Euskal Herria Frankismoan (1937-1975): Autarkia eta Garapena

Enviado por Comunidad Wikiteka y clasificado en Historia

Escrito el en euskera con un tamaño de 2,42 KB

GAIA: BOLU 1: EUSKAL HERRIA FRANKOREN DIKTADURAN ZEHAR (1937-1975)

AUTARKIA (1939-1959): ERREPRESIOA ETA MISERIA

Gerraostea: Errepresio Politiko eta Soziala

Espainiar nazionalek euskal lurraldea okupatu zutenean, garai zailak hasi ziren euskaldunentzat. Askatasun publikoa mugatu egin zen eta II. Errepublikari leialtasuna erakutsi ziotenen aurkako errepresioa hasi zen, kartzela, fusilamenduak eta erbestea nagusituz.

1939 arte bizitako Gerra Zibilak ondorio demografiko gogorrak ekarri zituen, hildako asko egon baitziren eta jaiotze tasa izugarri txikitu zen. Gainera:

  • Euskaraz hitz egitea debekatuta zegoen.
  • Euskal izenak debekatuta zeuden.

Autarkia: Depresio Ekonomikoa eta Miseria

Euskal industria matxinatuen esku geratu zen. 1950. hamarkadan, egonkortze planarekin batera, liberalizazioa eta industriaren hazkundea iritsi ziren.

Oposizioa: Erbestean Zegoen Eusko Jaurlaritza

Frankistek Bilbo hartu zutenean, Eusko Jaurlaritza Kataluniara joan zen eta ondoren, Frantziara. II. Mundu Gerran Eusko Jaurlaritzak ordezkaritzak ireki zituen Londres eta New Yorken, eta AEBrekin ondo konpondu zen nazismoaren aurkako borrokan.

Honako hauek gertatu ziren:

  1. Baionako Ituna sinatu zen.
  2. Frantzian Gernika batailoia osatu zuten.
  3. Nazien aurkako borroketan parte hartu zuten, besteak beste, Parisko liberazioan (1944ko abuztuan).

1947an erregimen Frankistaren aurkako lehen greba orokorra antolatu zen. Errepresio gogorra izan zen eta 4.000 lagun atxilotu zituzten.

Gerra Hotza hasi zenean, potentzia kapitalistek Franco-ren gobernua onartu zuten.

1960an Agirre hil eta Jesus Maria Leizazola ordezkatu zuen.

GARAPEN EKONOMIKOA: DESARROLLISMOA (1960-1975)

Ekonomia Aldaketak: Industrializazio Aro Berria

Bizkaian eta Gipuzkoan industrializazioa gertatu izanaren arrazoiak:

  • Eskulan asko eta merkea.
  • Finantzazio egokia.
  • Teknologiaren inportazioa.
  • Euskal esportazioen hazkundea.

Industria asko hedatu zen: siderurgia, metalurgia, ontzigintza, etab.

Araba eta Nafarroak industrializazioa bertako erakunde publikoen bultzadagatik gauzatu zen, eta herrialde arazoa hiriburuen makrozefalia izan zen.

Arrasaten Mugimendu Kooperatibista gertatu zen: lehena ULGOR izan zen.