Erantzukizun politikoen legea testu iruzkina
Enviado por Comunidad Wikiteka y clasificado en Historia
Escrito el en
euskera con un tamaño de 2,15 KB
17/IDENTIFIKAZIOA: Testu historiko juridiko baten aurrean gaude. Publikoa da eta 1939ko otsailaren 9an promulgatutako lege bat dugu, Gerra Zibilaren bukaeran, Frankismoaren preparakuntzari ekin ziotenean, gerra irabazia zegoela argi ikusi ondoren. Bere egilea Franco da, Franquismoaren burua, Espainiako armadaren general bat zena, nazionalen alde egin zuena, eta Altxamenduaren buru, Espainiako Estatuko Gobernuburu eta Armadaren Generalisimo izendatu zutena nazionalek. Bere xedea errepresioarekin hastea zen, bere gobernua eratzerakoan edozein zailtasunik ez izateko.BARNE ANALISIA:Testu honek 2 atal orokorretan banatu dezakegu: alde batetik preanbulo bat dugu, non legearen aurkezpen bat eta lege hori betearazteko boterea nork duen adierazten digu; beste aldetik 3 artikulu ditugu: 1. Artikuluan legea nortzuei erasan egiten die zehazten du; 2.artikuluan 1.Artikuluaren ondorio bat adierazten digu, hau da zenbait elkarte edo partidu legez kanpo uztea; 3.Artikuluan zer nolako ondorioak izango dituztelege honen arabera Erantzukizun Politikoak dituztenek.ONDORIOAK:Lehen esan dudan arabera lege hau Francok eratu nahi zuen gobernuaren lehen pausoak izan ziren, gobernu frankistaren lehen pausoak. Lege Errepresiboa, Faszismoaren aldekoa, demokraziaren aurkakoa askatasunak mugatzen baititu. Gerra Zibia 39ko martxoan bukatuko da eta Espainiaren beste etapa historiko bat hasiko da: Frankismoa. Etapa honetan diktadura izango da gobernu mota, Errepresio gogorra biziko du Espainia, etapa Faszista bat izango da batez ere bere lehen urteetan, eta Frankoren heriotzarekin bukatuko dena.