Ondorengotza Legearen erreferendumean, eta aipatutako 1947ko eta 1951ko grebak deitu ziren, baina ez zuten ezer lortu.
Euskal Mundu Biltzarra (1956)
Kontra egiteko, 1956an Parisen Euskal Mundu Biltzarra egin zen, Eusko Jaurlaritzaren 20. urteurrena ospatzeko. Era berean, parte hartu zuten alderdi politiko eta sindikatuek diktaduraren kontrako oposiziorako irizpideak zehaztu zituzten. Helburua Eusko Jaurlaritzarengan konfiantza sendotzea eta Euskal Estatua eskatzea ziren. Arrakasta eskasa izan zuenez, indar espainolek ez zuten autonomia babestu, komunistak kanporatuak izan ziren eta EAJren barruan tentsioak sortu ziren. Jose Antonio Agirre hil eta Jesus Maria de Leizaolak ordezkatu zuen EAJ.
Ekonomia eta Demografiaren Bilakaera (1940-1970)
Gerraosteko Industria eta Hazkunde Ekonomikoa
Industria eraikuntzek jasandako txikizioak ez ziren oso handiak izan. Arazo nagusia erregai, lehengai eta lan-esku kualifikatuaren gabezia zen. Hazkunde ekonomikoaren arrazoiak hauek izan ziren:
- Industria produktuen eskaera handia zen, gerraren beharrei erantzuteko eta ekonomiaren berreraikuntzarako ondoren.
- Estatuak autarkia garaian industriako produktuen erosketa ziurtatzen zuen, euskal industria babestuz.
Eredu Demografiko Berria eta Ondorio Sozialak
Gerra Zibilaren ondorioz, Euskal Herrian geldialdi demografikoa gertatu zen galdutako biztanleriagatik (25.000 pertsona inguru). 1950etik aurrera, hazkunde nabarmena gertatu zen, etorkinak eta garapen industriala zirela medio.
Biztanleriaren hazkundeak eredu demografiko berria ekarri zuen:
- 25-39 bitarteko biztanleriaren hazkundea.
- Itxaropen bizitza altuagoa.
- Haurren heriotza tasa jaistea.
- Jaiotza tasa altua mantentzea.
Hazkunde demografikoak ondorio sozialak izan zituen. Hirigintza kontrolik gabe garatu zen, txabolismoa eta gaizki hornitutako auzoak sortuz. Bestalde, erosteko ahalmena handiagoa izatean, euskal gizartean eraldaketa nabarmena eman zen. Biztanleria gehienarentzat helburu nagusia etxebizitzaren jabe izatea izan zen, non energia iturriak erabiltzen hasi ziren.
Euskal Kultura Berpizkundea (1960ko Hamarkada)
1960an ikastolak sortzen hasi ziren. Kulturan, Arestik euskal literatura berritu zuen. Artean, aipatzekoak dira Oteiza eta Chillidak egindako adierazpen artistiko garrantzitsuak. Kantagintzan ordezkari garrantzitsuak daude, hala nola Mikel Laboa eta Benito Lertxundi. Era berean, argitaletxe berriak sortu ziren, euskaraz idatzitako lanak eta euskal kultura zabaltzen lagunduz.