Gerraren Ondorioak eta Ekonomiaren Aldaketa Lehen Mundu Gerraren Ondoren
Enviado por Comunidad Wikiteka y clasificado en Historia
Escrito el en
euskera con un tamaño de 3,12 KB
Gerraren beste ondorio batzuk
Versaillesko Ituna ez zen bake-akordio izan, baizik eta alemaniarrek onartu behar izandako inposizioa (Diktat). Itun horrek Alemania eta haren aliatuak jotzen zituen gerraren erantzuletzat, eta gerra-ordain handiak ordaintzera kondenatzen zituen. Horrez gain, Alemaniak baliabide militarrak murriztu behar izan zituen, eta Renania eskualdea, Frantziarekin muga egiten zuena, desmilitarizatzea onartu behar izan zuen. Frantziak eta Belgikak bultzatu zuten Alemaniarekiko jarrera gogor hori. Britainia Handiak onartu egin zuen, baina Estatu Batuek ez. AEBek ez zuten ituna sinatu, Wilsonen 14 auzien izaera ez baitzuen errespetatzen. Horren ondorioz, hurrengo hamarkadan, Estatu Batuak borondatez bakartu ziren eta ez zuten parte hartu Nazioen Elkartean. Alemaniak ez zuen sekula onartu Diktat, baina sinatu egin behar izan zuen, gogoz kontra. Horrek Alemaniaren mendekurako gogoa sustatu zuen, eta geroago, erabakigarria izan zen. Amaitzeko, Wilsonen 14 auzietako bati jarraiki, Nazioen Elkartea sortzea sustatu zen. 1920an sortu zuten, eta Genevan (Suitza) zuen egoitza. Erakunde horren helburua munduko herrialde nagusiak elkartzea zen, nazioarteko arazoak modu baketsuan konpontzeko. Nahiz eta Nazioen Elkarteak ezin zien 20ko eta 30eko hamarkadako arazo larriei irtenbiderik eman (faxismoa, ekonomia-krisia … ) garrantzitsua da, mota horretako lehen erakundea baitzen. Halaber, NBEren aurrekaria izan zen.
Ekonomia-hazkunde desberdina
Lehen Mundu Gerraren ondoren. Britainia Handiak ekonomia-nagusitasuna izateari utzi zion. Estatu Batuek hartu zuten ekonomia-nagusitasun hori, eta New York zen munduko zentro finantzarioa. Gerraren suntsipena,inflazioa eta langabeziahazkundea zela-eta, Europako ekonomiaren berregokitzapenak luze jo zuen, eta zailtasunak izan zituen. Krisia batez ere Alemanian izan zen gogorra, gerra-ordainak ordaindu behar baitzituen. Horren ondorioz, Alemanian prezioak izugarri igo ziren, eta bertako monetak, markoak, balioa galdu zuen. 1923tik aurrera, ekoizpena handitu eta langabezia murriztu egin zen. Halaber, Europako herrialdeetan, bizi-maila hobetu egin zen.
Lehen diktaduren garaipena
Europako egoera politikoa gerra aurreko egoeraren guztiz bestelakoa zen Inperio autoritarioak desagertu egin ziren, eta herrialde berrietan erregimen demokratikoak ezarri ziren. Garai horretan, ordea, demokraziak ahulak ziren. Lehen urteetan, herrialde demokratikoak ekonomia-krisiko garaian garatu ziren, eta horrek tentsioak eragin zituen gizartean. Herrialde batzuetan langileen eta nekazarien altxamenduak izan ziren. Halaber, erdi-mailako eta goimailako klaseak iraultza komunista gertatzearen beldur ziren, Errusian gertatu zen moduan. Ekonomia eta politika krisiko testuinguru horretan, herrialde batzuetan erregimen diktatorialak ezarri ziren. Italian 1922an, Benito Mussolinik, Alderdi Faxistako buruak, boterea lortu zuen. Espainian Miguel Primo de Riverak1923-1930eko diktadura ezarri zuen.